Freebatasuna

2007-10-07

Adierazpena:

Konponbide demokratikoaren alde,

hitzak soberan daude: FREEBATASUNA

Oporrak bakean

2007-07-13

      Urtero bezala, sasoi honetan gonbidatu bereziak izaten ditugu gure etxeetan: saharar umeak. Hilabete bi gure artean izateko etortzen dira, Tindufeko basamortuaren bero ikaragarritik ihesi,  elikagaien gabezitik eta beste gauza askorengandik ihesi. Umeak ume han eta hemen eta, edozein umek bezala, hondartzara joateko ilusioa dute, bizikletan ibiltzeko, gozokiak jateko... Ez dezagun ahaztu gauza horiek planeta honetako ume askorentzat luxua baitira. ONGI ETORRI, beraz, gugana datozen umeei, har ditzagun gozo eta izan daitezela zoriontsu gure artean.  Hona hemen eguenean (uztailak 12)Loiuko frontoira etorri diren azken umeen argazkia.

Ez da giro! ...ala bai?

2007-07-05

       Ez da giro, ez, lan egiteko. Beroa (ala hotza?) dela, leihoa zabaldu/itxi behar dela, nekea dela... denok gaude oporretan joateko irrikitan. Neuk ere laster batean izango ditut oporrak eta nirekin batera blogak. Hala ere, tartean-tartean, nahiz eta bestelako kontuekin, izango duzue nire berri. Tarte honetan, blogaren itxura ere aldatzea pentsatu dut, ea ditudanen artean zein aukeratzen dudan. Eta zergatik ez hasi oraintxe bertan? Udarako, behintzat, malekoia aukeratuko dut, aprobada egiteko. Zer deritzozue? 

Etxeko zibergela

2007-06-26

Etengabe ari da teknologia aurrera egiten, arinegi beharbada, batzuentzat behintzat. Gauza bat ikasten dugunerako, dzast! esan ezineko beste bat ( hatxetepecea...), horren izena esaten eta nondik norakoak dakizkigunerako, dzast! beste bat eta horrela... Jakina, erabiltzen ikasteaz gainera, erosi ere egiten ditugu apur bat merketzen direnean. Baina, atzo erositakoa gaur zaharkituta geratu zaigu; lehen bizpahiru funtzio zituenak mila eta bat gehiago ditu orain; tramankulu itzela zena eskuan eramateko moduko gauza txikitxoa oraingoan. Eta kontua da etxea, batez ere etxeko egongela, tramankuluz beteta daukagula, tope eginda, ez dela gehiagorik sartzen, sofa kendu ezean, behintzat: telebista(k); bideo-, DVD-, musika-aparatuak, TeDeTe dekodifikatzailea... eta, jakina, bakoitzak bere mandoa du. Horrez gain, ordenagailua(k), bideo-kamera, argazki-makina, MP3a... Kokoteraino gaude, ez ote dago modurik horiek guztiak gutxitzeko? Ez ote dago denetarako balio duen aparaturik? Ba, ba omen dago, bai, irtenbiderik, hainbat gainera.

=> Gehiago irakurri!

Web 2.0, IKTak, IKTeroak... zer dira?

2007-05-15
           
          Informazioaren gizartean bizi gara, informazioa ez dago jada liburuetan soilik, orain edonon egiten dugu topo berorrekin. Ugaria da eta denetarikoa. Kontua da ez dakigula zelan jokatu horren aurrean. Baditugu hainbat tresna nahi duguna bilatzeko. Orain, informazio garai honetan, ikasi behar duguna zera da, informazioa aurkitzen, bereizten, aukeratzen, erabiltzen jakiten. Horretan trebatu behar dugu, bestela ito egingo gara horren guztiaren artean. Jakite hutsa barik, gauzak egiten jakin behar dugu, hau da, jarrera pasibotik aktiborako jauzia eman behar dugu. Ikasteko beste era bat, beraz, aspalditik oso entzuna duguna: ikasten ikastea.

             Gaur, bestalde,lana dela, norberaren zein seme-alaben ikasketak direla... etengabe gaurkotu behar dugu gure “jakituria”; etengabe ikasten ibili behar dugu.Horretarako ezinbestekoa da aldeko jarrera, jakin-mina, motibazioa, batetik eta tresnak, bestetik. Gaur egun hainbat eta hainbat  tresna ditugu eskura, teknologia tarteko. Horren harira artikulu bi irakurri ditut Hik hasi 118. zenb.an. Internetek eskaintzen dizkigun baliabide mordoaz bata: Zer da Web 2.0? (Gorka Julio) eta baliabide horiez baliatuta Ordiziako Jakintza ikastolaren esperientzia bestea: Web 2.0 filosofia Jakintza ikastolan (Maite Goñi eta IKTeroak). Zoritxarrez, oraindik eskegi barik dituzte Webgunean eta ezinezko zait euren loturak jartzea, baina artikuluak irakurtzea aholkatzen dizuet, benetan interesgarriak (bai irakaskuntzan ari edo arituko denarentzat, bai jakin-mina baino ez duenarentzat) eta euskaltegian ere aplikatzeko modukoak dira-eta.

:: Hurrengo orrialdea >>

Hau blogaren deskribapen luzea da.

| Hurrengoak >

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

anabel alegria jaio

anabela

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution