Artxiboak: Uztaila 2008, 10

2008-07-10

Permalink 19:46:22, Atalak: J U Å N, 247 hitz  

Ate horren aurrian

Ate horren erretratuak lua kendu doste, erretratuak, atiak, zerk ez dakit, zer esan nahi daben ez dakit baina esan nahija badaukona argi daukot.

atea

Haraxe joan ginin Itziar eta bijok orain hurrun gelditzen jatan febrero sasoian. Ate horrek zarratzen daben gelan sortu genduan bijok bat gehijo. Bi ginila pentsatzen genduan eta apurka-apurka hiru legez ikusi dogu geure burua, eta bera etxian bakarrik gelditzen zanian kantau eta berba egiten eutson, ez euan bakarrik bi zirian orduan.
Nik erretratu hau ordenadorian neukon, nire mahaigaina horixe zan, biharrak egiterako orduan ha ikustik munduan ekiteko indarrak emoten eustazan; gogua emoten eustan, zergaitik preguntiari erantzuna emoten eutson.

Pasau zirian egunak eta astiak eta hile pare bat, eta holan orain dala hiru hile ez dala Ospitalera joan behar izan genduan, ni itxon gelan eta bera barruan, laguntzaile bat etorri jatan bila, etorteko, Itziar nigar baten, medikesiak ume horregaz ilusinorik ez egiteko esan euskun. Egun bat beranduago odol baten eruan neban

Ez  dot idatzi horren kontura, eta buruan mila orri idatzi ahal dotazala sentidu arren badakit lau lerro idaztik be larregizko biharra eragiten dostena.

Atzo barriro joan ginean Behe Naparruara, Etxemendigaraira ez, eta uste dot barriro joaten tardau bihar dogula; gaur barriro hartu dot erretratu ha, begitzen deutsat eta ez dakit zer eragiten dosten, ez dakit itxaropena ala mina, ez dakit.

Uste izan dot zeozer esan ahal ixango nebala idazten parata baina ez, oraindik hor zentzunak huts egiten dau, oraindik ez dot topaten ha aitatzeko orduan zentzuna euki daiken berbarik.

Ixana bixi dogun artian bada.

Azken erantzunak

a l m a g r o

Uztaila 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution