Artxiboak: Abuztua 2007

2007-08-31

Permalink 14:45:44, Atalak: alukiss  

Biolina

Fantasia mordoa batzen dira esnatzen nazanean
Agurtu ginan azken gaban ez zinan ireki
Nire biolinak negar egiten dau sartzerakoan
Eta nire bildurrek gosea daukie.


Minaren soinua ikutzen dot
Badakit hor egon ahal zinala
Nire bihotza kendu nahi dotsut
Nire musikagaz bizitzeko.


Aurre egingotzut eta borratukotzut
Malkoz garbituko dodaz ene begiak
Zeure zigorrataz borratuko naz
Eta nire biolinak zure malkoak itxaroten jarraituko dau.

----------
Permalink 02:05:28, Atalak: alukiss  

Barre pekataria


Seduzitu nazazu…

Laztandu nazazu…

Mosukatu nazazu…

Probokatu nazazu…



Berba barik maite nazazu,
Behar dodan gauza bakarra zu hamen sentitzea da,
Guztiz nirea zarala sentitzea.



Seduztiu nazazu… Hasi zaitez begirada probokatzaile bategaz eta gero…

Laztandu nazazu, zure fantasia bakarra izango banintz moduan…

Osorik mosukatu nazazu eta gorputz guztia bustita sentitzerantz eroan nazazu, soilik zure ahoak eragin daikedan bustidura horretara…

Existitzen dan modu lotsagabenetara proboka nazazu…



Eta azkenik, itzi nazazu pekatari barre hori…

Gau bakartietan, zutaz oroitzean, egiten dodan barre hori…

----------

2007-08-30

Permalink 22:35:52, Atalak: alukiss  

Oinetan kea


Zer proposatzen dostezu?




Apurka – apurka joatea laban ez egiteko?

Edo… Arin arin joatea arinago heltzeko?






… Eta gero Badau jendea iratxoak topatzen dauzana parkeetan zehar…




----------

2007-08-23

Permalink 15:26:30, Atalak: alukiss  

itsasoa, nire ortzadarrra





Koloreen nahasketie,



ortzadarraren itsasoan bizirik irauten!




----------

2007-08-20

Permalink 02:36:42, Atalak: alukiss  

Gorrotatu nahi eta ezin

Zelan hitz egiten nozun eta zure itxura gorroto dot. Ez dot jasatzen nire kotxia eroateak, ezta zure begirada hori.

Daroazuzan plaiera horrek gorroto dodaz, eta nire pentsamendua irakurtzeko zure zaletasun hori ere.

Sentitzen dodana hainbesteko nazka emoten deust, rimak ataratzen jatazala.

Guzurretan hitz egiten nauzun momentua gorroto dot, nire bihotza pozten dozulako gorroto zaitut, baina are gehiago nire negarra ataratzia.

Zu alboan eukitzea gorroto dot, ez nozulako deitu gorroto zaitut. Baina batez ere gorroto dot, zu ezin gorrotatzea, ez zaitudalako gorrotatzen bapez, ezer ez.
----------

2007-08-10

Permalink 18:14:27, Atalak: alukiss  

EZ ZARA KONTURETAN

EZ ZARA EZERTAZ KONTURETAN... AISSSSS... Nire bizitzako egun guztietan, jaiki egiten nazanetik lokartzen nazaneraino, nire buruen agertzen zarala, bi segundotan bada ere...
----------

Alukiss

Berotu egiten naiz. Berotu egiten zara. Bakarrik gaude. Nahi duzun lekuan. Hemen, hor, han. Irudimenak besarkatzen gaitu. Behatz bat dugu ezpainetan, eta odola sutan. Bustita gaude. Hurbildu zaitez gehiago... Zure musika entzun nahi dut. Eta zure ezpainak, nireetan lehertzen. [Harremanetarako: alukiss@gaztesarea.net].

Bilaketa

Estekak

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution