Opor bidaiak ordaintzeko orduan, bidai agentzia batzuek, banketxe jakin batekin itzartutako "visa" moduko txartelak eskaintzen dituzte. Bidaiak ordaintzeko abantaila batzuk eskaintzen dituzte holako txartelak: bidai prezioaren beherapena edo txartelarekin eginiko erosketen ehuneko bat hurrengo bidai baterako deskontu gisa erabiltzea.
Horrelako txartel bat eskuratzeko asmoarekin, Elgoibarko BBVA-ren sukurtsalera abiatu nintzen. Ez da ohikoa nik telebistan ikusten ditudan iragarkiak gogoratzea, baina oraingoan, BBVA-ren spot batzutan ikusitakoak eta entzundako leloak nituen buruan... Adelante dio iragarkiak, zure (gure egiten ditugun) proiektuak bideratzen saiatuko gara, eta abar. Banketxe honekin harreman komertzialik izan ezean, iragarkiak nituen BBVA-rekiko erreferentzia bakarra.
Bulegora sartu eta zuzenean mostradore atzealdean zegoen morroiari nire asmoen berri eman nion:
- Nik: Egun on
- Berak: Buenos dias
- Nik: Quisiera ....
Azalpenak eman ondoren, "vaya coñazo me estás dando, mejor si me dejas en paz" zioen aurpegi batekin, bulegoko mahai batean zegoen andereño batengana joateko esan zidan.
Morroi honek, segundu bakarrean, BBVA-rekiko nuen aurretiko jarrera baikorra mila zatitan lehertarazi zuen. Zenbat diru inbertituko zituen BBVA-k iragarkietan? batek daki!. Publizitate teknika moderno guziak alde batetik eta gizakia gizakia denetik bere dituen jarrera, enpatia eta adeitasunak beste alde batetik. Ba ahal du banketxe batek bigarren honetan inbertitzerik?
"Adelante" egiteko gogoak uxatu zizkidaten eta sartutako bidetik atzera egin nuen.
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Teknologia pixka bat, eguneroko pasadizotatik sortutako purrustadak eta niretzat psikiatra birtualaren lana egiten duen bloga duzue hau.