Erabili.com-ek gaur ( 2006-03-16) argitaratu du berri hau . Artikulu horretan FRAN SAUREk, Saure Argitaletxeko arduradunak, euskarazko komikien egungo egoera baikorraren berri ematen digu.
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1142413606
Ikusi berriaren sarrera:
Komikigintza oro har, eta euskarazkoa are gehiago, kultur produkzioaren ertzeko bizilagun gisara hartua izan da sarri. Baina komikiek, baita euskarazkoek ere, publiko fidela dute oso eta ez zaie inoiz harrerarik faltatzen. Horixe frogatu dute, besteak beste, Saure argitaletxekoek.
Artikuluan zehar honelakoak irakur ditzakegu:
Euskarazko komikien historia ez da oraingo kontua. Euskal Herrian komikigintzak halako boom handi bat ezagutu zuen orain dela hogeiren bat urte…
Tradizioa hor zegoen baina. Egileak hor daude, … irakurleak ere hor zeuden, komiki gosez…
Gaur egun jatorriz euskaraz sortutakoen eta euskaratutakoen artean guztira 24 komiki lan ditugu katalogoan…
… katalogoko azken berrikuntzetako bat euskaraz egindako komiki liburua dugu, hain zuzen: Numenak….
Fikzioa eta imajinazioa euskal tradizioarekin uztartuta agertzen dira nolabait Numenak lanean…
=> Osorik irakurtzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1142413606
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
"Badira hainbat urte gu jaio ginala, geroztikan egin degu munduan itzala". Horrela da, bai! Batzuetan ahalegin antzuan ari garela iruditzen zaigu, edo bidean ez dugula nahi beste aurreratzen ari; baina arian-arian bagoaz, zirimiriaren moduan: Zirimiria/ mendiaren ariman/ iturrigile. (JK. Igerabide) Blog honetan geure hizkuntzaren beri on horien oihartzuna jaso nahi dugu. Hilean behin (edo) berririk esanguratsuenak bilduko ditugu blogean zintzilikatuko dugun berripaper batean; nahi izanez gero, inprimatu, fotokopiatu eta bana ditzazuen. Zeuk ere bidal ditzazkezu ezaguzten dituzun berriak: normalkuntza@jaizkibel.net
