Mezua: Txalaparta argitaletxeko editore bat atxilotu dute AEBetan

2006-03-28

Permalink 18:45:13, Atalak: Begiradak  

Txalaparta argitaletxeko editore bat atxilotu dute AEBetan

Tafallako Txalaparta argitaletxeak oraintsu prentsa ohar bat helarazi du hedabideetara, bertako editore batek Ameriketako Estatu Batuetara iritsi orduko pairatu behar izan duenaren harira. Honakoa da prentsa oharra, hitzez hitz:

"Idazle, historialari eta ikerlari den Iñaki Egañak pasa den igandean New Yorkera bidaiatu zuen, Ameriketako Estatu Batuetan euskaldunekin erlazionatutako materiala bildu eta honenbestez, artxiboetan ikertzen jarraitzeko asmoz, Txalaparta argitaletxeak hainbat liburu kaleratu baititu gai honen inguruan. Baina ez zuen aireportutik irtetea lortu. Hegazkinetik jaitsi gabe, eta modu zakarrean atzemana izan zen, inolako azalpenik eman gabe. Aipatu behar da, berarekin bere bi seme-alabak bidaiatzen zutela, biak adin txikikoak, eta atxiloketa horren inguruko zergatiak jakiteko egin ziren gestio guztiek, kontsulatutik egindakoak barne, ez zutela erantzunik jaso. Atxilotuta igaro zuten denbora guztian (24 ordutik gora) dei bakarra egitea onartu zioten eta Iñakik atxiloketaren berri emateko erabili zuen. Pairatu behar izan zuen galdeketa, Mario Salegiren inguruan izan ziren. Mirian Nurenberg, Mario Salegiren alarguna, Charles Sczhumer senadorearekin harremanetan jarri zen berak gestioak egin ditzan. Madrilera iristean zain zituen polizia espainiarrak AEBtako poliziek bidalitako txostenak eskuan baina kargurik gabe aske utzi zuten.


[Iñaki Egaña idazle eta historialari donostiarra].

Txalaparta argitaletxeak bere gaitzespena adierazi nahi du lankideak jasotako tratu eta bere eskubideei dagokien erabateko begirune eza dela eta. Adierazpen, ikertze eta hedatze askatasunari eginiko eraso argi baten aurrean aurkitzen gara, eta AEBtako gobernuaren izaera gero eta faxistagoa erakusten du ekintza honek.
Halaber, euskal herriarentzat interesgarria deritzogun hura argitaratzen jarraituko dugula berresten dugu eta baita amerikar inperialismoak ezarritako mundu orden bidegabe hau ezeztatzen ere.

Tafalla, 2006ko martxoaren 28a. Txalaparta argitaletxea".

Egiaren eta adierazpen askatasunaren aurkako gerra zikina da hau, dudarik gabe. Horrenbestez, ametsen errepublika honetatik elkartasuna adierazi nahi diogu bai Iñaki Egañari eta baita Txalaparta argitaletxeari ere.

Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Azken Portua

Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau. Zabalik dago Amelie guztientzat.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution