Berriki, taula batean datuak erakusten dituen mahaigaineko
Java aplikazio bat garatu dut. Aplikazio honek erakusten dituen datuetan, zenbaki eta datak aurkitu ditzakegu, eta jakina, datak ez dira berdin idazten ingelera, frantsesez, gazteleraz edo euskaraz. Hizkuntza edo kulturarekin zer ikusia duten datuak kudeatzeko, Javak objektu batzuk eskaintzen dizkigu
(DateFormat, NumberFormat, ...). Horrela, data, zenbaki edo monetak bistaratzeko orduan, Javak, hizkuntza jakin bati dagokion formatua eskaini dezake. Zeintzu hizkuntza ezagutzen ditu
sunek eskaintzen duen Javaren 1.6 inplementazioak?
Locale list[] = DateFormat.getAvailableLocales();
for (Locale aLocale : list) {
System.out.println(aLocale + "\t" + aLocale.getDgetDisplayName());
} emaitzaren lehen lerroak:
ja_JP Japanese (Japan)
es_PE Spanish (Peru)
en English
ja_JP_JP Japanese (Japan,JP)
es_PA Spanish (Panama)
sr_BA Serbian (Bosnia and Herzegovina)
mk Macedonian
es_GT Spanish (Guatemala)
...
Eta horrela 150 hizkuntza-herri-bariazio, Katalana barne. Eta euskara? Ba ez, ez dago zerrenda honetan. Baina, ba dago Javari euskara irakasteko modurik: "
Locale Sensitive Services SPI" direlakoak erabiliz. Laburrean: data eta orduak euskaraz adierazten irakatsi beharko diogu Javari, horretarako, klase abstraktu jakin batzu erabili beharko ditugu, JAR fitxategi bat sortu eta gure Java instalazioan txertatu beharko dugu sorturiko JAR hau. Honako helbide honetan aurkitu dut jakin beharrezkoa:
http://www.jtute.com/java6/0702.htmlBetiko galderak datozkit burura... Zergatik ez dugu informazio teknologietan euskararen presentzia kudeatu eta sustatuko duen erakunde edo lan talderen bat?, gure izakeran ote dago norbera bere aldetik ibiltze hau?. Agian nire ezjakitasunaren ondorio izango dira aurreko galdera hauek, baina tira, etorri zaizkidan bezala idatzi ditut.
PS: Norbaitek iturburu fitxategiak nahi balitu, lasai eskatu. Hori bai, data eta orduen euskaraketan fidagarritasun edo zuzentasun handirik ez espero...