Mezua: Azken Portua blogaren lehen urteurrena, gaur

2006-06-29

Permalink 11:49:35, Atalak: Ba al zenekien?  

Azken Portua blogaren lehen urteurrena, gaur

2005eko ekainaren 29an ekin zion bideari blog honek, lehenik helbide zaharrean, eta gero, Blogari sortu zenetik, helbide honetan.
Hamabi hilabeteotan hainbat kontu izan ditugu hizpide, alaiak eta apalagoak, ederrak eta saminagoak, baina, oro har, Azken Porturi buruzko kontuak ardatz hartuta.

Mila esker lehen urte honetan bidean lagun izan zaituztegun guztioi.

Aurreneko eguneko irudia eta hitzak ekarriko ditugu lehen urteurren honetan gogora:

Ikus gaitzaten estaltzen gara.
Eta hemen gaude,
ikusteko eta erakusteko,
zuk begira gaitzazun,
zu begira zaitezen,
bestea
gure begiradan begira dadin,
hemen gaude,
eta ispilua gara.

Ez errealitatea, bere isla hutsa baizik.
Ez argia, distira ahul bat soilik.
Ez bidea, zapatak eta urrats batzuk besterik ez.

EZLN (Askapen Nazionalerako Armada Zapatista)

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: ibon [Bisitaria]
zorionak blogai ta blogian parte hartze dezuen orori, aupa gu!!!
Permalink-a mezu RSS 2006-06-29 @ 19:15
Bidaltzailea: eider [Bisitaria]
Zorionak!
Bloga sortu dutenei eta baita bertan parte hartzen dutenei! Eta ea beste hainbat urte honela jarraitzen dugun!
Permalink-a mezu RSS 2006-07-04 @ 20:05

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Azken Portua

Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau. Zabalik dago Amelie guztientzat.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution