Artxiboak: Abendua 2007

2007-12-04

Permalink 12:29:50, Atalak: alukiss  

Kalera urten naz. Euritan egoan, baina guardasola etxien laga dot.
Baina tira, gaurko honetan kontatu behar deutsuedana ez dauka zerikusirik honegaz. Edo agian bai, pixkat bat.

Etxera bueltatu eta blai eginda nengoanez, bainotzia ur bero beroz bete eta xaboien munduan murgildu naz.

Usain gozoak...

Ura...

Usain gozo horrek eta urak, lehenagoko zaparrada izugarratik babestu nabe.

Zure usain gozo horrek babesten nau eta zure gorputzeko urek ere babesten nabe,

Ongi etorri nire losintza pertsonifikatua!


----------

2007-12-03

Permalink 15:07:01, Atalak: alukiss  

Zuretzako

aire hezea

aire hotza


zure hezetasuna

zure hitz hotzak


euria nire gorputzetik, gaur

amodioaren izerdia, atzo


eguzki galdua

elur berreskuratua


zu zara, bai

zu nire elurra...

----------

Alukiss

Berotu egiten naiz. Berotu egiten zara. Bakarrik gaude. Nahi duzun lekuan. Hemen, hor, han. Irudimenak besarkatzen gaitu. Behatz bat dugu ezpainetan, eta odola sutan. Bustita gaude. Hurbildu zaitez gehiago... Zure musika entzun nahi dut. Eta zure ezpainak, nireetan lehertzen. [Harremanetarako: alukiss@gaztesarea.net].

Bilaketa

Estekak

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution