Atzo, Bilbon, Ibermaticak antolaturiko Microsoft-en produktu berrien aurkezpen batean izan nintzen. Exchange 2007, Office System 2007, Windows Vista eta Sharepoint Services 2007 aurkeztu ziren bertan.
Ohiko proposamena egin zuen Microsoft-ek, enpresaren prozesu eta lan guztiak batzen dituen plataforma erraldoia, sistema eragile, backend sistemak eta erabiltzaile aplikazioak. Adibideak ere betikoak, aholkularitza munduan ematen diren kasuak, batetik bestera dabiltzan aholkulariak elkarrekin lanean aritzeko (powerpoint-eskaintza koloretsuak egiteko) tresna eta tramankuluak. Eta jakina, produktu guziak elkarrekin oso lotuak. Plataforma guzti honen interfazea sharepoint eta Windows Vista dira. Izugarri erakargarri egin dituzte interfazeok. Azkenean, ohikoa den bezela, kriston betekadarekin amaitu nuen haibeste gauza "berrikin".
[Gehiago:]
Exchange 2007 >
tektura onartzen du, datuak urruti dagoen zerbitzari batean replikatu daitezke. Ezin dezaket ziurtatu, baina badirudi datuak SQL datu base batean gordetzen direla. Hau horrela balitz, replikazioa SQL server-ek aspaldi eskaintzen duen ezaugarria litzateke. - Mezularitza bateratua: Ahots eta idatzizko mezuen bateratzea. Exchange-k telefono zentralita lanak egingo lituzke eta norbaitek deirenbat jaso eta erantzungo ez balu, audio fitxategi bat gordeko litzateke eta postaz bidali.
- Spam-a eta Phising-ari aurre egiteko hiru filtro dakartza (koneksio, SMTP eta edukia)
- Informazioaren bizi kudeaketa egin daiteke, mezu zaharren ezabaketa eta horrelakoak.
Windows Vista
- Erabiltzailearen emankortasunak gora egingo duela diote. Nik, horrelako gauzak entzuten ditudanean, gure erabiltzaile estandarraren irudia etortzen zait burura, aurkezpen hauetan egoten diren aholkulari geek-korbatadun hauetatik ain ezberdinak...(taller 1.0 deitzen diot nik profil honi).
- Diska gogorrak enkriptatutak izan daitezke portatilen galerak dituen arazoak saihesteko. Enkriptazio teknologiari Bitlocker deitzen diote eta diotenez hackeatzen ezinezkoa...
- Birtualizazio bidez Windows bertsio zaharretan erabilgarriak ziren aplikazioak martxan jarraituko dute.
- Ahotsa ezagutzen duen produktu bat ere sartu dute. Produktu honekin, dokumentu bat idaztea diktaketa ariketa bat bihurtzen da.
- Kanpo gailuak (USB giltzak eta abar) erabiliz, sistemaren ezaugarriak hobetu daitezke. Adibidez, ordenagailuaren diskoa erabili ordez, paginazioa, akzeso abiadura handiagoa duen USB giltza batean egin daiteke.
- "Aero" izeneko lehio kudeatzaileak "birgeriak" egiten ditu. Zabalik dauden lehio guziak abaniko moduan erakusten ditu.

- Edozein dokumenturi metadatuak atxikitzea posible da, dokumentua zabaltzeko beharrik gabe.
- Dokumentuen aurrebistak eskaintzen dira dokumentua zabaltzeko beharrik gabe.
- Dena arakatu eta indexatzen du Vistak. Edozer gauza erabiltzeko modu errazean aurkitzea da, bai dokumentu bat edo bai programa bat (google way of life)
SharePoint eta Office System
SharePoint denaren erdian dago:
- Dokumentuak kudeatzeko gunea da
- Exchange-n dauden batzar, ataza eta mezuen interfazea
- Dokumentuen onespenak workflow bidez kudeatzen dira.
- Bussines intelligence ezaugarriak eskaintzen ditu.
- Blog eta wiki-ak sortzeko aukera.
Office System 40 paketetik gora osatzen dute. Sharepoint-ekin bete-betean bateratzen da.