Gure lantokiko bulegoan, Danobat Taldeko sistemetako mutilek (neskarik ez dagoelako...) telebista handi bat jarri dute paretatik zintzilik (batek daki zein zokotatik
ebatsita hartuta). Bertan, komunikazio gailu eta zerbitzuetan eman daitezkeen arazoak bistaratzen dira modu nabarmenean.
Nagios bezala ezagutzen den sare eta zerbitzuen monitorizazio sistema batek eskaintzen duen ikuspegi bat da, besterik ez.

Pantaila erraldoia jarri denetik, gure lekutik pasatzen den orok, bere harridura agertu ondoren, pantailan agertzen denaren inguruan galdetzen digu. Zer den azaldu ondoren, gehienek Aaah! esaten dute. Gero, "eta hau guztia egiten duzue eh?" botatzen dute.
Gertakari honek, garbi erakutsi digu, lana, egiteaz gain, erakutsi ere egin behar dela. Behin baino gehiagotan entzun dut euskaldunon gabezia klasikoa dela hau, langile finak bagarela, baina egindakoa saltzeko orduan, kale egiten dugula.