Mezua: IEB2009

2009-05-08

Permalink 13:04:52, Atalak: barruntadak, teknologia  

IEB2009

Gaurkoan, Informatikari Euskaldunen VII. Bilkuran izan naiz Donostiako Teknologi Elkartegian. Lau bat gauza eraman ditut: Nire HP Mini moñoñoa, bazkarirako erreserba, lagun / ezagun zahar / berriak ikusteko gogoa eta zenbait hitzaldirekiko kuriositatea.

Lehenengoari dagokionez, nire super portatil-eramangarri-txuloa ezin izan dut internetera konektatu. Entxufeak eskura genituen arren, wifi sareak kale egin du... pena-penita-pena.

Bazkariaren asuntoa delikatua izan da: bakarrik joanda, ezezagunen artean bazkaltzeko probabilitate handiak nituen. Eta horrelakoetan, aitortu behar dizuet oso deseroso sentitzen naizela. Erreserbari muzin egin eta nire kasa bazkaltzera joatekotan ere egon naiz... Azkenean, nire buruari gogor egin eta ez naiz batere damutu. Oso solasaldi atsegina izan dut nire mahaikideekin. Pizti soziala ere izan naitekeela ikusi dut... lau puxtarri niretzat!

Hasierako hitzaldiak, hizkuntza teknologiei buruzkoak izan dira. Apur bat galduta ibili naiz, lematizazio, analisi morfologiko edo sintaktiko, korpus eta horrelakoetan laban egiten dut. Atsedenaldia baino lehen, Luistxok muga geografikoak izan ditu hizpide. Bere estiloan, egurra eta laudoak banatu ditu ezker eskubi. Amaierako ausnarketa gustatu zait asko... Nork jartzen dizkigu mugak? Googlek, Tele Atlasek, EITBek? edo guk irudikatuko ditugu gure mapak? OpenStreetMap izan daiteke azken honetarako tresna egokia. Eta gogoratu dut aspaldian Etxarriko mapa osatzeke utzi nuela eta oraindik ere Abadiñokoa osatzeko asko falta dudala.

Zenbait esperientzia eta proiektu ere aurkeztu dizkigute. Morfeo-EzWeb proiektuak eman dit atentzioa. Oso jostailu polita izan daitekeela iruditzen zait. Josu Azpillagari berari esan diodan bezala, lastima egunak ez dizkigun 40 ordu eskura jartzen gauza hauek guztiak probatzeko. Gure enpresan ERP sisteman dauden datuak bistaratzeko egiten diren hainbat aplikaziotarako irtenbide egokia iruditzen zait. Sistema honek, hasiera web orri "pertsonalizatuak" egiteko aukera eskaintzen du. Orria, fitxatan banatzen da eta fitxa bakoitzean, "gadget"-ak paratu daitezke. Gadget hauek funtzionalitate jakin bat eskaintzen dute. Sisteman honen "grazia", gagdet hauen artean mezu trukaketa ahalbidetzea da. Pentsa: gadget batean bezeroen datuak izan ditzakegu. Bezero bat aukeratzean, bigarren gadget bati aukeratutako bezeroaren kodea bidaliko lioke. Bigarren gadget honek, bezero kodearekin, beste zerbait egin lezake (intzidentziak erakutsi, erosketak erakutsi eta abar).

Bazkal orduan solaskide izan dudan Jon Mikel Intsaustik, Fagorren esperientzia azaldu du hainbat sistema ezberdinen integrazioaren inguruan. Oso sistema ezberdinak web zerbitzu bidez lotu dituzte.

Ahotsak.com proiektua ere aurkeztu digute. Nire aittune Migel etorri zait gogora. Ehun urte zituela hil zen eta berak kontatutako mila pasadizo gure oroimenean gelditu da. Horrelako proiektu baterako iturri ederra litzateke gure Migel.

Bazkaldu eta gerokoak galdu ditudanez, ezin ezer esan. Etxera bidean, entzun eta ikusitakoak buruan nerabilzkiela, telefono dei bat jaso dut: "Aizu, Outlooken mezu bat zabaldu eta sistema pikutara joan zait. Internet eta posta gabe gelditu naiz eta inongo ezarpenik aldatzeko baimenik ez dudala dio katxarro honek. Konponduko didazu ezta?"

Eskerrak "lagun" hauek lurretik gertu mantentzen gaituzten. Gaurkoan nire garapen pertsonal asetu dudalakoan, beste baterako utziko dut asertibitatearena.

Erantzunak:

Bidaltzailea: gallas [Bisitaria] · http://korapilatzen.wordpress.com/
Andeeeeeeer. Zu bebai!! Je. Efectivamente tengo amigos de carne y hueso bloggers!! Lo mio es un retoño, poco a poco le iremos ayudando a crecer... Estas fichado en favoritos como blog y twitter. Me interesan cosas sobre las que hablas... Si señor. Besarkada haundi bat
pd: No conocia blogari.net te has hecho un blog precioso o moñoño como dices que es tu notebook ;D
Permalink-a mezu RSS 2009-06-20 @ 10:04

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

agonirena

baiSL

Teknologia pixka bat, eguneroko pasadizotatik sortutako purrustadak eta niretzat psikiatra birtualaren lana egiten duen bloga duzue hau.

Inongo galderarik egin nahi badidazu, bota hemen:

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

ander goñi

agonirena

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Atalak

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Zure bloga eraman

    1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
    2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    powered by
    b2evolution