Duela aste batzuetatik ona ,Mozilla Foundationen eta Debianen artean edukitako tira-tira batzuen ondorioz Debianek Mozilla Firefoxen itzura aldaketa bat egitea erabaki du. Zergatik?
Mozilla Firefox nabigatzailea librea den arren, bere logoa eta marka erregistratuak ditu, ondorioz Mozilla Firefox deitzen diren paketeak logo ofizial hori erabili beharko lukete onartuak izateko.Debianen orain arte Mozilla Firefoxek erabiltzen zuenaren (ofzialaren,legalaren) antzeko bat erabiltzen zuen.(Debianen oinarritzen diren distribuzioetan ez dakit) Nabigatzailearen berdina,FIREFOX hizkiak ezik. Ondorioz, ez da guztiz legala.
Lehengo baldintza honetaz aparte, badago beste bat, Mozilla Firefoxen pakete guztiak Mozilla Foundationetik pasa behar dira publikatu baino lehen . Foundazioari aldaketaren bat ez bazaio gustatzen ez zen publikatuko. Hor arazoa!
Batez ere, bi puntu hauengatik iceweasel sortzea erabaki dute. Por txierto proiektu hau GNUk eramaten du. :)
Nik iceweasel probatzea erabaki dut, jakiteko zelan dabilen eta hori. Nahiz eta jakin, oraingoz egin dizkioten aldaketa bakarrak, logoa eta izena izan.
NOLA INSTALATU:
Tarballa hemendik jatsi.Deskonprimitu eta ateratzen den karpeta nonbaiten utzi (nik /opt-n utzi dut). Kontsola baten bidez,karpetara sartu eta iceweasel tekleatu. Iceweaselea aterako da. Nik Gnomen esteka bat sortu dut errazagoa egiteko.
Laister sid-en barruan sartuko dute paketea eta bien artean aldaketak ikusten hasiko gara testingera pasatzen dutenean.
Niretzat gauza positiboena orriak Mozilla Firefoxekin baina hobeto ikusten ditudala baina pena ematen dit Mozilla Firefoxen atzean dagoen komunitateak zatitu behar izateak
baina horrela Debian askeago bat lortzen badugu ... niretzat aurrera.
Debianek kontu honen inguruan egindako gutun baten hitzulpena españolera