Mezua: Langile baten galderak liburu baten aurrean

2006-01-18

Permalink 12:01:38, Atalak: argazkiak  

Langile baten galderak liburu baten aurrean

:lalala:Langile baten galderak liburu baten aurrean
Bertolt Brecht / Mikel Laboa
(Konponketa: IƱaki Salvador)

Zazpi Atedun Tebas hura, nork eraiki zuen? Liburuetan Errege izenik baizik ez da ageri.

Erregeek garraiatu ote zituzten harritzar haundiok? Eta hainbatetan porrokatua izan zen Babilonia, nork jaso zuen beste hainbestetan? Lima distirant hura eraiki zuten langileak, ze etxetan bizi ote ziren?

Txinako Harresia bukatu zen iluntzean: nora jo zuten harginek? Erroma bikain hura garaitza arkuz beterik. Nork altxatu zituen? Nortzuk menperatu zituzten Zesarrek? Hain ospetsua zen Bizanziok, jauregiz besterik ez ote zuen bertako jendearentzat?

Alegiazko Atlantidan berebat, itsasoak irentsi zuen gauean, biztanleak ito zorian
oihuka ari zitzaizkien beren esklaboei laguntza eske. Alejandro gazteak India bereganatu zuen. Berak bakarrik ote?
Zesarrek galoak menderatu. Ez ote zuen berarekin sukaldari bat bederen?

Felipe Espainiakoak negar egin zuen bere Armada urperatu zenean. Ez ote zuen beste inork negarrik egin? Federiko Bigarrenak Zazpi Urteko Gerra irabazi.
Nork bestek zuen irabazi?

Garaitza bat orrialde bakoitzean. Nortzuk atondu zituzten garaitza banketeak? Hamar urtez behin gizon haundi bat. Nork ordaintzen zituen haren gastuak? Zenbat historia, hainbat galdera.

Historiak bezainbat galdera. Zenbat historia! Zenbat galdera!

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

agurne blog

This is a long description for your blog.

Bilaketa

Azken erantzunak

Azken mezuak

Estekak

    Atalak

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Zure bloga eraman

    1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
    2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    powered by
    b2evolution