Mezua: Txoootx!!!

Txoootx!!!

2007-03-13

 

Entzun Ruper Ordorikaren Sagarrondoari seaska kantaren zatitxo bat

Urtarrilaren amaiera aldean hasi zen, urtero bezala, sagardoa edateko sasoia. Geu ere, euskaltegikook, ez gara sagardotegietara joan eta dastatu barik geratuko. Baina joan aurretik, errepara diezaiogun bertan, sagardotegietan, batzen den piztigoari. Berorien inguruko karikatura bi ditugu, ironiaz eta irudiz betetakoak, bata idatzizko erreportajea, entzutezko gogoeta bestea.

1. Irakurri Upeletan herrenka eta erantzun galderoi:

d       Zeintzuk topiko aipatzen dituzte egileek?

d       Sagardotegietako fauna. Zeintzuk dira? Definitu.

d       Zein espezie gehiago gehituko zenituzke zuk?

d       Zeinetan ikusten duzu zeure burua?

d       Zelan eragiten die sagardoaren inguruko herriei sagardo boladak?

d       Zein motatako sagardotegiak daude?

2.Erreparatu orain hizkuntza biziari. Nik zerrenda zabaldu eta zuek jarraitu:

 

Esamoldeak

 

-         mutur joka ibili

-         begiak bizitu

-         mingaina arindu

-         (...)

 

Aipatzeko moduko hitzak

 

-         gazia

-         beratu

-         horratx

-         (...)

 

 

3.badarabiltzate egileek, beste alde, beste eremu bateko hainbat berba; esaterako, harrobi (cantera) lanbide baten arloan edo futbolarenean erabiltzen dugu normalean. Bilatu horren moduko beste batzuk.

 

Jarrai dezagun sagardozaleekin eta entzun dezagun Iñaki Segurolaren Homo erectus erectus

 

-         Zergatik jarri dio izen hori bere gogoetari?

-         Noiz sortua da ohitura?

-         Aurrekariak non?

-         Zeintzuk dira, Iñaki Segurolaren iritziz, pilatu diren mito, uste oker eta gezurrak.

 

Ikusi gurako zenuke zuk zeuk fauna hori? Bizi gurako zenuke zuk zeuk bertako esperientzia? Gurako zenuke fauna horren parte izan? Bai? Ba, animo! eta eman izena Hernaniko sagardotegi batera joateko, gure aztarnak utzi eta piztigo hori osatu behar dugu-eta.

Erantzunak:

Bidaltzailea: montañero paparazzi [Bisitaria] · http://kepacastro.blogspot.com/
jajjajajajja, hau zer da, publizitate subliminala, hala??? jajajaaj barre eta barre ibili naiz entzuten
Permalink-a mezu RSS 2007-03-14 @ 23:13
Bidaltzailea: pilar azlor [Bisitaria] · http://www.blogari.net/anabela
-Gorron kamuflatua : inoiz ez dauka dirurik, et abeti berandu heltzen da ronda ez ordaintzekko, nahiz eta saiatu, hainpateikoa denez azkenean besteok ordaintzea erabaki dugu.Ez dakigu nola, baina bere artearen bidez, beti eskakeatzea erdiesten du.
-Garziosoa: beti txisteak eta xelebrakeriak kontatu behar ditu. Baita girorik ez dagoenean ere. Batzuetan, nahiz eta ez daukan graziarik, berdin: guk barreegin behar dugu ez haserratzeko.
-Neure burua? oso ondo, eskerrik asko. Ez daukat arazorik inorekin, ba oso konformista naiz eta.
Permalink-a mezu RSS 2007-03-26 @ 19:31
Bidaltzailea: Fátima Benítez [Bisitaria] · http://ametsa_ba@hotmail.com
- kuxkuxeroak: normalean amakumeak izaten dira. Gauza guztiak jakin behar dituzte, hori dela eta beti jartzen dira erdian edo jende asko dagoen lekuan. Gainera hain onituta daude, non haien belarriak "mutatu" baitira eta nahiz eta urrun egon, haiek entzungo dute dena.

- Gonbidatzailea: honek ez dauka diru arazorik, horregatik, beti dago besteei gonbidatzen. Normalean jendea berarekin joaten da, horrela askoz merkeago delako. Azkenen finean, nork es du izan nahi horrelako lagun edo ezagun bat?

- Ez dakit non sartu neure burua. Egia esan kuxkuxeroa naiz baina es hainbesterako eta graziozoa izaten ere saiatzen naiz....
Permalink-a mezu RSS 2007-03-27 @ 10:42
Bidaltzailea: Nekane Learra [Bisitaria]
- Emakume irrintzilariak: adin nagusitxoko emakume taldea; gizonik gabe eta orduak ematen dituztenak jaten eta nola ez, sagardoz beteriko kupeletatik edanez. Aste guztiko arazoetaz ahaztu eta beraien imaginazio eta barre algareei ekiten diete. Ordu gutxiren buruan eta kupeleko mutilekin ligatu ondoren, mozkor galanta duten emakumeak dira, juergalari itzelak. Jarraian hasiko dira abesten, garrasika, irrintziak botatzen eta zapien arteko gerra egiten. Hurrengo eguneko ajea itzela izango da, jaja.

- Etorkizunean, emakume irrintzilarien talde barnean egoteko aukera asko ditudala uste dut.
Permalink-a mezu RSS 2007-03-27 @ 10:54
Bidaltzailea: Andoni Agirre [Bisitaria]
. Egunez formal baina gauez basapizti bihurtzen den mutil taldea. Espezie hau mozkor-mozkor eginda joaten da afarira; mahaian daudela janaria irentsiaz gain, zerbitzariari adarra jotzen diote, eta neska eder bat mahai ingurutik pasatzen den bakoitzean txistuka eta oihuka hasten dira, neskatoa lotsaraziz. Behin sagardoz naskatuta kubaten txanda datorkie, eta harrapatzen duten mozkorraren mozkorragaz dantzatzen eta nesken atzetik lerdena dariola ibiltzen dira noraezean.
Ni generalean formala naz.

Permalink-a mezu RSS 2007-03-28 @ 19:04
Bidaltzailea: luzia [Bisitaria]
Hau da hau, ariketa andereño maitea! Nola ez nizuke erantungo lehenengo eguneko moskeoa ikusita,.....je, je, je...Ba horixe ironiaz beteriko mesua eskegiko dizut. Eta testuak irakurrita eta entzunda, aitortuko dut, ez naizela nire burua ikusten horrelako espezietan! Bakarrik esaldi haukein bat nator: "Kalejirak beti dira integratzaileak, pauso bakarra ikasi beharra baitago, eta mahaiak elkartzen duela herria. Neure burua azkenen sagardotegian ikusita horrela izan delako, jateko gogorik (makailoa ez dut oso gogoko), eta dantzatzerako beti prest, eta mahairena egi borobila da (yoigo)! Musus, aioooooo!
Permalink-a mezu RSS 2007-03-29 @ 18:15

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)