Eskerrik asko ander
-------------------
Gracias, Ander.
Locale list[] = DateFormat.getAvailableLocales();
for (Locale aLocale : list) {
System.out.println(aLocale + "\t" + aLocale.getDgetDisplayName());
} ja_JP Japanese (Japan)
es_PE Spanish (Peru)
en English
ja_JP_JP Japanese (Japan,JP)
es_PA Spanish (Panama)
sr_BA Serbian (Bosnia and Herzegovina)
mk Macedonian
es_GT Spanish (Guatemala)
...
IDENTIFICATION DIVISION.
PROGRAM-ID. HELLO-WORLD.
PROCEDURE DIVISION.
PARA-1.
DISPLAY "Kaixo, mundu!.".
STOP RUN.
Nire lagunaren datuak irakurtzeko COBOL pixka bat ikasi eta aplikazio txiki bat egin nuen. Lehen aukera, software libreak eskaintzen duen COBOL konpiladorea: OpenCOBOL. Ubuntu distribuzio batean istalatu, aplikazioa konpilatu eta... kaka. COBOL konpiladore ezberdinak sortu zituzten enpresek, datu formatu ezberdinak erabiltzen zituzten :-( eta ez dago OpenCOBOLekin gure datu fitxategiak duen formatua irakurtzerik.
. Aitatxokin! zioen garrasi batean, harrera gelako zaintzaileak, tiraka, gelan barrura sartzen zuen bitartean. Hontara ez da bat sekula santan ohitzen. Zulo ilun bat sortzen zait barrualdean, den-dena xurgatzen duen iluntasun bat.:-@Boga boga...Arratsaldean, irakaslea galdetu eta umea primeran egon dela esan du. Betiko moduan...
itsasorantz dijoaz
kresala azalean
haizea aurpegian
duintasuna
itsasoan galduta
egun bat eta
beste bat eta
beste bat
itsasoa ta zerua ikusten.


Opor bidaiak ordaintzeko orduan, bidai agentzia batzuek, banketxe jakin batekin itzartutako "visa" moduko txartelak eskaintzen dituzte. Bidaiak ordaintzeko abantaila batzuk eskaintzen dituzte holako txartelak: bidai prezioaren beherapena edo txartelarekin eginiko erosketen ehuneko bat hurrengo bidai baterako deskontu gisa erabiltzea.
Horrelako txartel bat eskuratzeko asmoarekin, Elgoibarko BBVA-ren sukurtsalera abiatu nintzen. Ez da ohikoa nik telebistan ikusten ditudan iragarkiak gogoratzea, baina oraingoan, BBVA-ren spot batzutan ikusitakoak eta entzundako leloak nituen buruan... Adelante dio iragarkiak, zure (gure egiten ditugun) proiektuak bideratzen saiatuko gara, eta abar. Banketxe honekin harreman komertzialik izan ezean, iragarkiak nituen BBVA-rekiko erreferentzia bakarra.
Bulegora sartu eta zuzenean mostradore atzealdean zegoen morroiari nire asmoen berri eman nion:
- Nik: Egun on
- Berak: Buenos dias
- Nik: Quisiera ....
Azalpenak eman ondoren, "vaya coñazo me estás dando, mejor si me dejas en paz" zioen aurpegi batekin, bulegoko mahai batean zegoen andereño batengana joateko esan zidan.
Morroi honek, segundu bakarrean, BBVA-rekiko nuen aurretiko jarrera baikorra mila zatitan lehertarazi zuen. Zenbat diru inbertituko zituen BBVA-k iragarkietan? batek daki!. Publizitate teknika moderno guziak alde batetik eta gizakia gizakia denetik bere dituen jarrera, enpatia eta adeitasunak beste alde batetik. Ba ahal du banketxe batek bigarren honetan inbertitzerik?
"Adelante" egiteko gogoak uxatu zizkidaten eta sartutako bidetik atzera egin nuen.
Teknologia pixka bat, eguneroko pasadizotatik sortutako purrustadak eta niretzat psikiatra birtualaren lana egiten duen bloga duzue hau.