Aipu pare baten berri izan dut gaur. Batak bide analogikoa egin du nire belarriraino eta bigarrenak blog batetik egin du salto digitalki nire begietara.
Lehendabiziko aipua nire lankide bati zor diot. Tipo kuriosoa benetan. Mezu elektroniko bat bidaltzen ba diozu, jarraian eposta bezeroa zabaltzeko eskatzea komenigarria izaten da, erantzunen bat jaso nahi ba duzu behintzat. Pertsona batzuk nahikoa izaten dute arazo txiki bat umorea garraztu eta oreka psikologikoa ankaz gora jartzeko (eurena eta inguruan gaudenona). Hontaz ari ginela, hauxe bota du berak:
si nos rasgamos las vestiduras con cualquier chorrada, andamos todo el dia en pelotas.
Barrez lehertu naiz.
Bigarrena
Julen Iturbek duen blogean irakurri dut. Enpresa (hipotetiko?) bateko
zuzendaritza kontseiluaz ari denean zera botatzen du:
Venimos de serie con el detector de defectos activado. El detector de afectos hay que pagarlo aparte. En el estándar sólo viene el "te pillé, capullo".
Interesgarria deritzot.