Mezua: ibgc09

2009-11-12

Permalink 11:39:33, Atalak: teknologia  

ibgc09

iGBC09 jardunaldian jasotako sentsazioen zertzelada batzuk eskaini nahi dizkizuet post honetan.
Lehendabizikoa: euskararen presentzia eza. Protokoloak eskatzen duen bi esaldietatik haratago deus ez. Eta hau, jaurlaritzak antolatutako ekitaldi batean. Tom Kelley ipar amerikarra gazteleraz entzuteko moduan izan badugu, zergatik ez da posible hitzaldi batzuk euskara hutsean eman eta itzultzaileak jartzea? Hau al da herri honetarako nahi duten euskara normalizatua?

Bigarrena: Gustokoak izan ditudan hitzaldietan, hauexek nabarmenduko nituzke:
  • Tom Kelleyk, berrikuntzari hamar aurpegi ikusten badizkio ere, bi besterik ez zituen nabarmendu. Berrikuntza gauzak beste modu batean begiratzean omen dago, gauzak antropologoaren begiekin  ikustean. Hau azaltzeko adibide gisa, honako hau aipatu zuen: Umeentzat egiten diren hortzetako eskuilak, helduenak baino txikiagoak izan ohi dira. Antropologoa ohartu zen umeek ez dutela eskuila atzamar puntekin hartzen, baizik eta esku osoarekin, beraz, umeek ez dute eskuila txikiagorik behar, lodiagoak baizik.
  • Innaculada Saratxagak, Inma Shara bezala ezagunagoa denak, lidergoari buruz aritu zen. Elkarrizketa formatuan, bere orkestra zuzendari lana pasioz bizi duen emakume gisa azaldu zitzaigun. Bere kontzertu bat entzuteko gogoak piztu zizkidan.
  • Cool zer den azaltzen aritu zitzaigun Daniel Córdoba. Oso modu erakargarrian azaldu zituen produktu batek "cool" izateko bete behar dituen baldintzak. Eta berak hasieran esan bezala, hau guztia iPhone-a aipatu gabe egin zuen. Idatzi berri duen liburu hau irakurtzeko gogoa piztu zidan.
  • Bazkal ostean, Alberto Barreirok Webjam-en berri eman zigun eta Araceli Segurak, Greenpacek sare sozialak nola erabiltzen dituen azaldu zuen. Webjam delakoarena kasu kuriosoa da. Auzokide britaniar batzuk, konstruktore bati aurre egiteko tenorean, hainbat baliabide erabili zituzten. Baliabide hauek guztiak, sare sozial batean metatu zituzten, eta esperientzia honetatik, Webjam sortu zuten. Webjam bidez, norberak bere sare soziala sortu dezake. Adibide gisa: < Oeste,Greenpaceren kasuan, aurrera eraman dituzten kanpaina batzuen berri eman zigun Aracelik, batzuk internet baliatuz.
Hirugarrena: Pena hartu nuen Fagorrek egin zuen aurkezpena ikusi eta gero. "Motivadores internos y externos" goiburua zuen aurkezpen txanda batean, sistemen integrazioaz aritu zen Fagor. Inor gutxik ulertu genuen zergatia.

Laugarren eta azkena: Twitterzaleok ere jo-ta-sua ibili gara egun guztian zehar, hori bai, euskaraz lau katu. #ibgc09 hashtagean aurkitu ditzakezue twitt guztiak. Norbaitek bota zuen twitter bidez jardunaldi guztia etxetik jarraitzeko gai izan zela.

Eta beti bezala, lagun batzuk agurtzeko parada izan nuen, ezezagun batzuk ezagun bihurtu eta aspaldiko ikaskideren bat agurtzeko.
----------

agonirena

baiSL

Teknologia pixka bat, eguneroko pasadizotatik sortutako purrustadak eta niretzat psikiatra birtualaren lana egiten duen bloga duzue hau.

Inongo galderarik egin nahi badidazu, bota hemen:

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

ander goñi

agonirena

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Atalak

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Zure bloga eraman

    1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
    2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    powered by
    b2evolution