Artxiboak: Apirila 2008

2008-04-24

Permalink 11:50:48, Atalak: Photo Museum, 142 hitz  

Azken mohikanak

Kaixo!Virginia eta Esther gara. Aurten Gabriel Aresti Euskaltegiko ikasle zintzoak gara baina hemendik kanpo ez da gauza bera.Hemen gaude gure irakasle kuttunenarekin, hots, Iraia gure iraskasle  maitea.Gu irakasleak gara, baina uste dugu gure ikaslearen rola  ez dugula inoiz galdu.Mementu honetan liberatuta gaude behar ditugun hizkuntza eskakizunak lortzeko asmoz.Izugarrizko ahalegina egin behar da azterketa gainditzeko, baina gu bidean gaude. Auskalo  helmuga non dagoen!Neska oso jatorrak gara eta nahiz eta zintzoak izan akats larri bat daukagu, erretzaileak gara.Une honetan tailer batean ari gara, hain zuzen ere, Euskaraz Nabigatzen. Hori dela eta blog bat zabaldu dugu eta  aurkezpen hau da gure lehenengo lana. Guri, benetan, asko gustatzen zaigu euskara, baina nahiago genuke beste modu batean ikastea, hau da, presiorik gabe. Euskal Herrian bizi arren, guretzat zaila da euskaraz bizitzea euskaltegitik kanpo.  

Permalink 11:48:17, Atalak: Art Gallery, 88 hitz  

Inés, nire izena

Inés Ovejano Fernández naiz. Irakaslea naiz eta kimika klaseak ematen ditut. Nire ikasleak nagusiak dira eta egunero laborategian lan egiten dugu. Nahiz eta oso arriskutsua izan,  interesgarria da. Ikasleekin egotea asko gustatzen zait.Ezkonduta nago eta bi seme-alaba dauzkat . Semea txikiena da  eta alaba nagusiena, 10 urte ditu.Bilbon bizi naiz, Txurdinagan. Parkearen ondoan bizi naiz eta horregatik parkea da nire lorategia.Ez daukat astirik zaletasun asko edukitzeko baina asko gustatzen zait irakurtzea eta itsasoaren ondoan ibiltzea, horregatik ia-ia astebururo Nojara joaten naiz.

Permalink 11:47:34, Atalak: Photo Museum, 162 hitz  

1.HEekoak

                                                                     

1. HEeko bi ikasle gara, Julia eta Anabella. Tailer honetan agertu gara eta hemen gaude buruhauste handia Iraiari emateko. Ez dakigu gauza asko lortuko dugun baina ziur gaude lan handia egingo dugula nahiz eta txarto egon. Uste dugu Iraiarentzat blog bat edukitzea oso arriskutsua dela, egunero bost idazlan bidal dezakegu, eta gizajoa zuzendu beharko ditu. Gainera imagina ezazu gure senargaiek uzten bagaituzte, orduan gure penak berari konta diezaizkiokegu. Beste aldetik, beste gauzak bidali ahal dizkiogu, besteak beste suhiltzaileen egutegia, barruko arropa erreportaiak, Bakaikuko argazkiak (suhiltzaileen egutegia bezalakoak dira)………

 

Azken erantzunak

Euskaraz surfeatzen

“Euskaraz nabigatzen” tailerrak martxan jarraitzen du, blogari edo surflari berriak aurkitu dituelako. Hainbat baliabide ezagutu eta erabiliko ditugu hurrengo saioetan eta horretarako zuen ausardia besterik ez dugu behar euskararen munduan murgiltzeko. Ongi etorri!!!

Apirila 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution