Sustatun jakin dut gaur, Maite Goñik berriki plazaratu dituen 2008. EGA probak kentzera behartu duela administrazioak. Ez naiz hasiko gertaera honen analisia egiten, dagoeneko, Maite ezagutzen dutenek ondo baino hobeto egin dutelako. Esate baterako,
Teketenek.
Nik, Maitek sortutako eduki horien erabiltzaile ohi bezala, nire atsekabea plazaratu nahi dut.
Oraingoan administrazioak kale egin du, negozioa hobetsi du euskararen ezagutzaren aurretik. Maiteren lanak agerian uzten ditu "pixka bat es mucho" aldarrikatzen duen administrazioaren gabeziak. Beraiek dituzte iturburuak, bitartekoak eta denok ordaindu ditugun edukiak lau haizetara libreki hedatzeko aukera.
Oraingoan, "pixka bat" ere ez, nada de nada.