Abuztua amaitu da eta oporrak ere atzean utzi ditut jada. Mezu honekin abuztuan jazotakoari gainbegirada bat eman eta kurtso berri honen erronkak azaldu nahi nizkizueke.
Ehun urte bete eta aste gutxitara hil zen gure
aittune Migel. Lotan harrapatu zuen heriotzak, eta bizi izan zen bezala zendu zen: lasai.
Oporrak,
Leon eta Asturias inguruan pasatu ditugu. Leonen dagoen Bierzo ingurua da gehien gustatu zaigun parajea, ardo ikusgarriak eta probatzeko aukerarik izan ez genuen botilloa. Done jakue bidearen kutsua du denak, eraikuntza zibil eta erlijioso ikusgarriak, erromesak nonahi. Leku pare bat aipatzekotan,
Villafranca del Bierzo eta "
Las Medulas". Herri polita lehendabizikoa eta erromatarrek ustiatutako urre meatzeak bigarrena. Bidaia honek ere eman zigun "nola letxe / zergatik etorri gara hona arte" esateko aukera... Ancares ingurua ezagutzera joan ginen,
Campo del agua izen duen herri batera. Bertan, lau txabola edo "palloza" eta ia furgoneta bertan utzi genuen 12 kilometrotako mando-bide batean.
Urtarrileko
new years resolutions direlakoak irailera aurreratu ditut nik:
- EGA atera nahian nabil. Ia egokitzen zaidan ordutegirik aurkitzen dudan euskaltegian
- jboss-jbpm delako prozesu kudeatzailea ezagutu beharra dut enpresa bateko eskaera-fabrikazio-bidalketa prozesua kudeatzeko. Liburua ere erosi dut: Business Process Management with JBoss jBPM
- Azken egun hauetako aurkikuntza izan den symfony plataforma ezagutu. Agian lanean darabilgun mahai gaineko aplikazioren bat plataforma berri honetan garatzen saiatuko naiz.
- OpenStreetMap proiektuan, Etxarri, Abadiño eta Durango inguruko bideak osatu
- Pisua jaitsi, kirola egin... Datorren hilabetean spining klaseekin jarraituko dut :-)
Beno ba, blogari berriz ere martxa hartzeko zerbait behar nuen. Mezu honekin zabaltzen dut kurtso-urte berria!