2009-12-02

Permalink 23:22:18, Atalak: alukiss  

Bizitza bete didazu, guztiz betetzen nozu, sekula ez naz horrela sentitu, sekula inork ez nau horrela sentiarazi, izugarri botatzen zaitut faltan zugaz ez nauan minutuak, baina horrela, alkartzen garanien alaiago egoten naz, gogoekaz, zugaz barre egiteko gogoekaz, zugaz makina horretan bultsatzen ibiltzeko gogoekaz, zugaz konpartizen dodazan momentu guztiak datorzkit burura, eta lehengunean ikusi neban kontzertuan, Mikelen kontzertuan, zu zinan abesti horreetan nire burutik bueltaka ibiltzen zana, zu zauz beti bueltaka nire zainetatik, nire organo guztietatik...


Ikaragarri maite zaitut, Aitor.
----------

2009-10-28

Permalink 23:43:09, Atalak: alukiss  

Bazkalosteko kafea- Nire pitxirentzat!

Esperantzarik gabeko zenbait
debekatuak dezente
mila galduak eta hainbeste
gau bakarreko aterpe
askok laugarren begiradatik
betirako dirudite
bazkalosteko kafeak bezain
usai goxoa daukate
nik zurekiko dudana ere
halakoa litzateke

nire bizitza laburra baina
zein dezberdina izan den
zu ezagutu aurretik eta
zuk musu eman ondoren
zure iparrak noraezaren
lekukoa hartu zuen
ta denboraren oneritziak
erakusten du ondoren
nire bihotza zure neurrira
nola egina dagoen

zurekin nahi dut Maxian barna
karroa zoro eroan
baita erantzi nahi dizkizudan
prakak erostera joan
bertan zaudela sentitu nahi dut
ohera sartzerakoan
lotsaren mugak lehertuarazi
ta gehiago delakoan
erloju hotsak esnatu eta
zu izatea alboan

momentu batez nire bertsoak
ametsetara bidaliz
zure usaiak atzeman ditut
zoriona jo dut begiz
hankak lurrera ekarri ditut
irribarre salatariz
bazkalostera itzuli eta
hamarmilagarren aldiz
aspaldi hartu dudalakoan
kafea hoztu zait berriz.
----------

2009-08-02

Permalink 21:59:24, Atalak: alukiss  

Azken egunotan zure falta somatu dot.

Nahiz eta zure berbak entzun, zure laztanak urrun dodaz eta zure falta somatu dot.

Laster bueltatuko zara eta desioaren sua elkarrekin amatatuko dogu.


Maite zaitut,

zure laztana.


----------

2009-05-25

Permalink 21:52:31, Atalak: alukiss  

Amodioak beste mundu batera eroan nau, zoriontsu egiten nauan mundu batera.

Inoiz ez dot holako ezer sentitu... Inoiz ez dot mutil bat baino ez bihotzean eduki, pentsatzen neban arren ez nekien horrela maitatzea zer zan, edarra da...

Hala ere, batzuetan mina egiten dauan amodioa da, dana emoten deutsozun sentimenduari uko ezin jako egin, pertsona biren arteko esentzia... Egunez egun hasi eta ereiten dana...


Tabernetako begirada etengabeak eta luzeak atzean geratu ziran... Gau oso bat beroa bilatzen nenbilen horietakoa...

Azkenean... Agian bero faltsu bat topatzera eroaten zintuna... Bapatekoa...
Euri tantak Bilboko baldosa baten lehortzen tardatzen daben minutuak irauten dauana... Ez zaituna betetzen, baina, orain... Maitatzea dana emotea dala ulertu dot.

Momentu txarretan negar, momentu onetan ere... Egunero egunero nahiz eta ahul eta leher eginda egon altxatzen zaituna...

Itsusi itsusi zauzan egunotan espeziala sentitzen egiten zaitudan pertsona alboan edukitzea edarra dalako, itzela, izugarria...
----------

2009-03-04

Permalink 22:59:02, Atalak: alukiss  

Nahi sexuala, sentsualitatean txikitua, eta tristura, desadostasun egoera jarrai batetan txikitua, tangoaren osagai nagusiak dira. Esentzian gizon inmigranteen sentimenduetan hazi egin zan, lur arraroan bakartiak ziranak, putetxeetara manifan joaten, non sexuaren truke ordaintzeak nahia eta desio sutsua handiagotzen eban, emakumea faltan botatzea eta bakardadearen sinonimoa. Tangoak holan egin eban aurrera, jendearen sentimenduak bat eginez, zeinek barneko erreflexio batera eroan ebana, jendetsua eta popularra baita, amodioari buruz, sexuari buruz, frustraziori buruz eta azkenik bizitzaren zentzua eta gizaki arruntaren heriotza.


----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Alukiss

Berotu egiten naiz. Berotu egiten zara. Bakarrik gaude. Nahi duzun lekuan. Hemen, hor, han. Irudimenak besarkatzen gaitu. Behatz bat dugu ezpainetan, eta odola sutan. Bustita gaude. Hurbildu zaitez gehiago... Zure musika entzun nahi dut. Eta zure ezpainak, nireetan lehertzen. [Harremanetarako: alukiss@gaztesarea.net].

Bilaketa

Azken erantzunak

Estekak

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution