BPM sistemak aurkezteko,
Zamudion Bizkaia Enpresa Digitalak antolatutako jardunaldi batean izan nintzen atzo. Gauza berri handirik ez nuen entzun.
- Adecom enpresako kide batek (Luis Ybarra), BPM bat zer den eta zein ezaugarri izan behar dituen azaldu zuen. Universidad de Navarra-ren TEMIS portala aipatu zuen. Temis delako honetan sartu (Publicaciones->Artículos), eta nahiko irakurgai interesgarriak topatu ditut bertan.
- Confianz enpresako zuzendariak, BPM soluzio bat ezartzen ari direla aipatu zuen, eta ezarpen honen nondik norakoak azaldu ziten labur-labur.
- AuraPortal enpresak, izen bereko softwarea aurkeztu zuen azkenik. Bi bezeroentzat eginiko aplikazioak azaldu zituen: Istobal enpresa eta Algemesí herriko udaletxea. Gauza asko erakusten saiatu zen hizlaria. Microsoften hainbat produktu baliatzen dituenaren susmoa hartu nion nik. Itxura grafiko aldetik ez zitzaidan oso erakargarria egin. Prozesuak grafikatzeko, BPMN notazioa erabiltzen zutela esan zuen eta MS Visio abian jarri zuen.
Laburbilduz: nahiko jardunaldi astuna. Hoberena, ESI erakundean Software librea eta BPMS-en inguruan ikerketak egin dituen
mutil gazte bat ezagutu nuela eta bere laguntza lortu ahal izango dudanaren itxaropena gure enpresan abian dugun BPM proiektuan.