Artxiboak: Martxoa 2007

Ku-ku! (1)

2007-03-29

Kukua

Apirilaren hasieran entzun zuen aurrena kukua.

Urduri zebilelako beharbada,

Kaosa ordenatzeko joera horrengatik beharbada,

Kukuak zein notatan kantatzen zuen jakin nahi izan zuen.

Hurrengo arratsaldean, hantxe zegoen basoan zain,

Diapasoia eskuan, kukuak noiz kantatuko.

Diapasoiak ez zioen gezurrik.

Si-sol ziren kukuaren notak.

Aurkikuntzak bazterrak astindu zituen.

Mundu guztiak frogatu nahi zuen beneta

Nota horietan kantatzen ote zuen kukuak.

Baina neurketak ez zetozen bat.

Bakoitzak bere egia zuen.

Fa-re zirela zioen batek, Mi-do besteak.

Ez ziren ados jartzen.

Bitartean, kukuak kantari jarraitzen zuen basoan:

Ez si-sol, ez fa-re, mi-do ezta ere.

Mila urte lehenago bezala,

Kukuak kuku, kuku kantatzen zuen.

                           Hitzak: Kirmen Uribe

                           Musika: Rafa Rueda

Zaharregia, txikiegia agian diskokoa dugu okerki hau. Honen bidez, zera esan gura digu, nire ustez, Kirmen Uribek: gauzak modu batekoak izan arren, hainbat eta hainbat interpretazio izango dituela, norberaren eta testuinguruaren araberakoa. Horrez gain, nik uste sarritan arrazoia tarteko, gehiegi birrintzen ditugula gauza soilak, xumeak. Baina kukuak, mila urte lehenago bezala ku-ku kantatzen du, batzuetan ondo, denon zorionerako; besteetan oker, denon txarrerako, eta berdin dio notak Si-sol, Fa-re ala Mi-do diren.

Kukuaren kantua erabili du ondarrutarrak ideia horren irudi gisa, beste bat izan zitekeen, zergatik aukeratuko ote zuen txori hau? Agian, kukua ondo ezagutzen duelako? Portzierto, euskaraz ku-ku egiten du, baina zelan egingo ote du beste lurralde batzuetan, gurekin sasoi batean baino egoten ez den txori honek?

Gehiago jakiteko

 

Apaizac obeto

2007-03-22

 

Atzo herriko Udal Liburutegian Jon Maia bertsolariaren berbaldia izan genuen. Gaia: Apaizac obeto espedizioa. Iazko ekainaren hasieran abiatu ziren Kanadako hiriburura bertatik Ternuan zehar 46 egun iraun zuen ekimen honi hasiera emateko. Interesgarria, benetan, Jonek azaldu zizkigunak, gure historiaren zati txiki, baina oso garrantzitsu bezain ezezagunean barna eraman gintuen batean, gaurkora ekarri bestean, olatuen gora-beheren antzera, lehena eta eta oraina uztartuz, bertso, irudi, kontu eta kontakizunez zipriztinduz.

 

Euskal arrantzaleen ausardia eta trebezia balea-arrantzan, hango baldintza gogorrak, paisaia zoragarriak eta historiari dagozkion antzekoak alde batera utzi eta atentzioa eman didaten kontu, leienda eta gauza bitxiak aipatuko ditut:

  • Horren harira dator argazkia. Hango Mi´kmaq indioen Jainkoa da hegaz agertzen dena (ez naiz izenaz gogoratzen) eskuan euren lurraldea daramala. Arrano eta baleari jarraitzen die. Buduk du izena baleak eta honek gidatzen du, beronek daki-eta zein den lurrik onena indiar herriarentzat. Beraz, Balea nora herria hara.

  • Euskaldunek eta Inuitek (iarralderagoko idiarrak) ez omen ziren ondo konpontzen; Mi´kmaqekin. Berriz, ederto baten eta horren ondorio da euskaldunekin zerikusia duten eta ahoz aho transmititu diren hainbat eta hainbat leienda izatea: Maria Ederra euskal neskatxaren ipuina; bertara eraman ziren lehen txakurrak euskaldunek eramandakoak izan zirelakoa...

  • Badakizuen nondik datorren izena? Iraiak kontatuko dizue bere blogean

 

Espedizio horren emaitza dira hitzaldia eta Apaizac obeto kronika-liburua. Merezi du hitzaldia entzutea eta ez litzateke ideia txarra euskaltegira eramatea.

Txoootx!!!

2007-03-13

 

Entzun Ruper Ordorikaren Sagarrondoari seaska kantaren zatitxo bat

Urtarrilaren amaiera aldean hasi zen, urtero bezala, sagardoa edateko sasoia. Geu ere, euskaltegikook, ez gara sagardotegietara joan eta dastatu barik geratuko. Baina joan aurretik, errepara diezaiogun bertan, sagardotegietan, batzen den piztigoari. Berorien inguruko karikatura bi ditugu, ironiaz eta irudiz betetakoak, bata idatzizko erreportajea, entzutezko gogoeta bestea.

1. Irakurri Upeletan herrenka eta erantzun galderoi:

d       Zeintzuk topiko aipatzen dituzte egileek?

d       Sagardotegietako fauna. Zeintzuk dira? Definitu.

d       Zein espezie gehiago gehituko zenituzke zuk?

d       Zeinetan ikusten duzu zeure burua?

d       Zelan eragiten die sagardoaren inguruko herriei sagardo boladak?

d       Zein motatako sagardotegiak daude?

2.Erreparatu orain hizkuntza biziari. Nik zerrenda zabaldu eta zuek jarraitu:

 

Esamoldeak

 

-         mutur joka ibili

-         begiak bizitu

-         mingaina arindu

-         (...)

 

Aipatzeko moduko hitzak

 

-         gazia

-         beratu

-         horratx

-         (...)

 

 

3.badarabiltzate egileek, beste alde, beste eremu bateko hainbat berba; esaterako, harrobi (cantera) lanbide baten arloan edo futbolarenean erabiltzen dugu normalean. Bilatu horren moduko beste batzuk.

 

Jarrai dezagun sagardozaleekin eta entzun dezagun Iñaki Segurolaren Homo erectus erectus

 

-         Zergatik jarri dio izen hori bere gogoetari?

-         Noiz sortua da ohitura?

-         Aurrekariak non?

-         Zeintzuk dira, Iñaki Segurolaren iritziz, pilatu diren mito, uste oker eta gezurrak.

 

Ikusi gurako zenuke zuk zeuk fauna hori? Bizi gurako zenuke zuk zeuk bertako esperientzia? Gurako zenuke fauna horren parte izan? Bai? Ba, animo! eta eman izena Hernaniko sagardotegi batera joateko, gure aztarnak utzi eta piztigo hori osatu behar dugu-eta.

Itsosotea

2007-03-07

Itsasoaren orroak eta astinduak Bermeoko ronpeolasen kontra, arratsaldeko sei eta erdiak aldera. Haizeak ere gogor jotzen zuen.

 

 

Eleftheria Arvanitaki

2007-03-01
Hara non eta Haddock-en blogean aurkitu kantari honen bideoa! Neuk ere Joxeluixen modura Radio 3eko "Area reservada"ren bidez ezagutu dut, beste hainbesterekin batera. Oso gustukoa dut saio horretako musika, aurkezlea, batzuetan nazkagarria bada ere, ona da musika kontuetan eta World-musika deritzonaren berri izateko leku aproposa. Elefteriaren berri izan nuenean, ibili nintzen, ba, Interneten bila, baina zelan idazten den jakin ez eta huts. Mila esker Haddock!

:: Hurrengo orrialdea >>

Hau blogaren deskribapen luzea da.

| Hurrengoak >

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

anabel alegria jaio

anabela

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution