Hona hemen larunbateko argazki batzuk.

[Fafai, Igerain errekan korrokoiak harrapatu nahian, IRAren aldeko elastiko batekin. Komentariorik gabe, ezta?].

[Toka txapelketa: I. Joxe Aranburu Oroimenezkoa. Jendetza eta ikusmina].

[Beatza toka txapelketako irabazleari saria ematen, euri zaparrada hasi berritan].

[Tortilla Patata Lehiaketako epaimahaia, aurkeztutako tortillak dastatzen. Aupa Txantreako brigadista horiek!].

[Parkearen inaugurazio ekitaldirako, ezin txorimaloa txosnetan utzi. Bere lekura itzuli zuten behintzat: baratzera].

[Kenpes: Iratzarrikoa ematek!!!].

[Beatza, emoxionatuta, parkea inauguratzeko zinta gorria mozten. Hori hori!!!].

[Xanpaina ere ez zen falta izan parkearen inaugurazioan. Portzierto, bi botila 22 euro kobratu zizkiguten Guria tabernan...].

[Txalupa, margotuta, loreekin... Dotore asko geratu da!].

[Txaranga. Urteroko argazki mitikoa parkean atera dute aurten].

[Biba zuek!!!].

[Joxe Manuel eta Beatza, hainbeste hilabetean egindako lanaren emaitzari begira, gustura].

[Txaranga, parketik auzoko kaleak alaitzera, bazkaria baino lehen].

[Trikitilariak ere aritu ziren bazkaldu aurreko giroa berotzen, tabernaz taberna].

[Bandoak esandakoa betez: "Azken Portukoak gera! Nabarmen gera dadila"].

[Fidelen oinordekoa? Hori dek hori purutzarra, Patxi!].

[Xanpardo bertsotan, herri bazkariaren ostean].

[Eta noski, baita Belarrio ere!].

[Txarangaren urteroko hitzordua: oholtzara igo eta Behin Betiko, Kalera Kalera eta Habanera kantatzea].

[Lehen aldiz Larrain Dantza eta Iparraldeko Mutxikoak izan genituen aurten bazkalostean.
Arrakasta izan zuten, eta jendea animatu zen dantza egitera].

[Iluntzerako dena prest utzi behar txosnetan. Ez da sinestekoa zenbat mojito, Patxi, Fafai eta Kaipirinha litro edan den aurtengo jaietan, egunero!].

[Ibon: edari tropikalen eta, hein batean, Azken Portuko desfase guztiaren erantzule zuzena. Biba hi!].
Abuztuaren 11ko eguerdiaz geroztik, ez dugu sartu jaietako argazkirik blogean.
Erresaka igarota, eta denbora apur bat hartuta, azkenean, hemen doaz batzuk.
Geroago, berriz, abuztuaren 12koak ere jarriko ditugu.

[Izeta, harriarekin ikuskizuna ematen].


[Harrizulatzaileen jardunak harrituta utzi zuen jendea aurten ere].

[Dandi eta Patxi, gauez eta txosnetan ere, fantastiko zeuden].

[Sorkunen kontzertuak jendetza erakarri zuen txosna gunera].

[Kontzertua amaitzean, Patxarangaren txanda izan zen. Batukadarekin dantzan jarri zuten jendea].

[Auzoaren izena, gero eta gorago. Aupa Tarzan!].

[Baratzeko txorimaloa ere festara eramatea erabaki zuten batzuek. Lepoan hartu, eta txosnetara].

[Saltzaileak, bat-bateko malabareak, sua eta ikuskizuna. Denetik ekarri zuen ostiral gauak].

Hau da hau astelehena!
Arazo "teknikoengatik", ostiral arratsaldeko eta larunbateko argazkiak ezin izan ditugu sartu blogean, baina saiatuko gara gaur edo bihar sartzen, badago-eta zer sartua!
Dena dela, lehenago, deialdia komisioarentzat:
gaur, astelehena, abuztuak 14, 15:00etan jarri dute batzuek hitzordua, Ixabelenean.
Gero, gauean, afaria.

Azken Portu, Santa Klara eta Aritzbataldeko jubilatuentzat hamaiketakoa izan da gaur goizean Urpekoak elkartean, jaien egitarauaren barruan. Dozenaka lagun elkartu da, eta trikitilariek alaituta, adinekoek ere festa giroan igaro dute goiza.
Eguraldia laguntzen ari da aurten ere, eta goizeko ekitaldi nabarmenena arrakastatsua izan da aurten ere Azken Portuko jaietan. Azkenean, 200 bat haurrek hartu dute parte marrazki lehiaketan, eta guztientzat izan dira antolatzaileek banatutako sariak.
Maila bakoitzeko lehen sei sailkatuek nahi duten saria jasotzeko aukera izan dute, eta gainerako haurrei sari bana eman diete komisioko kideek.


Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaien bigarren eguna da gaurkoa.
Argitu du egunak, eta haurrak ari dira dagoeneko marrazki lehiaketan, auzoari are kolore gehiago emanez.
Uneotan, 170 bat haur ari dira marrazki lehiaketan parte hartzen.
Guk, oraingoz, atzoko argazkiak erakutsiko dizkizuegu...

[Herriaren sarrerak eta irteerak zehaztuta daude egun hauetan].

[Mollarri Dantza Taldearen erakustaldia, atzo arratsaldean, Plaza Gorrian].

[Dantza, kirola... Zertan ari dira Patxi, Tente eta Benito?].

[Ozenago esan daiteke, argiago ez].

[Berdin].

[Mosaiko eta Mel Team Plugs taldeen ondoren, Delorean taldeak zoramena ekarri zuen txosna gunera].

[Dantzatu, madarikatuok, dantzatu...].

[Xanpardo eta Nagore, elkarren besoetan gustura...].

[Argazkiak: Xabi Aizpurua - Urola Kostako HITZA]
Atzo gaueko erasoaren gainetik, eta jai herrikoien aldarria lau haizetara zabaltzeko gogoaekin, haurrentzako jolasekin hasi dira gaur arratsaldean Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbatalde auzoko jaiak.
Gaur gauean Gaueko Txirrindularitza Kriteriuma izango da, eta ondoren Mosaiko (South America Connection), Mel Team Plugs (Frantzia) eta Delorean (Zarautz) taldeen kontzertua izango da.
Erasoen gainetik, gure plazan gauero eguzki betea!!!

[Jai batzordearen izenean, mila esker atzoko erasoaren harira bide ezberdinetatik elkartasun mezuak helarazi dizkiguzuen lagun guztiei. Aupa zuek!!!].

Hasi aurretik, dagoeneko, tripako minez ikusten dituzte batzuek Azken Portuko jaiak. Gaur arratsaldean hasiko dira festak, baina antza denez batzuek are oztopo gehiago jarriko dituzte oraindik.
Gaur gauean, agertokiari su ematen saiatu dira.
Agertokiaren atzealdea estaltzen duen olan lodiari eta jai batzordeko kideek agertokiaren aurrealdean jarritako pankarta erraldoiari (Habanera doinuan abesten den jaietako ereserkiaren letrarekin) su eman diete, eta baita lortu ere, hein batean.
Jai batzordeak edo komisioak, aurtengo festetako bandoan esan zuen, eta gaur, inoiz baino gehiago, berriro errepikatu nahi dugu: “Populu hezia garenez, hainbeste zaindari, salatari, guardia, ipurtzain eta gure zauriaren luzatzeaz bizi diren gainerako jende arrotz eta alferrik gabe igaro nahi ditugu festak. Ingratak eta malurosak zaizkigu oro, eta hobe guziak dagokien lekura itzultzen badira, bakearen adostera etortzen ez diren bitartean”.

Utzi bakean Azken Portu!
Gora jai herrikoiak!
Gure plazan gauero eguzki betea!!!

www.gaztesarea.net webguneak jakinarazi duenez, Tafallako gazteek Gaztetxe berria okupatu dute egunotan. Zehazki, igandean sartu ziren Plaza de las Auroras delakoan dagoen eraikinera. Gazteek autogestionatutako lokalak behar dituztela aldarrikatuz eta herrian 1.000 etxebizitza huts daudela salatuz, herriko gazteei bertara azaltzeko deia egin diete, "Gaztetxea denen artean eraikitzeko"
Honakoa da Tafallako Gazte Asanbladaren oharra, hitzez hitz:
Dakizuen moduan okupatu berri dugu lokal bat Auroras 5 plazatxoan. Jarraian azalduko dizuegu zergatik egin dugun:
Gazteriak autogestionatutako lokalen beharra gure herrian. Gaur arte ez genuen gazteriarentzat gazteriak eraikitako gunerik, beraz, ez geneukan geurea bezala sentitzen genuen lokalik.
Etxebizitzaren Plataformak ezagutarazi zuen Tafallan mila baino gehiago direla hutsik dauden etxeak. Guk, informazio hori aprobetxatuz, X hori batekin markatu genituen herriko etxe huts denak. Horrekin, honako galdera kaleratu nahi genuen: horrenbeste etxe huts izanik, nola da posible gazteriak horietako bat bera ere kudeatzeko aukerarik ez izatea?
Ez dugu uste helduek gazteriaren problematika konponduko dutenik, gazteok baizik. Horregatik, gazte guztiei dei egiten diegu guk gerorrek eraiki behar dugun lokal honetan parte hartzera eta euren iritzia ematera, Gaztetxea, gazte guztion etxea izango baita, gure ametsak betetzen lagunduko diguna, eta urte osoan gure beharrak asetzeko erabili ahalko duguna.
Iritsi da garaia kuadrilak garitoetatik atera eta elkar ezagutzeko! Elkarrekin asko ikasi dezakegu, batzuk besteengandik zuzenean, gaztea ez den inoren bitartekaritzarik gabe. Nork jakin behar du hobeto, gazteok baino, zein behar ditugun?
Gazteriaren jaietan atera genituen pegatek zioten moduan, "¿para o de?" Alegia, etxea gazteontzat, edo gazteon etxea?
Guzti honengatik, pasa gaztetxetik, benetan behar dugun etxea gazte guztion artean eraikiko baitugu.
GURE ETXEA, GAZTETXEA!!
TAFALLAKO GAZTETXEA AURRERA!!!
Gainean ditugu dagoeneko 2006ko Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaiak.
Udalaren utzikeriari eta limosna apalari aurre eginez, herritarrek herritarrentzat eta herritarren diru laguntzarekin antolatutako jai herrikoiak.

ABUZTUAK 5, LARUNBATA:
—15:30ean Mus Txapelketa Herrikoia. Azken Portuko Plaza Gorrian.
6€ bikoteko.
Sariak:
Lehen bikotearentzat: txapela, trofeoa, 150 euro.
Bigarren bikotearentzat: 100 euro eta ardo botila bana
Hirugarren bikotearentzat: Afari eder bana.
Auzoko lehen bikotearentzat: trofeoa eta herri bazkarirako txartelak.
ABUZTUAK 9, ASTEAZKENA
—18:30 Triduoa Santa Klara komentuko elizan.
ABUZTUAK 10, OSTEGUNA: GAZTEEN EGUNA (2 urtetik 100 urtera!)
—16:00 Suziriak auzoko jaiak iragarriz.
—16:30 Buruhandiak
—17:00 Haurrentzako jokoak.
-18:30 Mollarri dantza taldearen erakustaldia
—18:30 Triduoa Santa Klara komentuko elizan
—22:00 Joxe Mari Artetxeren omenezko XVI. txirrindularitza kriteriuma. Mailak: kadeteak eta gazteak.
—23:30 Kontzertua: Mosaiko + Mel Team Plugs + Delorean
ABUZTUAK 11, OSTIRALA: SANTA KLARA EGUNA
—09:00 Txistulariak, trikitixa eta suziriak.
—10:00 Buruhandiak
—10:30 Marrazki lehiaketa auzoko haurrentzat
(bi maila izango dira: 7-10 eta 11-14 urte bitartekoak)
Etxetik, margoez gain, orripean jartzeko euskarriren bat ere ekarri beharko da.
—11:00 Meza Nagusia
—12:00 Auzoko jubilatuentzat hamaiketakoa.
—16:00 Buruhandiak
—16:30 Pailazoak, Plaza Gorrian.
—17:30 Txokolatada gozozale guztientzat,
—19:00 Triduoa Santa Klara elizan
—19:00 Herri kirol jaialdia:
· Aizkolariak:
· Harri jasotzaileak
· Harrizulatzaileak
· 22:30 Kontzertua: Mantisa eta Sorkun. Ondoren, Aritz Sound System.
ABUZTUAK 12, LARUNBATA: Santa Klara bigarrena
—10:30 Txistulariak, trikitixa eta suziriak.
Goizean zehar auzoko txaranga kaleak alaituz ibiliko da.
—11:00 Umeentzako jokoak
—11:45 Balkoi dotoreena saria, tortilla txapelketa…
—12:00 Toka txapelketa.
—12:30 Triku poteoa, trikitixarekin eta batukadarekin alaiturik.
Tartean, Azken Portuko parkea inauguratuko da.
—14:30 XIV. Auzoko bazkari herrikoia: txartelak abuztuaren 8a baino lehen hartu beharko dira.
Bazkalostean piropo eta argazki lehiaketaren sari banaketa.
Piropo lehiaketaren sariak, AEKren eskutik.
—22:00 Bertsolariak.
Ondoren, erromeria Tapia eta Leturiarekin.
UDALAREN UTZIKERIAREN GAINETIK, GURE PLAZAN GAUERO EGUZKI BETEA!!!
ZATOZ, GOZATU ETA AMETS EGIN GUREKIN!!!
Larunbatean hasitako lana atzo amaitu zuten auzoko gazteek, komisioko kideek eta laguntzaileek.
Ederki geratu da aurtengoa ere!
Azken Portuko parke berria islatu dute aurtengo muralean: baratzea, txorimaloa, txalupa, Santa Klara komentua eta abar. Apirilean joan zitzaigun Todor Iruretagoiena ere ageri da muralean, ohi zuen keinua eginez. Eta Mikel, Txuri eta etxean nahi ditugun gainerako guztiak ere gogoan izan dituzte murala margotu dutenek.
Azken egunotako albisteen harira, gainera, Fidel Castro ere gogoan izan dute.
Badakizue: Azken Portu Kubari beti Fidel...
Hona atzo ateratako zenbait argazki...






Aupa Mendi, Beatza eta egunotan auzoari koloretako taupada berriekin bizia eman diozuen gainerako guztiak!!!

Egunon! Norbaitek lanerako gogorik izanez gero (beti ere salatari, ipurtzain, erasotzaile edota antzekorik izan ezean, noski), honakoak dira Azken Portuko jaien atarian gaur egiteko ditugunak eta zehaztu ditugun hitzorduak.
· 10:00etan, Putzuzulo Gaztetxean, falta diren banderitak jartzeko auzoko kaleetan.
· 16:00etan, Azken Portuko parkean, auzolana, inaugurazio egunerako dena prest uzteko.
· Arratsalde-iluntzean, diru bilketa etxez etxe.
Animooo!
Aupa gaztiak!
Eskuan ditugu dagoeneko Otzarretak inprimatu dituen egitarauak.
3.000 ale dira guztira. Gaur, beraz, badugu lana auzoko postontzi guztietara eta publizitatea jarri duten denda eta tabernetara horiek banatzen.
Larunbatean margotzen hasitako murala ere oraindik bukatzeko dago, eta pintoreek bertan jarri dute hitzordua, 14:00etatik aurrera.
Beraz, 14:00etatik aurrera, bertan izango da jendea.
Hala ere, ahalik eta jende gehien elkartzearren, ordu bat jartzea komeni, komisioko kideentzat, hitz egin, eta gaurko egitekoak antolatzeko.
15:00etan Fidelen ondoan?

Larunbatean jokatu zen Azken Portuko Mus Txapelketa Herrikoia, eta Epelde eta Gernika izan ziren txapeldunak: Jose Luis Aberasturi eta Luziano Soraluze.
Guztira 48 bikotek hartu zuten parte, eta giro ederra izan zen Plaza Gorrian.
· Txapeldunak: Epelde eta Gernika. Jose Luis Aberasturi eta Luziano Soraluze.
· Bigarrenak: Ainhoa Gesalaga eta Joxe Mari Hernandez.
· Hirugarrenak: Asier Lertxundi eta Oier Ostolaza.
· Auzoko lehen bikotea: Amaia Gonzalez eta Ainhoa Colomo.

[Final handia, eta egundoko ikusmina...]

[Lehen hiru bikoteak, eta auzoko lehenengoak].

Jende asko bildu da aurten ere Plaza Gorrian, jaien atariko mus txapelketa herrikoian.
Jaietako elastikoak eta herri bazkariko txartelak ere salgai jarri dituzte komisioko kideek, eta giro ederra dago
Plaza Gorrian.





Azken urteotan, Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaiak ez dira hasi komisioko kideek aldez aurretik festei buruzko murala margotu aurretik. Aurten ere, gazteak, auzokideak lagun dituztela, hasi dira aurtengo jaietako murala margotzen.
Eguna hasi besterik egin ez den arren, dagoeneko, entzun dute marmarrik. Betikoa: baimena auzokide guztiei eskatu behar zitzaiela eta blablabla...
Marmarrean ari zen emakumeak alde egin duenean, Patxik ederki laburtu du denek pentsatutakoa:
"Muxar arpegiya zitxakan horrek!".
Animo gaztiak, eta eutsi goiari!
Segi herriak koloretako ametsekin betez!



Gero gutxiago falta da Azken Portuko jaiak hasteko. Bihar egun handia izango da: festetako urteroko murala margotuko dute [Azken Portu Belfast konexion] komisioko kideek eta laguntzaileek, eta Mus Txapelketa Herrikoia izango da arratsaldean.
Gaur, berriz, dagoeneko auzoko kaleetan jaietako banderatxoak jartzen ari dira komisioko kideak. Urtero bezala, Patxi ere atera da etxetik, laguntzera.
Festa giroa nabari da!!!
Gainean ditugu Azken Portuko jaiak, eta jaien atarian, baita hamaika egiteko ere. Honakoak dira hurrengo egunotarako atzoko bileran zehaztutakoak.
[Argazkia: Gorka Rubio. Iazko Mus Txapelketa Herrikoia, Plaza Gorrian].
· Osteguna, abuztuak 3, 16:00etan, Xoxoa aurrean: banderitak konpontzeko.
· Ostirala, abuztuak 4, goizean, banderitak jartzen hasiko gara.
· Ostirala, abuztuak 5, 17:00etan: jaietako egitaraua etxez etxe banatuko dugu.
· Larunbata, abuztuak 5, goizean: festetako murala margotzera. 08:00etan, Labe Goxon, “brotxagordisten” hitzordua. 10:00etan, beste hitzordua, kamisetak saltzeko.
· Larunbat arratsaldean, Azken Portuko Mus Txapelketa Herrikoia.
· Igandea, abuztuak 6, kamisetak saltzeko postua bidegorrian.
· Astelehenetik asteazkenera, etxez etxe dirua bildu behar da.
· Asteartea, abuztuak 8, 16:00etatik aurrera, auzolana baratzean: aulkiak, txalupa… eta gainerakoak jarri behar ditugu denon artean.
· Asteazkena, abuztuak 9, afaria, jasotako diru guztia bildu eta festen aurretik azken kontuak prestatzeko.
Kuba gabe, ezer ez litzateke berdina izango...
Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau. Zabalik dago Amelie guztientzat.
