2009-05-26

Permalink 14:06:15, Atalak: aittor  

2009ko apirilaren 3a, Mahatserria, 20:50



Lander Korrika 16n

Zortzietan sartzen omen zen Txurdinagan Korrika, dena dela, zortzietatik Zabalbide-Santutxu bazterrean zain egon ginen Lander eta biok. Beti berandu etorri arren urduriaren urduriaz ezin etxean itxaron gehiago eta bertara joan ginen. Gainontzeko Berbalagunak bertan genituen zain, Joseba eta Kataluniako Rebeka, Antonio eta alabak; Ruth, Leo eta Juan Carlos, eta Gorka familiarekin (gertukoa behintzat, ama eta anaia aurreko kilometroan zeuden intsumisoekin korrika egiteko). Uli geroxeago agertu zen alaba biekin. Itxaronaldia argazkiak ateratzen eman genuen.

 

20:35erako zen hitzordua, baina aurrekoetan bezala denbora gehiago itxaroteko prest geunden, Korrika ez da izaten batere puntuala. Eguzkia artean ezkutatu zen. Ongi etorri.15 minutu besterik pasatu zirenean autoen bozinak entzuten hasi ziren. “Badator, badator!” hasi nintzaion oihuka Landerri, bere urduritasuna areagotuz. Gorka komunetik bueltan negar egiteko zorian zebilen zaraten hotsak nabariagoak egin zirenean.

Inoiz ez zait hain polita iruditu Korrikako furgoneta, diskoteka ematen zuen koloretako neoiekin. Gorkak tinko oratu zion lekukoari, eta Santutxu kaletik gora ekin zion. Gainontzeko guztiok pankarta eta lekukoaren artean. Zaila egin zitzaidan azaltzea Landerri lekukoa ezin genuela hartu geuk antolatzaileak izan arren. Hala ere profesional bat lez egin zuen aurrera lekukoaren atzetik , serio-serio eta furgonatik zabaldutako lelo  guztiak hitzez hitz errepikatzen.

Karmelon sartzean ikusgarria izan zen, ez dut inoiz hainbeste jende ikusi kale bazterretan ematen zuen une batetik bestera gure gainera etorriko zirela denak abesten eta oihukatzen. Bitartean, Lander, serio eta tinko.

Pernet kalean lekuko aldaketa zegoen,  baina aldaketa baino lapurreta izan zen. Euskaltegiaren aurrean pasatzean Biotzak Ruthen gainean salto egin jaguarrak lez eta kolpe batez kendu zio,  Ruth aho bete hortz utzita. Uholdearekin batera jarraitu genuen korrika, oraingo honetan pankarta atzetik.

Landerrek ezin ditu ulertu tranpak edo jukutriak. Horregatik, Gardeazabal kaletik bidezidorra hartu behar genuela esan nionean ez zuen aurpegiera onik jarri. Baina modu bakarra zen Ikastolako kilometroan lekuko aldaketatik jarraitu ahal izateko. Hala, Tere, Bego (Hauek biak bakeroetan) Urtzi eta Ane (hauek biak txandala jantzita) ikusi genituen lekukoa hartzean. Anek hartu zuenean bere atzean jarritako pankarta eskuan zeramaten haurrek atzetik jarri eta arrapaladan ia konturatu gabe Zabalbideraino heldu ginen, maldan bera erraza egin zitzaigun, edo hobeto esanda egin zitzaidan Lander tinko eta serio jarraitzen baitzuen leloak errepikatzen, oraingo honetan urrunagotik bazen ere.

Zabalbiden Korrikarenak egin zure geuretzat behintzat. Sorkunde hartu eta etxeraino korrika joan ginen.

Hurrengoan, bi urte barru, Lander trankil ibili, euskararekin bidezidorrik ez.

 

Mahatserrian, 2009ko apirilaren 4an.

----------

2009-05-12

Permalink 11:14:08, Atalak: aittor  

HABEko mailaketa azterketa, entzungaia, 2006ko maiatza

 mailaketa Probak

Beti Athletic

 

  
HABEko mailaketa proba, 2. maila entzungaia (2006ko maiatza):
2. mailako entzungaia(2006ko maiatza)
----------

2009-05-05

Permalink 11:02:36, Atalak: aittor  

Atzoko entzungaiak, 2007koak

 HABE Mailaketa probak

Atzo klasera etorri ez zirenentzat 2007ko maiatzean egindako azterketaren entzumenak jarriko dizkizuet hementxe bertan.

2007ko maiatzeko 1. entzungaia, 1. MAILA

2007ko maiatzeko 2. entzungaia, 1. MAILA

2007ko maitzeko 1. entzungaia, 2. MAILA

Lehoia2007ko maiatzeko 2. entzungaia, 2. MAILA

 

 

 

Azterketa idatziak behar izanez gero (fotokopiak) hemen sakatu:

2007ko maiatza 1. Maila

2007ko maiatza 2. Maila

----------

2009-03-16

Permalink 12:13:39, Atalak: aittor  

Connemara gure bihotzetan 185-196

Connemara gure bihotzetan

Hemen duzue kapitulu zati honetaz ((185-196) aritzen den entzungaia. Entzun eta esan zein datu ez datozen bat liburuan datorrenarekin.

Entzuteko klikatu hemen:

Connemara 185-196

----------

2009-03-04

Permalink 11:08:58, Atalak: aittor  

Gaur, Athletic

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

aittor blog

Bizkaiko Mahatserriko alturetatik euskaraz, helduen alfabetatzeaz eta beste zenbait gauzez jarduten duen bloga. Blogari berri batek eginda eta inolako lotsa barik.

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution