Mezua: Por entendernos

2007-11-23

Permalink 07:11:52, Atalak: barruntadak, pasadizoak  

Por entendernos

Gure umeak Eskola Publikoan ikasten dute. Kurtso hasierako batzarrak izan ditugu aste honetan. Orain arte egin den bezala, batzar hauetan, txosten bat eman digute eta irakasleak txosten hau azaldu digu, bai euskara eta bai gaztelera txandaka erabiliz. Txostena hizkuntza bitan idatzia dagoenez, irakaslea euskaraz ari denean, erdaldunek txostena irakurtzea besterik ez dute azaldutakoa ulertzeko.
Pentsa daiteke, D eredua bakarra den ikastetxe honetan, guraso batzarretan erdaldunak gutxiengoa izan arren batzuetan, haien hizkuntza eskubideak ondo baino hobeto babesturik daudela.
Azken batzarrean, irakasleak gaztelera hutsean eman zituen azalpen guztiak. Hainbat bider bizitako egoera errepikatu zen: lehen agurra euskaraz, denon ulermenaren mesedetan gaztelera lehenetsi eta batzarra euskaraz despeditu. Eta hau eskola euskaldun batean gertatu da, irakasle euskaldun bat eta gehiengoa euskalduna den guraso talde batek egindako batzar batean.
Berriz ere, ustez eztabaidarik onartzen ez duten euskaldunon hizkuntza eskubideak urraturik. Eta horrelako jokabideak saihestu ezean, aurrekari bihurtzeko arriskua izaten dute. Egun hauetan hitzetik hortzera dabilen Keith Johnsonen artikulua datorkit burura. Horrelakoak hontzat ematen baditugu, Johnson jaunak arrazoi izango du, hots, hizkuntza ezgauza dela gurea, eguneroko jardunerako balio ez duena.

Erantzunak:

Bidaltzailea: e-gor [Bisitaria] · http://www.eibar.org/blogak/e-gorblog
Gure umiak Ikastolara doiaz, baina Errenterixan, eta horko gurasuen batzarretan erdeldunak gehiengua izeten die. Ikastola izenda, saiaketan die euskerak presentzia izen deixen, baina beti ez da errexa... Bilerak bi hizkuntzetan eitten die: zati batzuk lehenengo euskeraz eitten die eta gero erderaz laburtu, baina lehenengo erderaz esan badie ez dau merezi errepikatzerik danok ulertu douelako. Azkenien, erderaz gehixau eitten da euskeraz baino, eta gainera bilerek doblia irauten daue...
Permalink-a mezu RSS 2007-11-23 @ 07:39
Bidaltzailea: Gari [Bisitaria] · http://eibar.org/blogak/teknosexua
... eta euskaldunak aspertzen gara, dana bi aldiz entzuten.

Uste dot imajinazio gutxi dagoela.

Aurreko batean bilera orokor batean egon nintzen, pauerpoint eta guzti, D eredua, guraso gehienak euskaldunak, gure garaian ikastola horretan ikasitakoak. Zergatik ez zitzaien bururatu pauerpointeko testuak gazteleraz eta azalpenak euskaraz ematea? Ez dakit ba.

Bilera txikiagoetan ere eman zitezkeen gauzak idatziz gaztelerak eta euskeraz hitz egin, baina ez da egiten.
Permalink-a mezu RSS 2007-11-23 @ 09:04
Bidaltzailea: puri [Bisitaria]
Ander, honen barri zuzendaritzan emon behar dugu eta bide batez gure hasarrea erakutsi.
asko gustatu jaku (Leire ere hemen daukat eta) zure hausnarketa.
Permalink-a mezu RSS 2007-11-23 @ 14:31

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

agonirena

baiSL

Teknologia pixka bat, eguneroko pasadizotatik sortutako purrustadak eta niretzat psikiatra birtualaren lana egiten duen bloga duzue hau.

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

ander goñi

agonirena

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Atalak

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution