Artxiboak: Urtarrila 2007

2007-01-23

Permalink 00:21:03, Atalak: barruntadak, pasadizoak  

Eskolan Arrantzaka

Gaur, gure txikia eskolan arrantza batean utzi dut Cry. Aitatxokin! zioen garrasi batean, harrera gelako zaintzaileak, tiraka, gelan barrura sartzen zuen bitartean. Hontara ez da bat sekula santan ohitzen. Zulo ilun bat sortzen zait barrualdean, den-dena xurgatzen duen iluntasun bat.:-@
Saiatu naiz azaltzen, "Aitak lan egin behar du, ezin dut zurekin gelditu...", baina alferrik, ez du ezer ulertu. Aitatxo! esaten zuten begi bustiek ez zuten azalpenik eskatzen.
Makinak martxan jarraitu dezan, bakoitza bere lekura: umeak eskoletan, helduok lanean.
Lanera bidean Delirium tremens buruan
Boga boga...
itsasorantz dijoaz
kresala azalean
haizea aurpegian
duintasuna
itsasoan galduta
egun bat eta
beste bat eta
beste bat
itsasoa ta zerua ikusten.
Arratsaldean, irakaslea galdetu eta umea primeran egon dela esan du. Betiko moduan...Surprised
----------

2007-01-16

Permalink 11:47:43, Atalak: teknologia  

Zer gertatzen da makina itzaltzen ba dut?

Laguntza eske natorkizue oraingoan. Arazoa zein den azaltzeko, adibide erreal bat jarriko dizuetLauntza behar du

Aplikazio informatiko bat garatzen dugunean, hainbat zerbitzu erabiltzen ditugu aplikazio horren ezaugarriak gauzatzeko. Adibidez, aplikazio sarrera baimentzeko, LDAP direktorio zerbitzua erabili dezakegu, datuak datu-base zerbitzari batean gorde edo txostenak cocoon bezalako framework batean sortu. Zerbitzu ezberdin hauek makina ezberdinetan egoten dira, eta makina hauetako bakoitzak, guk erabiltzen ditugun zerbitzuetaz gain, beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen dituzte.

Demagun, azpiegitura informatiko honen arduradunak, zerbitzari jakin batean lanen bat egiteko premia duela eta horren ondorioz, makina honek eskaintzen dituen zerbitzuak desgaituta egongo direla. Sistema arduraduna dator zuregana eta hauxe galdetzen dizu: Zer gertatuko da X makina itzaltzen ba dut?.
Azpiegitura txikia denean, galdera honek ez luke zentzu handirik izango, baina, aplikazio mordoa martxan dagoenean, aplikazio bakoitza pertsona ezberdinen ardurapean dagoenean... ez da hain erreza.

Enpresan dugun azpiegituran ematen diren erlazio edo mendekotasun hauek kudeatzeko software baten bila nabil. Nahiz eta Google-kin jotake aritu, ez dut ezertxo ere aurkitzen. Funtsean, zerbitzari, zerbitzu eta aplikazioen arteko harremanak grafikatu nahi nituzke, sistemetako arduradunak, dida batean jakin dezan, zein ondorio izan dezakeen makina jakin batean egin daitekeen ekintza batek.

Nahiago nuke software askean oinarrituriko softwarea balitz, eta langileok, elkarlanean diagrama hau osatzeko aukera eskaeiniko balu, hobe (badakizue, 2.0 kutsuarekin)!
Gustokorik aurkitu ezean, lan orduz kanpo, web aplikazio txiki bat egiteko asmoa dut. Norbaitek interesik balu, ongietorriak izango dira elkarlan eskaintza guztiak!
 
2007.01.23 eguneraketa: Lehen biktima: phpMyInventory
----------

2007-01-09

Permalink 00:04:50, Atalak: barruntadak  

ura aurrezten

Ur eskasia dela eta, ur erabilpena murrizten hasi dira han eta hemen. Gure lantokian, lankide batek, argazkian ageri den bezela, bridak jarri ditu mutilen komunetan egoten diren sakagailuetan. Botoia sakatzean, bridak, botoiaren ibilbidea asko laburtzen du eta ondorioz, ur gutxiago askatzen da sakatze bakoitzean.
 
DSC04320   DSC04322

Nork du ideia original gehiago?
----------

2007-01-05

Permalink 15:28:33, Atalak: barruntadak, pasadizoak  

Adelante... atzera.

Opor bidaiak ordaintzeko orduan, bidai agentzia batzuek, banketxe jakin batekin itzartutako "visa" moduko txartelak eskaintzen dituzte. Bidaiak ordaintzeko abantaila batzuk eskaintzen dituzte holako txartelak: bidai prezioaren beherapena edo txartelarekin eginiko erosketen ehuneko bat hurrengo bidai baterako deskontu gisa erabiltzea.Visa Barcelo Viajes

Horrelako txartel bat eskuratzeko asmoarekin, Elgoibarko BBVA-ren sukurtsalera abiatu nintzen. Ez da ohikoa nik telebistan ikusten ditudan iragarkiak gogoratzea, baina oraingoan, BBVA-ren spot batzutan ikusitakoak eta entzundako leloak nituen buruan... Adelante dio iragarkiak, zure (gure egiten ditugun) proiektuak bideratzen saiatuko gara, eta abar. Banketxe honekin harreman komertzialik izan ezean, iragarkiak nituen BBVA-rekiko erreferentzia bakarra.

Bulegora sartu eta zuzenean mostradore atzealdean zegoen morroiari nire asmoen berri eman nion:

- Nik: Egun on

- Berak: Buenos dias

- Nik: Quisiera ....

Azalpenak eman ondoren, "vaya coñazo me estás dando, mejor si me dejas en paz" zioen aurpegi batekin, bulegoko mahai batean zegoen andereño batengana joateko esan zidan.

Morroi honek, segundu bakarrean, BBVA-rekiko nuen aurretiko jarrera baikorra mila zatitan lehertarazi zuen. Zenbat diru inbertituko zituen BBVA-k iragarkietan? batek daki!. Publizitate teknika moderno guziak alde batetik eta gizakia gizakia denetik bere dituen jarrera, enpatia eta adeitasunak beste alde batetik. Ba ahal du banketxe batek bigarren honetan inbertitzerik?

"Adelante" egiteko gogoak uxatu zizkidaten eta sartutako bidetik atzera egin nuen.

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

agonirena

baiSL

Teknologia pixka bat, eguneroko pasadizotatik sortutako purrustadak eta niretzat psikiatra birtualaren lana egiten duen bloga duzue hau.

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

ander goñi

agonirena

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Atalak

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution