Mezua: MS Office, nire ametsgaiztoa

2007-07-19

Permalink 08:55:42, Atalak: teknologia  

MS Office, nire ametsgaiztoa

Lanez lepo nabilenean, erabiltzaile batzuk egiten dituzten galderak nire onetatik ateratzen naute. Azken 10 urte hauetan Microsoft Office egunero erabiltzen duen erabiltzaile batek galdetutakoa: "testu bati tamaina jakin bat ezartzen diodanean bere estiloa aldatzen da... zergatik da hau?". Pasadizo honen inguruan honako gogoeta hauek egiten ditut.
  1. Microsoft Office moduko aplikazio hauek ez dute inondik inora erabiltzailearen trebezia mailaren garapen egoki bat bermatzen. Gauzak di-da batean egin daitezke, helburua itxura on bat lortzea da, eta berdin dio gauzak nola egiten diren. Gauzak txukun, modu estrukturatu batean egin daitezke, baina aplikazioak ez du erabiltzailea zentzu honetan bideratzen.
  2. Gauzak di-da batean egin daitezkenez, inori ez zaio bururatzen eskuliburuak egiteko, langileak erabili behar duten testu editorearen inguruan inongo formakuntzarik behar duenik. Norbaitek ezagutzen ahal du CAD aplikazio bat aukeratu eta inongo formakuntzarik aurreikusi ez duen bulego teknikorik?
  3. Urteak dira enpresan erabiltzen den eskuliburuak kudeatzeko aplikazio bat egin nuela. Aplikazioak izan dituen arazoen ehuneko laurogeita hamarra Officek sortu ditu.

Aplikazioa berritzeko aukera banu, beste bide bat hartuko nuke. LaTeX moduko sistema bat erabiliko nuke eskuliburu iturri bezala.
  • LaTeX fitxategiak ASCII fitxategi simpleak dira. Hau baino formatu iraunkorragorik ez dago, orain hogei urte irakurrri zitekeen eta hogei urte barru ere irakurtzeko modua izango dugu. Nor ausartuko litzateke WordPerfect 2.20 erabiliz sortutako dokumentua gaur egun berreskuratzen?
  • Web garapenean ematen den bezala XTHML eta CSSekin, edukia eta estiloa bereizi egiten dira. Dokumentua idazterakoan edukiari erreparatzen zaio. Markaketa bidez estruktura bat ezartzen da eta azkenik, estilo jakin bat erabiliz emaitza lortzen da (PDF, Word, PS, HTML, ...). What is LaTeX and why you should care
  • Office dokumentuak eraldatzeko COM interfaze, OLE, VBA eta horrelakoak erabili behar izan ditut. Zin dagizuet ez dela munduko gauzik atseginena... aukeran, COBOL nahiago dut. LaTeX iturriak ordea, ASCII fitxategi simpleak direnez, mila modutara atzitu eta landu daitezke, edozein programazio lengoaiekin.
  • Azkenik, LaTeX dokumentuak kudeatzeko software libre andana dago eskuragarri, eta hau idazten duenari, honek "jarri" egiten dio.

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

agonirena

baiSL

Teknologia pixka bat, eguneroko pasadizotatik sortutako purrustadak eta niretzat psikiatra birtualaren lana egiten duen bloga duzue hau.

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

ander goñi

agonirena

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Atalak

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution