2008-06-05

Permalink 11:00:27, Atalak: Bideoak, 85 hitz  

Udako barnetegia

Kutsidazu bidea, Ixabel" filmeko esketx bat da. Euskal Herriko herri batean euskara ikasten ari dira hiritik joandako ikasle batzuk.

 

Zein da zure iritzia?

 

  1. Barnetegi batera joateko asmoa daukazu?
  2. Zertarako joaten da jendea, okorrean, barnetegi batera?
  3. Udan euskara ikasteko, zer da hobea,hirian trinko bat egitea edo kanpoan barnetegi batean egotea?
  4. Egokia al da edozein adinarekin barnetegi batera joatea?
  5. Barnategi batean,  ligatzeko aukera asko daude edo “leyenda urbana” baino ez da?
  6. Prest zaude bideoan agertzen den halako barnetegi batera joateko?

Permalink 10:49:33, Atalak: Bideoak, 77 hitz  

Zurrungak

Zurrungak egiten al dituzu? Zuk ezetz diozu, baina galdetu al diozu zure ohekideari?Saio honetan sendagileak zurrungari buruzko azalpenak ematen dizkigu eta baita osasunean duen eragina aztertu ere.

 

Erantzun itzazu hurrengo galderak:

 

1.- Zergatik egiten dugu zurrunga?

2.- Nork egiten du zurrunga gehiago? Emakumeek ala gizonek?

3.- Zein arazo sortzen du bikote batean?

4.- Fisikoki, zergatik agertzen da zurrunga?

5.- Zer gauzak dira kaltegarriak zurrunga egiteko?

6.- Zer egin liteke zurrunga ez egiteko?

7.- Zer desberdintasun existitzen da apnea eta zurrungaren artean?

2008-05-29

Permalink 10:50:36, Atalak: Art Gallery, Audioak, 72 hitz  

Nolatan flotatzen dute hodeiek airean?

Hodeietako ur tantak zergatik ez diren jausten lurrera azaltzen dute pasarte labur honetan. Fisikako azalpenak dira, masa, bolumena, tenperatura eta formak erlazionatzen ditu.

  

http://www.ikasbil.net/audio/01606.mp3

Hurrengo baieztapenak egia ala gezurra diren esan behar duzu:

E

G

Hodeiak kotioizkoak dira.

Hodeia batek mila kilo pisa dezake.

Izotz kristalak hain txikiak direnez, ia ez dute grabitatea eta airean flotatzen dute.

Zenbat eta handiagoa izan orduan eta lehenago lurrera ailegatuko dira.

2008-05-15

Permalink 11:51:29, Atalak: Art Gallery, 118 hitz  

Leihoan neska

Institutuan nire ikasgaia gogokoena Arte Historia zen. Hari esker ikasi nuen nola begiratu artelan bat. Lehenik eta behin egilea, noiz egin zen, gaia edo artelanaren esanahiari buruz hiz egiten genuen, gero hau bukatu ondoren nola dauden banatuta bere elementuak, hau da, konposizioa, eta teknika aztertzen genituen. Han ikasi nuen ere sentiarazten didan artelana inportantzia gehiago daukala ikusten dena baino.

Nahiz eta han ikasi nituen gauzak gogoratu, ez dut nahi artelanaren azterketa egin. “Muchacha en la ventana” gustazen zait, ez bere teknikagatik, ez bere konposiziogatik, ez bere gaiagatik. Gustatzen zait lasaitasuna, etorkizunaren ideia transmititzeagatik. Amaitzeko gauza nimiño bat: nahiz eta denok pentsatu Gala dela, ez da egia, Ana María da, Daliren arreba.

 

Permalink 11:24:57, Atalak: Audioak, 114 hitz  

Izango dituzun gaixotasunak jakin nahi?

 http://www.ikasbil.net/audio/datozkizun_gaitzak_080425_1112.mp3

Estatu Batuetatik dator albistea, azterketa genetiko merke samarren bidez, izango dituzun gaixotasunak jakin ditzakezu. Kasu zehatz bat ere aipatzen dute irratsaio honetan. Gainera, gai zail honi buruzko iritziak ere badaude bertan.

Esan hurrengo baieztapenak EGIA ala GEZURRA diren:

1.- Azterketa genetikoa egiteak balio du  2200 dolar baino gehiago.

2.- Geneak ezagutzeko odol analisia egitea beharrezkoa da.

3.- Azter daitezkeen 13 gaixotasunen artean bularreko minbizia dago.

4.- Analisis garestiegi ez denez, gero eta jende gehiago egiten du.

5.- Nahiz eta gaixotasun larri bat tratamendu ez eduki, hobe da jakitea edukiko duzun   

      ala ez.

6.- Badakizu gaixotasun bat edukiko duzula, zure gorputza h obeto zainduko duzu.

:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak

Euskaraz surfeatzen

“Euskaraz nabigatzen” tailerrak martxan jarraitzen du, blogari edo surflari berriak aurkitu dituelako. Hainbat baliabide ezagutu eta erabiliko ditugu hurrengo saioetan eta horretarako zuen ausardia besterik ez dugu behar euskararen munduan murgiltzeko. Ongi etorri!!!

| Hurrengoak >

Ekaina 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution