Gure ama Margarirena da hitza. Apropos-aproposa iruditu zait blogaren izaera adierazteko. Izan ere gero eta gehiago dira non/nola gorde ez dakidan testu, helbide eta abarrak. Ea blogak txukundare pixka bat egiten laguntzen didan.
Bestetik, nire ikasleei talde-lanerako, elkartrukerako, eta informazioa jasotzeko gune bat eskaini nahi diet. Denon artean ikas-irakaskuntzaren aldapak leuntzen asmatuko dugulakoan nago.
Blog honek armairu izan nahi du... Eta armairu ez bada, izan dadila apalategi. Irakasle jardunean erabiltzen ditudan materialak eta materialgaiak jaso nahi ditut bertan. Ikasleok ere hemen dituzue zuen apalak, lanak burutzeko, konpartitzeko, eta berrikusteko.