Kaixo lagunak:
2007/2008.ikasturtean Alonsotegi eskolak, Agenda 21 proiektoen barruan, KONTSUMOA, lantzea erabaki du.
Guk, hirugarren zikloko neska mutilek Alonsotegi merkataritzaren egoera ezagutzea erabaki genuen. Horretarako, gure herriko dendak aztertu genituen eta erabili ditugun baliabideak inkestak izan dira. Hona hemen jaso ditugun emaitzak.

Uste dugu,oso herri txikia izan arren, denda mota asko daude, hamazortzi.
Janari-dendak, okindegiak, ile-apaindegiak eta bankuak nahiko daude.


Jendeak esnea edo eguneroko produktoak normalean, herriko dendetan eta hipermerkatuetan erosten ditu.

Inkestaren arabera gure gurasoek arropa, eskolako materialak, jolasak eta abarreko produktuak herritik kanpo erosten dituzte. Berriz, sendagaiak, tabakoa... Alonsotegiko dendetan erosten dituzte.

Alonsotegik dituen zerbitzuak jendeak erabiltzen ditu, kasurako: Bankuak, ileapindegiak, eta medikua.

Badirudi Alonsotegiko dendetan bezeroei zaien arreta ona dela, zeren gurasoen %95ak atentzioa ona edo oso ona dela pentsatzen baitute.

Gurasoen erdiak gure dendek duten eskaintza nahikoa dela era beste erdiak, berriz, eskasa dela adierazi dute.

Alonsotegiko jendeak dendetako prezioei buruz hau uste du:
q Prezio onak %27a .
q -Kili-koloak %55a.
q -Txarrak %18a.

Alonsotegin erosten duen jendeak, hau pentsatsen du: jende gehienak, lokalak onak direla; batzuek, oso onak direla esaten du; eta oso jende gutxik, kili-kolo direla.
Hauek dira guk bildu ditugun datuak. Orain zuen txanda da.
Zer uste duzue?
Zer proposatzen duzue gure herriko denden egoera hobetzeko.
Animo parte hartu , guztion iritzia ezagutu nahi dugu eta!
Kaixo lagunok:
Ikasturte honetan, 2006-2.007koa hain zuzen ere, eskolak , bere inguruan gertatzen diren gauzaz jabetzearen grina izanik, Alonsotegiko garraioa publikoaren egoera aztertzera erabaki du.
Oraingo honetan, hirugarren ziklokook ikertu dugu familiek zer nolako maiztasunarekin erabiltzen dituzten garraio publikoak . Hau dela eta, gure gurasoei inkesta bat bidali genien eta hauek dira lortutako emaitzak:

Grafiko honetan ikusten dugu gurasoek gehien erabiltzen duten garraio publikoa autobusa dela, gero trena eta gutxien erabiltzen duten garraio publikoa metroa dela.
Grafiko honetan ikusten dugu gurasoek ez dutela garraio publikoa egunero erabiltzen eta gehienek batzuetan bakarrik erabiltzen duela
Gurasoek garraio publikoa erosketak egiteko eta lanera joateko erabiltzen dute, baina gehienek beste gauza batzuetarako erabiltzen dute.
Jende askok pentsatzen du Alonsotegiko garraio publikoak eskasak edo guztiz eskasak direla, Oso jende gutxik pentsatzen du onak direla eta bakar batek pentsatzen du oso onak direla.
Zer uste duzue ? Ados zaudete datu hauekin?
ANIMA ZAITEZTE!! ZUEN ERANTZUNAREN ZAIN GAUDE!!
Gaur, maiatzaren 4an, Aitor Rubio kantaria eskolara etorri zaigu.
Goizeko 11etan eskolako liburutegian bildu gara 4 urteko gelatik 6. mailako gelaraino eta 45 minutu eman ditugu gure aintzinako kantak abesten.
Oso ondo pasa dugu beraz, motza egin zaigu.
Hona hemen bertan ateratako argazkiak!
Hurrengo astean, maiatzaren 8tik 12ak arte, Alonsotegi eskolan 2.006ko Ibaialde kanpainari hasiera emango diogu.
Aurreko urtetan bezala, Alonsotegiko erreka bat, aukeratu eta aztertuko dugu, aurten Gongeda erreka hain zuzuen ere.
Baina...
:( Zein da Gongeda ibaiaren ibilbidea?
:-/ Nolako kalitatetea du berak darama urak?
:idea: Zein animalia mota aurkitu dugu?
88| Zeintzuk dira aztertu ditugun landare motak?
Datu hauek jaso eta gero zuen erantzunen zain gaude.
ANIMA ZAITEZTE,ZUEN ZAIN GAUDE ETA!
:roll:
Martxoaren 16an 2.mailakoak Azordoiagatik ibili ginen san Jose lorea bilatzera. Lehenik marrubi landareak aurkitu genituen . Gero ahate-kume jaio berriak zeuden . Sei ziren. Gero eskolara bueltatu ginen eta paretaren ondoan San Jose lorea aurkitu genuen.
:p Zuri udaberria gustatzen al zaizu?
:oops:Marrubi landare ala San Jose lorea ezagutzen al duzu?
:DZein koloretakoa ote da San Jose lorea?
Agertzen den berriari buruz zure iritzia ezagutu nahi dugu.