Dagoeneko ikusgai jarri dugu Azken Portuko txaranga mitikoaren bideo bat sarean, YouTuberen helbidean.
Zehazki, 2004ko abuztuaren 12koa da, Santa Klara egunekoa.
Salbardin baserriaren atarian ageri dira, egun horretan urtero egin ohi duten errondan, Habanera doinuan Azken Portuko abestia kantatuz.
Dokumentu historikoa, dudarik gabe.
Helbide honetan ikus daiteke bideoa:
Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...
Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau. Zabalik dago Amelie guztientzat.