Artxiboak: Ekaina 2008

2008-06-26

Permalink 00:53:55, Atalak: alukiss  

Mosuka

Mosuek asko esan ahal dabe.

Nork ez dau gogoratzen mosu desiraturen bat?

Denbora luzez itxaroten ibili zaran horietako bat. Beste pertsona aurrean daukazunean, ezpanak dardarka aritzen direnean, eta momentu horretan bertan... Ez dozu ezertan pentsatzen, hegan egiten dozu eta dana ahaztu egiten jatzu...




Beste alde batetik, "mosu ahaztezina" deitu ahal dana badagoela pentsatzen dot.

Beti gogoratuko doguna, gurea dana, gugaz bizi dana, begiak iztean ondino gogoratzen doguna...

Nik "kalimotxoa" ez dot batere atsegin, baina nire mosu ahaztezinak "kalimotxo" zaporea dau.

Jada goiza zan, lagun baten mutilagaz nengoan taberna baten. Jolasten hasi ginan. Eta tontoarena egiten "mosua" heldu zan. Gerritik heldu ninduan eta gozotasunagaz aurpegitik helduz...
Hantxe ginan, alkar mosukatzen, desiraz...




Ondino gogoratzen dot kalimotxo eta odolan arteko nahasketa hori...

Eta oraindik beroa sentitzen dot...
----------

2008-06-18

Permalink 21:46:02, Atalak: alukiss  

Topatzean

Topatzen zaitudanean, nirea egingo zaitut...
Egun horretan, edo gehiegi jota hurrenguan,
ohera eroango zaitut.

Zuri baimena eskatu barik,
Zugana hurbilduko naz,
zure gorputz guztia ikutuko dot
eta nirea egingo zaitut.

Neke sentsazio haundiagaz
itziko zaitut
eta guztiz entregatzeko
desira sentituko dozu.

Pixkanaka
laztuta sentituko zara
eta sakonki zeharrarnastera
eroango zaitut.

Ahuendatuko eta negar egingo dozu.



Arnasa barik itziko zaitut,
haize gabe
eta zure buruak
taupada handiak ezagutuko dauz.

Zugaz nagoan bitartean,
ez zara ohetik urtetzeko
gai sentituko!!


Nik amaitzen dodanean,
agur esan barik alde egingo dot,
jakinda noski,
egunen baten
barriro bueltako nazala!




----------

2008-06-17

Permalink 00:41:44, Atalak: alukiss  

ametsen mundua







Zer esaten deutsue argazki honek?
----------

2008-06-14

Permalink 19:26:13, Atalak: alukiss  

Bihotzak sutan

Bihotza daukat sutan
Gauez larunbatean
Gero giroa bero alde zaharrean
Ekaitza lehertzear dago inguruan

Odola arin zainetan
Aire kargatupean
San Mamesetik etorritako baska
Kalean dago ohiuka

Neska mutilak ke artean
Edaten dituzte orduak
Trago haundika

Kezkatzeko denborarik
Bizirik sentitu nahirik
Jende artean

Manifa hasi baino lehen agertu
Eta irteeretan kokatu egin dira
Tabernetan sartu dira ostiaka
Norbaitek nahi izan du
Beldurra zabaltzea inguruan

Ekaitzarekin batera
Kalean etengabean
Guda hasten da

Baska guztia tiraka
Erantzun bat ematera
Borrokan benetan beroa
Orain bihotzak inoiz baino gehiago
Daude sutan



----------

2008-06-04

Permalink 14:12:56, Atalak: alukiss  

Ibai

Egunen baten beragaz topatu behar nintzan.

Eta barriro ere han zan, bere begi urdinekaz, ulearen lepotik zintzilikatzen dagozan uletxoak haizeagaz mugitzen jakozan, barre eder eta lasaia han egoan...

Bai, bera zan. Aspaldi autobus hartan ezagutu neban mutila.

Egia esan, autobuseko topaketa baino lehen banekien zein zan. Baina momentu horretan beste mutil bat zan... Ez dakit, izan daiteke nik beste bat nebalako buruan, edo batzuk... Baina hau beste kontu bat da.

Ipuinetan famatua dan Bizkaiako herri bateko jaiak ziran. Jada goiza zan, eta lagun bat eta biok ezagun batzuekaz geunden baina autobusera joatekoa momentua zala pentsate genduan.

Nekatuta nengoan. Jada ajia sentitu ahal neban. Eta oso bordea izan naiteke...

Bapatean mutil bat oihuka eta egundoko mozkorragaz tabarrie emoten hasi zan: beragaz jaisteko beran herrian, piropoak botatzen...

Momentu horretan nik gura neban gauza bakarra lo egitea zan.

Eta handik aurrera, egunak pasa ziran eta hilabete pare bat barriro ikusi nebanerarte eta nire lagun bateri nitaz berba egitera hurbildu jakonetik.

Baina tira, ez dot uste kontu honetaz gehiegi esan behar dodanik... Beste egun batean agian zeozer gehiago kontatuko deutsuet.

Gauza da, azkenean, bere "atzetik" nabilena ni nazala. Bueno ez da hainbesterako, baina zeozer egiten deust... Beroa sentitzen dot barraren atzean ikustean, bere begirada zuzentzen dauanean, urduri jartzen danean...

Eta orain, badirudi paso egiten dauala edo lotsatzen dala...

Ez dot ulertzen mutil hau.

----------

Alukiss

Berotu egiten naiz. Berotu egiten zara. Bakarrik gaude. Nahi duzun lekuan. Hemen, hor, han. Irudimenak besarkatzen gaitu. Behatz bat dugu ezpainetan, eta odola sutan. Bustita gaude. Hurbildu zaitez gehiago... Zure musika entzun nahi dut. Eta zure ezpainak, nireetan lehertzen. [Harremanetarako: alukiss@gaztesarea.net].

Bilaketa

Estekak

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution