Martxoaren 6an, hirugarren zikloko ikasleok irteera bat egingo dugu. Irteera honen helburuak hauek izango dira:
:)Gizakion jarduerek ingurugiroan duten eragina antzematea.
:)Euskaraz hitz egitea
:)Giro lasai batean egun ona pasatzea.
Eguneko plana hau izango da:
Goizeko 10ak aldera eskolatik irtengo gara autobusez Muskizko ur-araztegia bisitatzeko. Bertan etxebizitzetan erabilitako urari ematen zaion tratamendua ikusiko dugu.
Hamaika eta erdiak aldera ur-araztegitik irtengo gara eta Muskizko hondartzara edo frontoira, eguraldiaren arabera, abiatuko gara bazkaltzera. Norberak ekarritako ogitartekoak eta fruta jango ditugu noski!
Gozo-gozo bazkaldu ondoren Artigas zabortegira etorriko gara. Hor Bilboko eta Alonsotegiko sailkatu gabeko zarama eta zarama organikoa botatzen da. Herritik hain hurbil dugun zabortegi honetan hondakinek ingurugiroan sortzen dituzten arazoaz jabetuko gara.
Instalazio hau bisitatu ondoren eskolara bueltatuko gara.
Zer iruditzen zaizu irteera hau?
Zer espero duzu?
Agertzen den berriari buruz zure iritzia ezagutu nahi dugu.
