Edukira joan | Menura joan | Bilaketara joan

Goierriko Sorgüiñac

Akelarrean sexua, sagardoa ta trikitixa!!!ijjjjaaa!!!

:: Hurrengo orrialdea >>

Mandragora bat zuentzat!

     Mandragora bat gauzak aldatzen saiatzen ai gean danontzat, besta bat aldaketan biden gue ondon darenantzat, irakurtzen gattuenantzat, sugarrentzat, ttittioker ta tximatxarrentzat. Ta zuentzat, gugan sinisten ez dezuen guztiointzat, ta sufritzen ikusten gattuzuenen disfrutatzen dezuen kristau inkisidore hointzat, bestela egarrik ittoko zeate ta!

     Gauzak aldatzen ai die ta demostrau deu gue lehenengo Lazkauko akelarre hontan, gue aldetio dana aldatzeko aldartea daun bittarten hala seittukoue gañea! Aldiero esperientzi berriri atea irikita, ta alkarrenganako garrai hauspoa emanez, tarteka putzara txiki bat nahikoa izan arte. Nekatio, zukatio, gukatio, zuekatio, danokatio, mezi dolako!

     Muxu haundi bat hemendik Badajozea, Milai; Madrilea, Karmelei; Azkainea, Xabiri; Daun lekua, Apalai ta gure aberri mattea, Asturiesa Aratzi, bela ikusteko esperantzakin! Zuentzate gue sun beroa, to Mandragorea!

     Unblenble, unblenble, kopa hori, kopa hori, xirriaska, xirriaska, altxa kopa hori, altxa kopa hori ieuf!

    

OnGi eTOrri AmaLur

     Apa gaztek!

     Mandragora gozoz ospatzeko eunek ditteu honoko hok, urteko 4. ilargibetekin batea etorri baitzaiu gue neskatoa. Bai Farru ta Len alaba jaio da. Danok flamenkilloa dantzan jarriko gattun sorgiñ txikie. Muxu haundi bat gure agurren tarte hontati atte-ama berri hori ta gure bihurrikerin esentzi guztie Amalurri. ONGI ETORRI!

KObAzULotI atA NahIEn...

     Ezta erreza, inoiz ezta erreza izan bakoitzek bere burui autokritika ein, alde onak ta txarrak alderau ta geo gañea zuloti atatzeko inpusoa hartu ta aurrea ittea. Ezta inoiz erreza izan bakarrik garela onartzea, o gauzak bakarrik planteatzea; ta oaindik zailagoa da zure burue beste jenden erabakin dependiente ikustea.

     Askotan, 3.pertsona bat izan nahi nuke ne bizin, ne jarrerak, arazok kanpotik ikusten dittun bat, ne burue beste era batea beitzen launduko ziten honek, baino hoi ez danez posible, ne burun, ne jarrera ta portaeran alde onak, txarrak ta erdipurdikok baloratzen ta balantzan jartzen saiatzen naiz, gaizki in ditteun gauzatati, ondo eztienetati ata, ikasten deulako ta gure alde onak, txarrak, ikusiz, pixkanan pixkanan definitzen goazelako.

     Ttittiokerrek dion modun, heltzen ia gea, ta nei, betiako ez, baño pixkat gehixeon behintzet Peter-Pan izatea gustauko litzaiake. Hesianek kanta baten dion modun:"nik dena sinisten nuen ume bat nintzenean". Horrenbeste gauza sinisten nittun ume bat nintzenen...hemen danak jartzea gure bloga saturatzea izango litzekela; baño bada gauza bat txaskon bat hartu arte beti sinistu izan detena, gauzak gauzak, danok batea ingo genula aurrea, alkarren  berotasunen, ta oain konturatzen naiz, askotan, beti ez esateati, gu izan behar geala gure burun iniziatibea hartu ta aurrea iñ behar deunak,aldamenekok kontun hartuta baño iñorren dependentzipe, gure burun jabe izanez. 

Bakarrik eoteke aurrea biden launtzen diu, ta indartxu itten gattu. Bakarrik bidaiatzen, bakarrik hausnartzen, bakarrik beidatzen ...ezautuko baiteu gue burue inoiz baño hobeto. Gue altibajun jabe itten launduko baitiu. Honek ez do esan nahi antisozialak izan behar deunik, ezta gutxigore! Baño bai, gure gauzak geok aurrea eamateko gaitasune euki behar deula, momentu konkretu baten bakarrik bagare, momentu horri etekiñ positiboa ata behar diula, zulon eroitzen utzibe.

     Ni zulon eroi naiz, bakardade sentsazioa o egoera konkretu batzuk asko esan nahi izan due netzat azkeneko hilabetetan, horrekati hausnartu det ta horrekati botatzet oaiñ txapa psikologiko hau dana! (bakizue psikologie kateau nun).

     Ttittiokerri kaso iñez, aparte gare, bakarrik gare, baño gertu sentitzen dau kuestioa, azkenen era batea o bestea sentsazio antzekok dauzku, horrekati iñoiz ezteu pentsau behar bakarrik garenik, alkarren beharra baitaukeu!

     Besteipe aspaldiko partez bloga kudeatzen hasi ta holako gauzakin etortzeare...esangozue batzuk, baño beno gue koxka guztik superatze biden beize hemen gea ta ilaratxo hoke aurrea itten laundukoiue. Muxu haundi bat, bateze hiri ttittioker!

     HARROBI BELTZEKO DAMEA

 

Salamancatik gabon!!!

Tximatxar, Burutzar eta Ttittiokerri.
Salamancatik...Gabon!
Lotako ipuie:

Bazan behin, Naparron herri txiki bat, 80 biztanle etzittun euko bere garai honetane. Udan bero itte omentzon, udan oso bero ta negun oso hotz!!  Herritarrak bason pasatze zuen udazkena, neguako egurre bildu ta hotzetik babesteko prepatzen. Gaurko ixtorie udazkeneko lenengo eunetakoa da, oain dala urte asko, pilloat, gehiegi...

Eun eguzkitxuk intzittun irail hartane, gau izartxun ondoren beti agertzen zan eki, izarran inbiditan, bere edertasune eakustea. Urteko azken berotasunek zien, arbolak lehortzen hasita zeren orduako ta jendea aizkorak hartu ta basoako biden abitzezan goizen goizeti. Garitako lanak ta errekako bustialdik aztu ta eun guztie egurretan pasatzen zuen negu gorra goiztar allauko zan bildurrez. Famili guztie aitzen zan lanen, ilundutare, ilargik argitzen zonetan, nekau arte, jo ta su! Umek iluntasun ortan, izkutaketan orduk pasatzen oementzittuen.

Herri hontan sorgiñeke baziela uste da, bertako kobazulotan sorgiñ asko bizi ziela kontatzen da beti. Ba omentzien orde oiñ arten 4 ahizpa, gazte, 80 urtaro izango zittun bakuitzek gutxi-gorabera, zarrenetik hasita Burutzar, Tximatxar, belarriluxe ta Ttittioker.  Etzien ederretan ederrenak, etzien akelarretan dantza hobetona ittezuenake, baño diferentek zien bestengandik...xarma berezikok. Esaten da beste iñorrek ez bezelako argitasun berezie zuela begitasunen! Lauek arrigarri desberdinek ordea alkarren arten, bai itxuran, izakeran ta baita desio zein nahietane, atte banatakok derrigor!

Irailek 36 zittun eune allau zan, ordun illabete batzuk 42 eunearte kontatze omentzittuen, illuntzen hasita zeon orduako ta ilargin argie etzan argitxunetakoa. Alare, negue gertu ikustezuela ta, herritarrak bason seitze omentzuen.  Sorgin gehienak bason ertzen zeon putzun, gaueroko ohitturan busti, garbittu ta jolasen. Etzien herritarrak sorgiñekin iñoiz juntatzen, sorgiñenganako bildurre omentzeukien ta sorgiñek gorrotoa jendarteri,  bakoitze be modua ibili ta alkarri paken uzteko tratue inda omentzeukean aspalditi. Hortaz, alkar ikusire etzien itten ustez, bistan beintzet, iñoiz ez.

Gau hontan orde, izkutaketan zebillen umetako bat galdu ta dana nahastu omentzan betiako. 6 urte zeuzken Joxek, izkutauta zeon sasi arte baten, basoko iratxo bat ikusi ta erabat distraittu zanearte, iñoiz ikusibe omentzeon olakoik, iratxoke gutxitan agertze omentzien herritarran ingurua ta oni seika urrutiau intzan taldeti. Etzan galdu, bazekin nun zebillen, bason hazie baizan mutikoa, baño sorgiñena modun adostue zeukean lursaien sartu omentzan. Etzitzaion ezer pasauko bertan tokau zitzaiona Burutzar izan ez balitz, onek gorroto zittun animalik, paren tokautakok jan itte omentzittun, ta herritarran umeke etzittunez oso gustoko, iñor beida etzeola aprobetxau, Joxe engañau ta kobazuloa eaman omentzon eosteko asmotan.

Umen faltaz seittun enterau omentzien naparrak ta baita billa hasire danak bason zehar. Jendartei zegokion inguru guztie miau omentzuen ta etzeon Joxen arrastoike, ordun, attek ezin etsita sorgiñen lurreta pasatzeko erabakie hartuzon. Jun omentzan putzua ta han topau omentzittu sorgiñek, eme zein har uretan bilutxik.

Harrika hartu zuen sorgiñek, oihu ta garraxika, kalte ittea zetorrela pentsau zuen haseran, baño pake giron zetorrela azaldu ta gertautakoa kontau zonen seittun pentsau zoen Burutzarren kontue izango zala gertautakoa. Ttittioker bialdu zuen ordun koba, alaba gaztena, ahizpan billa. Allauzan koba ta Joxe bakarrik topau omentzon bertan, ur billa aterea omentzan senidea. Gazte honi ikusi beziñ pronto gustau zitzaion umetxoa, etzan sentimentuk nahasten zittun lenengo aldie, gañea, zalea zan sorgiñ hau mutilkoxkorretan, orain 3 negu behiek zaintzen zittun 12 urteko herritar gaztetxo batekiñe zerbaittetan ibili zalako kontuere zabaldue zan orduako.
Alare, bihotz onekoa zan Ttittioker ta zentzuz jokauzon Joxe attena eamatekiñ, gehienetan zentzuk estaltzen zizkion griñak emakume honi.

Orduako zentzuz jokatzen ai etzana orde be ahizpa zan, Belarriluxe, honek gizonekiko (bai jentil, sorgin, iratxo...) nolabaiteko menpekotasune zola jakiñe zan, onartue zon, iñork etzekiñ errex maitemintzezan, goxotasune billatzezon o sexu beharrak bultzauta ittezon, baño altzonero xirritan ibiltzezan. Sarri eukitzezon bizkarra asun, lasto zein atzamarrakiñ indako arrastoz betea. Ta ordune nola aukerea galdu ba! Ezautze etzon gizon berriat ingurun eukiezkeo, gehienetan hozka iñbe etzion uzten aldeitten. Ala ba, be beidatukiñ sorgindu omentzon atte ta hantzeitzen txilipurdika.

Sorgiñen arten orde etzeon onartuta herrikokiñ inolako arremanik eukitzea, danak zeukean o eukizuen ixtori izkutun bat, baño eziñ onartu, Belarriluxe izan omentzan lotxaipe gustatzen zitzaiona azaltzeko gai izantzan bakarra, gau hortan dana aldauzan. Gañontzekok kontatzeko bildur izatezien beti, bazeren susmok, Tximatxarreke laun bat bazola esatezan, “hitzeittea” jetxi zala onartu beharra euki omentzon gañontzekon jakinahie asetzeko, etzon gehio onartu, baño gehio eongo etzanan ziñe inbar izantzion akelarreko akerrai, damutasunen zin faltsue.  Izu ta lotxa asko zeon sorgiñen arten, mesfiantza, gezurrez betetako akelarre ustalak, izkutuko ixtori gehiegi.

Gau hortan orde, Belarriluxe atte-semekin jetxizan herria, sorgiñek irain arten bialdu omentzuen ean batza, koba ta errekatati. Bere bizie intzon herritar, animali, iratxo ta jentillen arten. Poligamie praktikan jarriz, gustatzen zitzaiona itten hasizan, iñungo lotsaipe zan bezelakoa izaten, eindakok onartzen ta bestek errespetatzen saiauez, desio, nahi ta ametsak betetzen!!

Denborakin ahizpakin pakek intzittun, gaztena herria jetxizan beakin bizitzea, orduarteko oroitzapenak gorde, babestu, ta bizi berri bati ekiñez ilusioak errealitate bihurtzeko gogoz. Beste bik sorgin talden seittu zuen, betiko modun, noizpaitt ulertuk izan eo gainontzekoa ulertuko zuelako esperantzan. Akelarretan dantzan, sun ingurun ustezko berotasunen, kekiñ begirada lanbrotuta.

Ezta orde itxaropena iñoiz galdu behar, agian eunen baten animali, jende, sorgiñ, iratxo, jentil...danak batea ibiltzen beharra sentittu ta juntau ingo die. Bearba, norbanakok inguruz lotsaube nahidona itten hasi ta zoriontasune miazkauko do, askatasunen kume sentittu ta pozik biziko da, bizie biziz!!

GAIZTOK IZAN!!

Belarriluxe

Salamancane erratzak astintzen!

1986ko apirilen 7n neska txiki-txiki  bat jaio zan DonostinInnocent. Handik denboa gutxia ipotx (iratiSealed) ue goierriko Ataun herria juntzan bizitzea. Be haurtzaroa "xoxi" goitizenaz blai intzan, eta karnizeriko iloba honi herriko deabru txikik meriendako txoixo panplona bokailloa kentzen zienTongue out.
Txiki-txikitatik hasi zan be bihotza bor-borka ile horiko beasaindar bat txora-txora inda ibili zonen. Gaztetzen jun zan eran gue musu gorri Embarassed(iratiSealed) txikie beste TXIKI batetaz maitemindu zanKiss. Urten poderioz gure "meriendas xoxie" punkittu intzan, ta be talentu artistikoa ikusita Bilboa aldeintziunCool
Ya jakingo zuen bezela gue punki txikitaz aigea hitzeitten. Iraillen aldein diu Salamanca be mutillekiko menpekotasunez lotsautaEmbarassed. Oaiñ ez omen dauke belauneko minik; honbre, abuztue miñe kentzeko ariketak itten pasautaWink!! hola danok eongo giñeke gozok...
Salamancan dau gue sorgin-punki-guai txikie ta gu hemen, bihotza penatan ta begik nearretanCry ditteula Salamancane erratza astintzen ibilikoan esparantzaz.
Txoixo bokadilloat hitzako udaletxeko hiru gorronan partez.
ZaInduAiSmile!!!   
p.d.: testu honen zuzenketak iratin Sealedkontu.

:: Hurrengo orrialdea >>

This site works better with web standards! Original skin design courtesy of Tristan NITOT.