Gaur Arratsaldean, Deuston ospatu den blogak 2.0 jardunaldian izan naiz. Arritu nauen lehendabiziko gauza entzulegoaren aniztasuna izan da. Askotan gertatu ohi da, jardunaldiaren arabaera, profil jakin bateko jendea elkartaratzen dela, itxura antzeko jendea. Gaur ordea, itxura eta adinari erreparatuta ez zegoen homogeneotasun haundirik. Jende askok bere portatila zuen aldean, entxufe kopurua berriz, portatilena baina askoz ere txikiagoa....
Atzerapenak zirela eta, lau t'erdietan, lautarako prestaturik zegoen hitzaldia burutu da, MusicStrands aurkeztu duen tipo batena.
Bi gaien inguruan aritu diren hiztun entzun ditut. Lehendabiziko gaia: Web 2.0 Technologies
- Microsoft empresatik, Alberto Sanchez-ek Atlas aurkeztu du. AJAX aplikazioak garatzeko microsoft-en plataforma berria. Visual Studio-rekin integratzen da eta ASP.NET-en bezela, aplikazioak kontrolak datu-orrietara arrastatu eta kontrolen gaineko akzioak kodeatzen dira. Sortzen duen kodea edozein nabigatzailerentzat ulergarria da. Atlas erabiliz sortu den aplikazio eredugarri bezela microsoften http://www.live.com aurkeztu du.
- Jose Migel Samper-ek PorQual aurkeztu du, webguneak sortzeko tresna. Software librean dago oinarritua eta teknologia estandarizatuak erabiltzen ditu. Sesame RDF datubasea erabiltzen du. Ekimen interesgarria dirudi
- CTIC fundazioko Diego Berruta-k Web Semantikoaren inguran hitz egin du. Egungo sareak arazo argi bat du: internet bidez jasotzen ditugun orriak gizakiok ulertzeko moduan eginak dira. Makinak ez dute edukia ulertzeko modu errazik. Horrela, google bezelako billatzaile batek dokumentu jakin batean dauden hitzak indizatuko ditu eta gure billaketak indize hortan gure hitzarekin parekaturik dauden dokumentuak eskeiniko dizkigu. Ezin dugu horrelako galderarik zuzenean egin "Ze egazkin ateratzen da larunbat arratsaldean Bilbotik?".
Billatzaile semantiko batek sintaxia baina gehiago ulertzen du, ontologiak erabiltzen ditu ezagutza sortu eta erantzunak erabiltzaileak egiten dituen galderei egokitzeko. CTIC-ek Asturiasgo Boletin Ofiziala arakatzen duen billatzaile semantiko bat garatu du (BOPA). Ontologiei buruz gehiago jakiteko http://www.wshoy.sidar.org/index.php?2005/12/09/30-ontologias-que-son-y-para-que-sirven
Ondoren, "Geographical Mashups" izenburua zuen gaian hiru aurkezpen egin dira
- Luistxo Fernandez-ek tagzania aurkeztu du
- Diego López de Ipiñak Web 2.0 eta tramankulu eramangarrien inguruan hitz egin du
- Alianzo-ko Miguel Cuestak, BILBAO.BI aurkeztu du
Technorati tags: blogak