Artxiboak: 2006

2006-12-20

Permalink 23:23:58, Atalak: pasadizoak  

Itzulpen katxondoak II

Etxarri Aranatz-ko elkarte batean erabiltzen diren ordain-ticketak.

elkarte bateko ordain-ticketak
Talde bereko mezuak
Itzulpen katxondoak
----------

2006-12-19

Permalink 23:24:06, Atalak: barruntadak  

Aipuak I

Aipu pare baten berri izan dut gaur. Batak bide analogikoa egin du nire belarriraino eta bigarrenak blog batetik egin du salto digitalki nire begietara.

Lehendabiziko aipua nire lankide bati zor diot. Tipo kuriosoa benetan. Mezu elektroniko bat bidaltzen ba diozu, jarraian eposta bezeroa zabaltzeko eskatzea komenigarria izaten da, erantzunen bat jaso nahi ba duzu behintzat. Pertsona batzuk nahikoa izaten dute arazo txiki bat umorea garraztu eta oreka psikologikoa ankaz gora jartzeko (eurena eta inguruan gaudenona). Hontaz ari ginela, hauxe bota du berak:
si nos rasgamos las vestiduras con cualquier chorrada, andamos todo el dia en pelotas.
Barrez lehertu naiz.

Bigarrena Julen Iturbek duen blogean irakurri dut. Enpresa (hipotetiko?) bateko zuzendaritza kontseiluaz ari denean zera botatzen du:
Venimos de serie con el detector de defectos activado. El detector de afectos hay que pagarlo aparte. En el estándar sólo viene el "te pillé, capullo".
Interesgarria deritzot.
----------

2006-12-13

Permalink 17:58:19, Atalak: barruntadak, pasadizoak  

Eskola politeknikoan

Gaur, Arrasateko Eskola Politeknikoan izan naiz. Ingeniaritzako bigarren mailako informatika ikasle batzuk izan ditut entzule-sufridore. Slidy-rekin eginiko aurkezpen batean, software proiektu kudeaketari buruz hitz egin dut.

Gure enpresan erabili ditudan eredu ezberdinak erakutsi dizkiet. ISO zertifikazioak puri-purian zeudenean erabili genituen modelo estu eta pisuetatik hasita, egun, mantenu proiektuetan erabiltzen ditudan eredu heterodoxoetaraino. Extreme Programming motako ereduak ere aipatu ditut. Aurkezpena arinago egiteko asmoarekin, internet konexioa erabili dut hainbat web orri erakusteko. Morfeoren beso artean galdutako neskaren bat salbu, ikasle gehienak adi izan ditut.

Iaz eginiko aurkezpen bat erabili dut. Oraingoan ordea, atal berri bat gehitu diot. Aurreko gaiarekin zerikusirik ez duen arren, egunerokotasun handia duenez, interesgarria iruditu zaidalako: Web 2.0 / Taller 1.0. Funtsean, egun ahoz-aho dabiltzan wiki, blog, folksonomia eta halako gauzok, makina-erreminta moduko enpresa batean izan dezaketen erabilpenaz aritu naiz. Departamenduan egin dugun web aplikazioren bat erakutsi dut eta wiki edo blogei ateratzen diegun probetxuaren ideia batzuk eskaini dizkiet.

Harritu nauena zera da: informatika ikasketak egiten ari diren 20-22 urteko gazte hauen gehiengo batek del.icio.us, google-maps, zabaldu, tagzania, flickr eta halakoak ezagutzen ez dituztela. Aurkezpenaren azken zatia holako aplikazioak erakusten eman dut.
Pasio gutxi ikusi dut ikasleengan...
  • Zerk eramaten gaitu gehiegi interesatzen ez gaituen bost urteko ikasketa batean matrikulatzera?
  • Lau katuren asuntoa ote da web 2.0 hau?
  • Horrelakoak ote ginen gu ikasle garaietan?
  • ...
----------

2006-11-22

Permalink 13:16:08, Atalak: teknologia  

Bilbo Vista

Atzo, Bilbon, Ibermaticak antolaturiko Microsoft-en produktu berrien aurkezpen batean izan nintzen. Exchange 2007, Office System 2007, Windows Vista eta Sharepoint Services 2007 aurkeztu ziren bertan.

Ohiko proposamena egin zuen Microsoft-ek, enpresaren prozesu eta lan guztiak batzen dituen plataforma erraldoia, sistema eragile, backend sistemak eta erabiltzaile aplikazioak. Adibideak ere betikoak, aholkularitza munduan ematen diren kasuak, batetik bestera dabiltzan aholkulariak elkarrekin lanean aritzeko (powerpoint-eskaintza koloretsuak egiteko) tresna eta tramankuluak. Eta jakina, produktu guziak elkarrekin oso lotuak. Plataforma guzti honen interfazea sharepoint eta Windows Vista dira. Izugarri erakargarri egin dituzte interfazeok. Azkenean, ohikoa den bezela, kriston betekadarekin amaitu nuen haibeste gauza "berrikin".

=> Gehiago irakurri!

----------

2006-11-02

Permalink 11:29:40, Atalak: pasadizoak  

gau hontan maiteko zaitut

sakanako neskazaharren eta mutilzaharren I. eguna

Ekimen kuriosoa Etxarriko taberneroena! Zerbezaren egunak ospatzearen kontu hori agortu da antza denez.... Oraingoan, Sakanako neskazahar eta mutilzaharren eguna ospatuko da!

Bertartatzen denak, bere asmoen berri emateko, pegatina batzu izango ditu aukeran:

gau hontan maiteko zaitutedozertarako prestbikotea nahi dut

Tabernetan prestatuko diren jokoak

  • Izotzak ahoz aho pasatzea
  • Esnegaina gorputz ataletan botatzea
    besteren batek miazka dezan
Plazan, gauerditik aurrera musika Etxabe Anaiekin. Musika amaitu eta gero Sakanako Miss neskazaharra 2006 eta Mister mutilzaharra 2006 izendatuko dira.

Kontatuko dizuet..... (edo ez)

----------

2006-10-02

Permalink 23:23:49, Atalak: pasadizoak  

egongo gatxik

Gaur goizean, Durangotik Ermurako autobidean...

kamioi baten atzekaldea, egongo gatxik idatzia duelarik

----------
Permalink 11:44:52, Atalak: teknologia  

QR Code

iragarki japoniar bat QR kodearekinJulen Iturbe-ren blogean izan dut QR kode-en berri. Antza, Japonian aspaldi erabiltzen diren bi dimentsiotako barra kodeak dira. Biltegietan piezak kudeatzeko sortu ba zen ere, egun, beste erabilpen batzu ere ba ditu. Paper prentsan, adibidez, iragarkien ondoan, enpresa edo produktuaren URL estekaren QR kodea eskaintzen da. Telefono mugikor batekin, argazkia atera, berau digitalizatu eta QR kode honek "ezkutatzen" duen informazioa (esteka bat adibidez) gordeta dugu gure katxarritoan, ezer ere tekleatu gabe.
Nik, aproba gisa, blog honen estekaren QR kodea eskaintzen dizuet: ia inor ezer irakurtzeko gai den
blog honen QR kodea
Technorati etiketak |

----------

2006-09-28

Permalink 08:11:15, Atalak: barruntadak, teknologia  

Menuak euskaraz

Euskal Herria 2.0 lehen saioan, lokalizazioaz hitz egin zen besteak beste. Luistxok, menua (interfazea) ba dela zioen,  jana dela (edukia) falta dana. Google Groups-en logao
Interfaze euskaratua ez da gauza handia eduki euskaldunik ez denean, baina aldrebes gertatzen danean... Gure kuadrillan, google-k posta taldeak kudeatzeko eskaintzen duen google groups erabiltzen dugu elkarri mezuak bidaltzeko. Gure "offline" munduan euskara erabiltzen dugunez, naturala da "online" munduan ere euskaraz komunikatzea.
Naturaltasun hau apurtzen duen gauza bakarra google groups-ek eskeintzen duen interfaze "erdi" euskaratua da. Interfazea ingelesez dagoela eta ulergarria dela?.... bale, baina ez naturala. Offline munduan ez dut  ingeles aldamiorik behar lagunekin komunikatzeko.
Google groups-ek falta duena euskaratzeko prest nago baina... ba ahal daki norbaitek posible den?
Arestian, ibili izan naiz google-k dituen interfaze batzu euskaratzen, baina galduta dut aplikazioak euskaratzeko zegoen orriaren helbidea. Ba ahal du norbaitek orri honen berri?

Technorati etiketak: ,

----------

2006-09-26

Permalink 17:22:43, Atalak: teknologia  

Aplikazioak Garatzea Google-n Web Toolkit-ekin

Gaur goizean Araba Enpresa Digitala-k antolaturiko ikastaroan izan naiz. Google Web Toolkit GWT bezela laburtua, web aplikazioak sortzeko liburutegi bat da. Distintiva enpresako Jose Carlos García-k eman du ikastaroa. Funtsean, mahai-gaineko Java aplikazio bat idazten da eta GWT-ek java kodeari dagokion javascript kodea idazten du. Googlek liburutegi hau erabili du bere produktu hauetan:

Framework honekin AJAX aplikazio potenteak "erraz" sortu daitezke. Aplikazioak sortzeko, textu-komando pare bat ditugu. Batek proiektu bat sortu dezake (nahi izanez gero eclipse formatuan) eta beste batek aplikazioa bera sortzen du, (.java fitxategia eta HTML orria).

Java ftixategian, orriaren itxura konponente grafikoekin osatuko dutu (botoi, textu kaja, zerrenda, zuhaitzak) eta konponente hauek sortzen dituzten mezuei gure kodea itsasiko diogu, edozein java aplikaziotan egiten dugun bezala. Zerbitzaritik behar ditugun datuak (Servlet, PHP, ...) asinkronoki jasoko ditugu HTTPRequest objetu famatuarekin.
Konpiladore batek, .java fitxategiarekin, .js fitxategi bat sortzen du, .html fitxategiak erabilliko duen javascript fitxategia ain zuzen ere. Aplikazioa frogatzeko, Apache Tomcat aplikazio zerbitzaria dakar GWT-ek.

Oso itxura polita hartu diot GWT honi. Ia aprobaren bat egiten dudan...

----------

2006-09-22

Permalink 08:40:18, Atalak: barruntadak  

Euskal Herria 2.0 eta Marrupa

Atzo Artelekun, Euskal Herria 2.0. Koktelean: Euskal Herria, Internet, kultura, euskara, gure komunitate txiki hau, globalizazioa, software librea eta abar. Interesgarri egiten zaizkit gai hauek. Zer egiten du gurea bezalako komunitate lokal eta txiki batek internet bezalako muga gabeko testuinguru batean... ze bisibilitate dugu / behar ote dugu bisibilitaterik? ba ahal dago euskal eduki nahikorik, gakoa eduki kopuruan ote dago, euskaldunok aplikazioen lokalizazioak behar ote ditugu, hori ote da beharra?
Bisibilitatea dela eta, Mundukide-ko kide batek Marrupan duten programaren berri eman zigunean aipatu zuen kontu bat etorri zait gogora. Marrupako herri bateko bizilagunak, non errepiderik ez zuen herri batean bizi ziren, errepide bat eraikitzeko beharrarekin aurkeztu omen ziren. Mundukidekoek hasiera batean, ez omen zuten beharrik ikusten... Ez ba dago auto edo kotxerik herrian... zertarako errepide bat?. Herri horretako norbaitek bota omen zuen: errepiderik ez duen herria ez da bisiblea, ez da existitzen... Errepide hori noizbait egin denean, herri horren panorama zeharo aldatu omen da, bisiblea / irisgarria egin den neurrian, merkataritza suspertu, aukerak sortu, bertako bizi kalitateak bultzada jaso du.
Euskaldunok izango ba gara, behar ahal dugu bisibilitaterik interneten?

Jardunaldietatik, pare bat esaldi. Luistxok botatakoa: "Ez dut menurik nahi, jana nahi dut", lokalizazioaz ari zela, aplikazioen interfazeak euskaratzea nahiko ez dela, edukiak sortu behar direla...
Iratxe Esnaolari leporatu zioten: "Entzuten duguna ahaztu egiten dugu, ikusitakoa gogoratu eta egindakoarekin ikasi".

Technorati tags: , ,

----------

2006-09-08

Permalink 08:07:12, Atalak: barruntadak, teknologia  

Telelana "Taller 1.0" batean

Opor ostean, lana hasi eta berehala krisialdiren bat izaten dut. Urte batzu direla, plano "metafisiko" batean kokatzeko moduko krisialdiak izaten nituen..... Zer arraiotan nabil ni? bost egunez lan egin behar astebukaera ziztrin bat lortzeko.... eta horrelako galderak egiten nizkion nere buruari. Egunak joan eta egunak etorri nere onera bueltatzen nintzen eta bertan amaitzen ziren krisialdiok. Aurtengo "krisialdia" mundutiarragoa da ordea.
Programatzailea naizen aldetik aspalditxo ohartu naiz, egun askotan, lantokian, ez dudala lana betetzeko kontaktu pertsonalik behar. Lan-egun osoak ematen ditut ordenagailu aurrean eta lankideekin izaten ditudan kontaktuak kafe makina ingurura mugatzen dira.
Etxean ADSL koneksio bat dudanez, aproba batzu egin ditut bertatik lan egitea teknikoki posiblea ote den baieztatzeko. VPN sare birtual bat erabiliz, gai naiz etxetik laneko ordenagailuarekin bat egiteko. VNC bezelako software batekin, etxetik laneko ordenagailuaren kontrola hartu dezaket, hau da, birtualki, laneko ordenagailu aurrean egongo nitzateke. Eta abiadura... gazteleraz esaten den bezela, "como un tiro". Beraz, alde teknikotik arazorik ez.
Etxetik lan egiteak dakartzan abantaila pertsonalak ez zaizkigu inori ezkutatzen:

  • Kotxea hartu beharrik ez
  • Etxetik lanerako bidaian galtzen den denbora
  • Autopistako saria aurreztea
  • Umeak eskolara eraman edo eskolatik jasotzeko aukerarekin ez nuke inor kontratatu beharko hortarako
Gizarte mailan ere, energiaren aurrezpena, bideetan kotxe gutxiago, ...
Informazio teknologietan aspalditxo ezaguna da "web 2.0" hitza, azken teknologiak, jarrerak eta negozio ereduak izendatzeko. Nire lantokian, ordea, "taller 1.0" dago indarrean. Nola lortuko dut lantokiko arduraduna konbenzitzea? Egun, sarrera eta irteerako fitxaketak agintzen du, fitxaketa orduak dira baleko neurri bakarra.
"Taller 1.0" batek nolako arazoak ikusiko ditu nire proposamenean?
  • Nola jakingo du etxean lan egiten dudan edo ez
  • Nola baieztatuko du nik aitortzen ditudan lan-orduak
Bururatzen zaidan erantzun bakarra: konfidantza. Lantokian nagoela, lanean nagoela pentsatzeak eskatzen duen konfidantza berbera.
Beno, arduradunarekin elkarrizketa izan eta gero, nire proposamenak jaso duen erantzunaren berri emango dizuet.

----------

2006-06-05

Permalink 14:52:43, Atalak: pasadizoak, teknologia  

Mikroformatuak

Mapamovil blogean, mikroformatuen berri izan dut. Printzipioz, gure orriak "semantikoago" billakatzeko modu bat da. Batzar baten berri eman nahi dudala? Ba etiketa berezi batzu erabiliz, batzar horren datuak adierazi ditzaket (non, noiz, gonbidatuak...). Orri batean datu hauek gorde eta gero, orri billatzaile bati termino batzuen agerpena baina zereozer gehiago eskatzea posible litzateke: zein egunetan da Iruñean talozale elkarteak egin behar duen batzarra?. Gauza ezberdinentzat finkatu dira mikroformatu hauek: kokapenak, egutegiak, eta abar. Proba moduan, gure koadrillak datorren larunbatean Otzaurten du hitzordua Arantzura joateko
2006(e)ko Ekainak 10, 08:00(e)tan 2006(e)ko Ekainak 10, 17:00 Otzaurtetik Arantzazura Otzaurtetik aterako gara
Oinez, Otzaurtetik Arantzura, bertan bazkaria
42°55'19.2" N 2°18'13.17" W
Haurreko hau, honako etiketa hauekin egin da: <div class="vevent"><a class="url" href="http://groups.google.com/group/putterri69"> <abbr class="dtstart" title="20060610T08:00">2006(e)ko Ekainak 10, 08:00(e)tan</abbr> <abbr class="dtend" title="20060610T17:00">2006(e)ko Ekainak 10, 17:00</abbr> <span class="summary">Otzaurtetik Arantzazura</span> <span class="location">Otzaurtetik aterako gara</span></a> <div class="description">Oinez, Otzaurtetik Arantzura, bertan bazkaria</div> </div> Mezu hau Gorde eta gero, technoratiren mikroformatu bilatzailean, honako billaketa hau egin eta ia zereozer agertzen den
----------

2006-05-10

Permalink 00:31:30, Atalak: pasadizoak, teknologia  

Abadiño: Pintoko herriarekin senideturik

Web orrien irisgarritasun gaiekin nabil aste hontan. WAI ekimenak 14 erizpide ezartzen ditu. Erizpide bakoitzak hainbat puntu izan ditzake. Puntu bakoitzak lehentasun maila bat du, batetik hirura. Web orri batek lehentasun maila bateko puntu guztiak betetzen dituenean, bere irisgarritasun maila A, AA edo AAA dela esaten da, bat, bi edo hirugarren lehentasunari dagozkion puntuak betetzen dituenean.

Abadiñoko web orria begiratzen nenbillela, AAA mailaren berri ematen duen logoa ikusi dut

Arraioa! pentsatu dut, hauek ez dabiltz txikikeritan!. Tamalez, bigarren maila ere betetzen ez duela erraz ikusi daiteke. 3.2 erizpideak dio web orriaren hizkuntzak estandarra bete behar duela. Hau egiaztatzeko, kontsortzioak, web orria analizatzen duen aplikazio batzu eskaintzen ditu. Emaitzak hemen:

Orain arte, betikoa, administrazio publikoaren web orriak legez irisgarriak izan behar direnez, hori dioen logoa jarri eta kitto!

Baina benetako bonbazoa orain dator. Irisgarritasuna nolabait neurtu eta aitortzen duen TAW aplikazio logoaren URL helbidean hauxe aurkitu dezakezue:
http://www.tawdis.net/servlets/taw?url=http://accesible.ayto-pinto.es/especiales/1/mejores_vias.asp

TAW zerbitzuak Pinto herriko udal web orria aztertzen du!

Entre Pinto y Valdemoro beharrean, badakizue... Entre Abadiño y Valdemoro :-)

Technorati tags: , , ,

----------

2006-05-08

Permalink 23:30:57, Atalak: teknologia  

blog ugari kudeatzeko sistemaren bat

Lan egiten dudan enpresan, WordPress-ekin sortutako blog bat martxan dut aspalditxo, geldo xamar dabil baina orokorrean gustora nago.
Proiektu batzuen berri erabiltzaileak jakinaren gainean izateko eta beraien usteak jasotzeko asmoz, beste blog batzu jarri nahi ditut martxan.
Zereozer begira ibili eta gero, software librean oinarritutako blog ugari kudeatzeko sistema batzu aurkitu ditut. Oraingoz, b2evolution eta lyceum dira buruan ditudan aukerak. Ba ahal da euskal blogogauzan gomendioren bat emando didanik? Eskertuko nizueke iruzkinen bat.

Technorati tags: , , , ,

Azken orduko autagai bat: Bitakora

----------

2006-05-05

Permalink 09:29:14, Atalak: teknologia  

ENPRESA-SOFTWARE GARATZEKO AZKEN JOERAK: SOA ETA WEB 2.0

Araba Enpresa Digitalak antolaturik, hiru orduko jardunaldian izan nintzen atzo. Deustuko Unibertsitateko Diego López de Ipiñak eskaini zuen hitzaldia, ekarri handiko gizona, bai jauna!. Lau gai jorratu dira: "AOP edo Aspect-Oriented Programming", "Web 2.0", "Web semantikoa" eta azkenik "Enpresa-aplikazioan garapen aurreratua". Hiru ordutan azaltzeko izugarri gai zerrenda zabala. Diegok bota dituen akronimo kopurua zenbatzea balitz, millatik gora baietz!

=> Gehiago irakurri!

----------

2006-04-26

Permalink 23:12:24, Atalak: barruntadak  

Telebistarik gabe

Berriki irakurri dut apirillaren 24-30 bitartean TV Turn Off Week ospatzen ari dela estatu batuetan. Aste batez telebista itzalita mantentzea proposatzen du 15 urte inguru dituen ekimen honek. Telebista itzaltzearen inguruan Creating Passionate Users blogean post interesgarri pare bat irakurri ditut. Lehendabiziko post honetan, Kill the television, keep the shows, telebista buruarentzat txarra dela defendatzen da, adiktiboa. Telebista ikusteari uzteak, honako onura hauek dakartza blogariaren aburuz:

  • Stress maila jaitxi
  • Gehiago irakurtzen da
  • Kalera gehiago atera eta pixua jatxi
  • Sexu gehiago

Ideia edo irtenbide batzu ere proposatzen ditu post-ak:

  • Telebista etxetik atera
  • Telebista etxeko erdi gunetik atera, propio telebista ikustera joan behar den leku batera eraman, zine areto baten moduko zerbait izango litzatekeen gela batera
  • Berriak internet edo irratitik entzun
  • Paper batean telebista pizturik dagoen ordu kopurua apuntatu. Datuaren neurriz kanpoko balioak gogoeta sakona dakar eta honek telebista ikuste orduak murriztera garamatza
  • Telebista kentzeak seme-alabak garraxika jartzen ba ditu, hau telebista kentzeko arrazoi on bat litzateke.
  • Egizu zerrenda bat telebista ikusten zauden denbora hortan egin zenitzakeen gauzekin

Oso ideia interesgarriak egiten zaizkit niri. Ohartu gabe, arreta pillo bat eskeintzen diogun aparatua jaun da jabe egin da gure etxeetan. Konbetziturik nago gurean gutxiago hitzegiten dela, gutxiago irakurtzen dela, gutxiago lo egiten dela.... telebistagatik. Ordainetan zer jasotzen dugu, asteko zenbat telebista orduk merezi du gure arreta?

blog berean, beste post interesgarri bat: It's TV Turn Off Week--can you do it?

Technorati Tags: , ,

----------

2006-04-10

Permalink 23:36:37, Atalak: barruntadak  

Tempus Fugit

Jaun Andreok: Gaur nire urtebetetze eguna da, beraz, gororatu ez duzuen alproja hoiek, aukera paregabea duzue ni zoriondu eta dotore gelditzeko!. Adinaren ordulariak beste urrats bat egin du aurrera, klak!
Aitorrek mezu dibertigarri bat elarazi zidan atzo. Bertan, 70. hamarkadan ezagutu genituen jostailu, objetu eta argazki batzu agertzen ziren...
antigualekoak_batantigualekoak_bi
Gauza da, erabatat ahaztutako garai bateko ikono hauek ikustean, malenkolia beharrean, hutsune bat sentitu dudala, haurtzarorako atzera bidean, zubi gabeko ibai bat balego bezala, nire errealitate bat ibaiaren beste aldean galdu balitz bezala, edo peter pan-i gertatu zitzaion modura, nire itzalak ihesi egin balu bezala...
Hemen dituzue opari

----------

2006-04-06

Permalink 23:57:53, Atalak: teknologia  

Gaur, Deuston, Blogak 2.0

Gaur Arratsaldean, Deuston ospatu den blogak 2.0 jardunaldian izan naiz. Arritu nauen lehendabiziko gauza entzulegoaren aniztasuna izan da. Askotan gertatu ohi da, jardunaldiaren arabaera, profil jakin bateko jendea elkartaratzen dela, itxura antzeko jendea. Gaur ordea, itxura eta adinari erreparatuta ez zegoen homogeneotasun haundirik. Jende askok bere portatila zuen aldean, entxufe kopurua berriz, portatilena baina askoz ere txikiagoa....

Atzerapenak zirela eta, lau t'erdietan, lautarako prestaturik zegoen hitzaldia burutu da, MusicStrands aurkeztu duen tipo batena.
Bi gaien inguruan aritu diren hiztun entzun ditut. Lehendabiziko gaia: Web 2.0 Technologies

  • Microsoft empresatik, Alberto Sanchez-ek Atlas aurkeztu du. AJAX aplikazioak garatzeko microsoft-en plataforma berria. Visual Studio-rekin integratzen da eta ASP.NET-en bezela, aplikazioak kontrolak datu-orrietara arrastatu eta kontrolen gaineko akzioak kodeatzen dira. Sortzen duen kodea edozein nabigatzailerentzat ulergarria da. Atlas erabiliz sortu den aplikazio eredugarri bezela microsoften http://www.live.com aurkeztu du.
  • Jose Migel Samper-ek PorQual aurkeztu du, webguneak sortzeko tresna. Software librean dago oinarritua eta teknologia estandarizatuak erabiltzen ditu. Sesame RDF datubasea erabiltzen du. Ekimen interesgarria dirudi
  • CTIC fundazioko Diego Berruta-k Web Semantikoaren inguran hitz egin du. Egungo sareak arazo argi bat du: internet bidez jasotzen ditugun orriak gizakiok ulertzeko moduan eginak dira. Makinak ez dute edukia ulertzeko modu errazik. Horrela, google bezelako billatzaile batek dokumentu jakin batean dauden hitzak indizatuko ditu eta gure billaketak indize hortan gure hitzarekin parekaturik dauden dokumentuak eskeiniko dizkigu. Ezin dugu horrelako galderarik zuzenean egin "Ze egazkin ateratzen da larunbat arratsaldean Bilbotik?".
    Billatzaile semantiko batek sintaxia baina gehiago ulertzen du, ontologiak erabiltzen ditu ezagutza sortu eta erantzunak erabiltzaileak egiten dituen galderei egokitzeko. CTIC-ek Asturiasgo Boletin Ofiziala arakatzen duen billatzaile semantiko bat garatu du (BOPA). Ontologiei buruz gehiago jakiteko http://www.wshoy.sidar.org/index.php?2005/12/09/30-ontologias-que-son-y-para-que-sirven

Ondoren, "Geographical Mashups" izenburua zuen gaian hiru aurkezpen egin dira

  • Luistxo Fernandez-ek tagzania aurkeztu du
  • Diego López de Ipiñak Web 2.0 eta tramankulu eramangarrien inguruan hitz egin du
  • Alianzo-ko Miguel Cuestak, BILBAO.BI aurkeztu du

Technorati tags:

----------

2006-03-30

Permalink 11:52:54, Atalak: teknologia  

Linux konsolan (shell) edozer gauza egin daitekeela...

Askotan entzuten den esaldia. Gaurkoan esaldi hau frogatu dezakeen adibide bat eskeiniko dizuet:

1. Arazoa: Fitxategi baten formatua hau da, lehen errenkadan hiru eremu eta hurrengo errenkada guzietan bost eremu. Fitxategiaren lehen 10 datuak begiratu behar dira eta bigarren eremuan dauden balio GUZIAK balio jakin bat baina handiagoak ba dira, norbaiti e-posta bidez mezu bat bidali.....

Interesgarria ez?

2. Proposatzen dudan irtenbidea

* Lehenik fitxategiaren lehen 11 errenkadak eskuratu: head -n 11 fitxategia.txt

* Eskuratutako fitxategia awk prozesatzailetik pasatu. Hau egiteko, awk-k duen programazioa erabiliko dugularik. Beraz, orain harteko komandoa: head -n 11 fitxategia.txt | awk -f prozesatu.awk

* prozesatu.awk fitxategia:

BEGIN{ maxv=10000; maxvcount=0; sendat=10; }
{
# NR aldagaia: Record Number.
# NF aldagaia: Fields Number.
if ( NF > 3 )
{
if ( $2 > maxv )
maxvcount += 1;
}
}
END{
if (maxvcount >= sendat)
print "1";
else
print "0";
}

BEGIN blokea awk-k lehen errenkada prozesatu baino lehen abiarazten da. END blokea berriz, errenkada guziak prozesatu eta gero. script honen emaitza "1" da mezua bidaltzeko baldintza betez gero, bestela "0"

* falta den azken gauza, emaitza hau jaso eta horren arabera mezua bidaltzea da. Hortarako, head eta awk erabiliz honako script hau egin da:

#!/bin/bash
irteera=`head -n 11 fitxategia.txt | awk -f prozesatu.awk`
if [ $irteera = "1" ]; then
echo "bidali" | mail -s "argi ibili" posta@helb.com
fi

Beraz, amaitzeko, bi fitxategirekin lortu dugu hasierako arazoa konpontzea. Oraingoan bete da shell programazioarekin "hau" konpondu izan dugula....

Danobat Taldeko Sistemetako mutilei Eskeinia

----------

2006-03-28

Permalink 15:44:42, Atalak: pasadizoak  

Napar ospetsuak pintxo artean

ADN egunkariak, bere 20. zenbakian, napar-esferako pertsonai ezagun batzu elkarrizketatu ditu gastronomia gaiak aitzaki hartuta. Gure Igorrek argazkian duen aurpegia ikusirik ezin ukatu sake-resto bikaina duenik!
igor-pintxo

----------

2006-03-22

Permalink 02:01:50, Atalak: pasadizoak  

Guaixek 100 zenbaki

Gaur jaso dut Guaixe astekaria nire etxean. 100. zenbakia hain juxtu ere. Sakanatik kanpo bizi naizenez, ilusioz irakurtzen ditut nire jaioterriko berriak.
Lerro hauekin Guaixe posible egiten duten guziei nire zorionik beroenak!.
guaixe
Esnatu Alfre!

----------

2006-03-20

Permalink 22:19:37, Atalak: pasadizoak  

itzulpen katxondoak

Sakana aldean jasotako argazki pare bat. Bietan ere, itzulpen xelebreak ageri dira.

Lehendabiziko argazkiak Etxarri Aranatzeko jubilatu elkartearen kanpokaldea erakusten du
udal jubilatu elkartea

Bigarren argazkia Uharte Arakilko udaletxean ateratakoa da.
itxaropen gela

Egunero euskararen alde jo eta su dabiltzanei eskeinia, batipat Alfredorentzat.

----------

2006-01-29

Permalink 23:00:06, Atalak: pasadizoak  

Euzkadi 2050

Pasa den ostegunean, etb-1 telebista katean, dokumental interesgarri bat ikusi nuen: Euskadi 2050. Bertan, 2050 urtean hainbat arlotan (medikuntza, garraioak, euskara) eman daitekeen billakaeraz aritu zen programa. Gasteiz, Bilbo, Donostia eta Iruña ziztu bizian lotuko dituen abiadura handiko trena aurkeztu zuten, non 230 kilometro orduko abiaduran hiriburu hauetan bizi direnak, batean bizi eta bestean lan egiteko aukera izango duten.
Hurrengo egunerako elurteak iragarrita egon arren, Bilbora abiatu nintzen ausart hurrengo egunean, ostiralean. Autopista Durangon hartu eta Zornotzan, bi zentrimetrotako elur geruzak
eragindako kriston ataskoarekin egin nuen topo. Arazoak berean orduak zeramatzan arren, autopistan ez zegoen ataskoaren berri ematen zuen kartel ziztrin bat ere! hori bai aurpegia kabroi hauena, sartu, kobratu eta hor konpon mari anton!
Nola edo hala, autopistatik Zornotzan atera, trena hartu eta Bilbora ailegatu nintzen inongo arazorik gabe.
2050 urteko Euzkadi hipermoderno horri begira gaudela, 2006 urteko egunean eguneko Euzkadi bat ankaz gora bi zentimetrotako elurte bategatik. Hiriburuetatik kanpo bizi garenok abiadura handian bazterrean uzten gaituen tren horren dizdiraren aldean, Matusalen baino zaharrago den egungo trenaren bide grixak salbatu zuen nere Bilborako txangoa.

----------

2006-01-17

Permalink 12:50:22, Atalak: teknologia  

powerpoint-en desertoreentzat ongi etorri HTML Slidy

Zuek ez dakit baina niri ezinezkoa egiten zait aurkezpen bat prestatzeko "Powerpoint" edo "OpenOffice Impress" bezelako aplikazioak erabiltzea. Kolore eta formak autatzea ez da nire dohaietako bat, "maketazio" lanetan nere trebezia hutsa da.
Gauzak horrela komeriak izaten ditut aurkezpenen bat egiteko orduan. Normalean HTML orriak egiten ditut. <h1>, <h2> moduko goiburuak erabiltzen ditut eta mozilla firefox-en Document Map luzapena erabiliz, aurkezpenare indizea bistaratzen da nabigatzailean.
Aurkezpenak egiteko nire azken aurkikuntza HTML Slidy duzue. Nire HTML aurkezpenetan CSS estilo orri batzu sartu eta listo!, goiburu bakoitza aurkezpenaren orri bat bezela bistaratzen da, indize bat ere eskeintzen da eta aurkezpenean atzera-aurrera ibiltzeko ohiko teklak erabilli daitezke.
Ba da XHTML, CSS eta javascript erabiliz aurkezpenak egiteko beste modurik, oraindik ez dut frogatu baina slideous delakoak itxura ona du!

----------

2006-01-12

Permalink 23:26:14, Atalak: teknologia  

Igogailua urpean, ADSL-a igogailu zuloan gora

igogailuko zuloa urez gainezkaGabon bezperan sorpresa izan genuen Abadiñon. Gabako euriteari mendietako elur urtuaren ura gehitu zitzaion eta atxartetik behera datorren errekak gora egin zuen. Oraindik ezagutzen ez dugun bidetik, ura sartu zen gure etxeko sotora, eta igogailuaren zuloa urez bete zen.
Etxe berrietan, legeak dioenez, igogailuak telefono koneksioa behar dute izan. Hiru lekutatik hitz egin daiteke larrialdiren batetik ateratzeko. Kabina barruan dago kokatua telefono terminal bat, beste bat kabina azpian eta azkena kabina gainean. Kabina azpiko aparailua busti eta telefono istalazioa pikutara joan zaigu.
:crazy: Zera bururatu zait telefono koneksioa ikustean... ba ahal da modurik horrelako koneksio bat erabiliz ADSL kontratu bat egin eta gure blokean bizi garenontzat wifi sare bat sortzeko? Norbaitek egin ahal du horrelakorik? Zein aparailu behar izango litzateke?

----------

2006-01-09

Permalink 23:56:45, Atalak: barruntadak  

Ikertzak

Orain arte, makina eta tramankuluen funtzionamentuaren inguruan dakidan gehiena, "pobrearen" metodoarekin ikasi dut. Bizikleta "normal" bat izan nuen. Behin eta berriz matxuraren bat izaten zuen eta hura konpontzeko saiakeretan eskuratu nuen bizikletaren "biziraupen gida" titulua. Saiakera hauek ez zuten beti emaitza egokirik izaten; frogak eginez, anka sartuz (ikertzak, nire herriko euskera jatorrean) eta akatsetatik ikasiaz eman genuen gure gaztaroa. Ba zen gurasoei inongo tabarrarik eman gabe kristoren kañabera oparitu ziotenik, baina horrek ez zuen deus ere ikasi, ez zuen bizi baba-makilez eginiko kañabera bat aldera utzi eta dendako kañabera merke zoragarri hura eskuratzeak sortu zidan poza. Kotxe zaharrekin ere makina bat mekanika ikasi dut. Ez naiz gauza kotxe bat konpontzeko, baina, mekanikoarekin elkarrizketa itxuroso bat izateko gauza ba naiz.
Pasa diren gabon hauetan, olentzero eta erregeek jostailuz estali dituzte gure haurrak. Urte bakarrean nik hamabost urteetan baina jostailu gehiago jaso dituzte arraio hauek!. Beldur naiz gure seme-alabentzat "onena" lortzeko dugun jarrerarekin zereozer lapurtzen hari ez ote gatzaien. Eskatu beharrik ez, beti merkatuak eskeintzen dituen punta-puntako produktuak eskainiz, gauzak apurtzen direnean bota egiten dira berriak erosteko...

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

agonirena

baiSL

Teknologia pixka bat, eguneroko pasadizotatik sortutako purrustadak eta niretzat psikiatra birtualaren lana egiten duen bloga duzue hau.

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

ander goñi

agonirena

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Atalak

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution