E-posta mezu bat erantzutean, batzuetan, nire euskaldunak atzemateko makina martxan jartzen da. Igorle ezezaguna euskalduna den jakiteko datuak ebaluatuatzen hasten naiz:
Soraluzeko enpresa bateko langilea...
Aitor Rodriguez Cabrejas... ummm, izen euskalduna eta erdal abizenak
Egun on... Mezuaren agurra euskaraz
Mezuaren gorputza gazteleraz...
Enpresaren euskara batzordeak ala gomendatuta edo euskara lantokian ezartzeko planaren biktimaren bat ez mintzeko, erantzuna hizkuntza bitara egitea erabaki dut. Politikoki zuzena den bezala, euskara hobetsi, eta aitorren hizkuntza erabili dut lehenik. Ondoren, edukia berbera gazteleraz idatzi dut.
Mezua bidali eta gutxira jaso dut erantzuna:
Eskerrik asko ander
-------------------
Gracias, Ander.
Hau jilipitxi parea!
Hemendik aurrera, euskaldunak atzemateko makina itzali eta bazterrean utzi behar dut, gehiegi garatu dut sen berezi hau, beti aurrean dagoenaren hizkuntza garaile. Akabo!
Y este es el último aviso.