Mezua: Eskola politeknikoan

2006-12-13

Permalink 17:58:19, Atalak: barruntadak, pasadizoak  

Eskola politeknikoan

Gaur, Arrasateko Eskola Politeknikoan izan naiz. Ingeniaritzako bigarren mailako informatika ikasle batzuk izan ditut entzule-sufridore. Slidy-rekin eginiko aurkezpen batean, software proiektu kudeaketari buruz hitz egin dut.

Gure enpresan erabili ditudan eredu ezberdinak erakutsi dizkiet. ISO zertifikazioak puri-purian zeudenean erabili genituen modelo estu eta pisuetatik hasita, egun, mantenu proiektuetan erabiltzen ditudan eredu heterodoxoetaraino. Extreme Programming motako ereduak ere aipatu ditut. Aurkezpena arinago egiteko asmoarekin, internet konexioa erabili dut hainbat web orri erakusteko. Morfeoren beso artean galdutako neskaren bat salbu, ikasle gehienak adi izan ditut.

Iaz eginiko aurkezpen bat erabili dut. Oraingoan ordea, atal berri bat gehitu diot. Aurreko gaiarekin zerikusirik ez duen arren, egunerokotasun handia duenez, interesgarria iruditu zaidalako: Web 2.0 / Taller 1.0. Funtsean, egun ahoz-aho dabiltzan wiki, blog, folksonomia eta halako gauzok, makina-erreminta moduko enpresa batean izan dezaketen erabilpenaz aritu naiz. Departamenduan egin dugun web aplikazioren bat erakutsi dut eta wiki edo blogei ateratzen diegun probetxuaren ideia batzuk eskaini dizkiet.

Harritu nauena zera da: informatika ikasketak egiten ari diren 20-22 urteko gazte hauen gehiengo batek del.icio.us, google-maps, zabaldu, tagzania, flickr eta halakoak ezagutzen ez dituztela. Aurkezpenaren azken zatia holako aplikazioak erakusten eman dut.
Pasio gutxi ikusi dut ikasleengan...
  • Zerk eramaten gaitu gehiegi interesatzen ez gaituen bost urteko ikasketa batean matrikulatzera?
  • Lau katuren asuntoa ote da web 2.0 hau?
  • Horrelakoak ote ginen gu ikasle garaietan?
  • ...

Erantzunak:

Bidaltzailea: Arkaitz [Bisitaria] · http://www.mutilmedia.com
Arrazoi osoa duzu esaten duzun guzti horretan. Nik Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan egin dut ingeniaritza informatikoa, eta askotan pentsatu izan dut karreraren aukeraketaz damutu, edo gutxienez horrekin identifikatuta sentitu ez eta gaiak erakartzen ez dion ikasle ugari dagoela.

Esku batekin konta nitzake web 2.0arengan interesa erakutsi dituzten kideak... baina hala da bai. Nik nire aldetik argitu beharra daukat web munduarekin zerikusia duen guztia (oinarrizkoena den HTMLtik hasita) ez dela unibertsitatean irakasten (duela bi urtera arte behintzat) eta horren ingurukoak interesa dela-eta norberak zaletasunez ikasi behar izan ditugula.
Permalink-a mezu RSS 2006-12-24 @ 17:05
Bidaltzailea: Asier [Bisitaria] · http://www.euskalsoft.org
Hala da bai. Jende asko unibertsitatera ingeniaritza informatikoa ikastera joaten denean, ez du izaten inolako ideiarik ez web2.0 ezta beste edozein aplikazio informatikorena. Eta, hauek zer?
Atzo, Donostin ingeneritza informatikoa egin duen neska bati duda batzuk ea argitu liezadakeen eskatu nion. Duda hori webgunegintzako atal batean zegoen oinarrituta (ez naiz ari PHPtaz, HTML-etaz baino) eta ez zekien. Ez zekien webguneak sortzen ezta ez zekien PHP edo HTML bezelako hizkuntzak maneiatzen. Eta nik, zera galdetzen dut... Hori da Ingenieru informatiko bat izatea?
Permalink-a mezu RSS 2008-01-25 @ 22:37

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

agonirena

baiSL

Teknologia pixka bat, eguneroko pasadizotatik sortutako purrustadak eta niretzat psikiatra birtualaren lana egiten duen bloga duzue hau.

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

ander goñi

agonirena

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Atalak

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution