2009-07-03

Permalink 02:29:35, Atalak: pasadizoak  

Internet is for fun

Arratsaldez, twitter bidez mezu hau jaso dut:

@Hey_neken RT: @arkaitz: mi spider pig tendrá compañero, qué grande! http://bit.ly/2kcEa (via @vitojph)

Web orrian sartu eta... nire barruan nonbait ezkutatuta dagoen haurrak jauzi egin du. Rekortable bat!

nani bird batTxikitan guraiza batzuk eskuan nituela ibiltzen nintzen. Gure etxeko rebista eta egunkariak izaten nituen biktima nagusi. Noizbait, aldameneko lagunari ere egin nion "marcar y peinar" modukoren bat flekilloan (barkatu Asier).

Nanibird orrian dagoen txoritxo bat inprimatu dut. Etxean denak lo daudela, sukaldeko mahai gainean, guraiza eta kolak atera eta txikitako zirrara sentitu dut txoritxoa moztu, tolestu eta itsastean.

Horrelakoetan esaten dut: Biba internet eta biba afizio eta pasioak mundu guztiarekin konpartitu nahi dituzten pertsonak!



Hona hemen nire obratxoa:

nanibird txoria
----------

2009-06-30

Permalink 00:33:03, Atalak: Formakuntza  

Aurkezpenak, nola erabili aurkezpen softwarea mezuari indarra emateko

Goizeko hamarretan abiatu da kurtsoa Araba Enpresa Digtalako bulegoetan.

Gaurkoan, ordu pare batez, Sergio Mongek, bere ikuspegia eman digu aurkezpenei buruz . Aurkezpenek dituzten gabezietaz mintzatu da, eta funtsean, entzulegoarekin konektatzeko aukera bat dela esan du.

Aurkezpenen sormena, hiru ataletan jorratu ditu: prestakuntza, diseinu eta aurkezpena. Atalez atal, bere gomendioak zabaldu ditu irudiz jositako aurkezpen batean.

=> Gehiago irakurri!

----------

2009-05-08

Permalink 13:04:52, Atalak: barruntadak, teknologia  

IEB2009

Gaurkoan, Informatikari Euskaldunen VII. Bilkuran izan naiz Donostiako Teknologi Elkartegian. Lau bat gauza eraman ditut: Nire HP Mini moñoñoa, bazkarirako erreserba, lagun / ezagun zahar / berriak ikusteko gogoa eta zenbait hitzaldirekiko kuriositatea.

Lehenengoari dagokionez, nire super portatil-eramangarri-txuloa ezin izan dut internetera konektatu. Entxufeak eskura genituen arren, wifi sareak kale egin du... pena-penita-pena.

Bazkariaren asuntoa delikatua izan da: bakarrik joanda, ezezagunen artean bazkaltzeko probabilitate handiak nituen. Eta horrelakoetan, aitortu behar dizuet oso deseroso sentitzen naizela. Erreserbari muzin egin eta nire kasa bazkaltzera joatekotan ere egon naiz... Azkenean, nire buruari gogor egin eta ez naiz batere damutu. Oso solasaldi atsegina izan dut nire mahaikideekin. Pizti soziala ere izan naitekeela ikusi dut... lau puxtarri niretzat!

Hasierako hitzaldiak, hizkuntza teknologiei buruzkoak izan dira. Apur bat galduta ibili naiz, lematizazio, analisi morfologiko edo sintaktiko, korpus eta horrelakoetan laban egiten dut. Atsedenaldia baino lehen, Luistxok muga geografikoak izan ditu hizpide. Bere estiloan, egurra eta laudoak banatu ditu ezker eskubi. Amaierako ausnarketa gustatu zait asko... Nork jartzen dizkigu mugak? Googlek, Tele Atlasek, EITBek? edo guk irudikatuko ditugu gure mapak? OpenStreetMap izan daiteke azken honetarako tresna egokia. Eta gogoratu dut aspaldian Etxarriko mapa osatzeke utzi nuela eta oraindik ere Abadiñokoa osatzeko asko falta dudala.

Zenbait esperientzia eta proiektu ere aurkeztu dizkigute. Morfeo-EzWeb proiektuak eman dit atentzioa. Oso jostailu polita izan daitekeela iruditzen zait. Josu Azpillagari berari esan diodan bezala, lastima egunak ez dizkigun 40 ordu eskura jartzen gauza hauek guztiak probatzeko. Gure enpresan ERP sisteman dauden datuak bistaratzeko egiten diren hainbat aplikaziotarako irtenbide egokia iruditzen zait. Sistema honek, hasiera web orri "pertsonalizatuak" egiteko aukera eskaintzen du. Orria, fitxatan banatzen da eta fitxa bakoitzean, "gadget"-ak paratu daitezke. Gadget hauek funtzionalitate jakin bat eskaintzen dute. Sisteman honen "grazia", gagdet hauen artean mezu trukaketa ahalbidetzea da. Pentsa: gadget batean bezeroen datuak izan ditzakegu. Bezero bat aukeratzean, bigarren gadget bati aukeratutako bezeroaren kodea bidaliko lioke. Bigarren gadget honek, bezero kodearekin, beste zerbait egin lezake (intzidentziak erakutsi, erosketak erakutsi eta abar).

Bazkal orduan solaskide izan dudan Jon Mikel Intsaustik, Fagorren esperientzia azaldu du hainbat sistema ezberdinen integrazioaren inguruan. Oso sistema ezberdinak web zerbitzu bidez lotu dituzte.

Ahotsak.com proiektua ere aurkeztu digute. Nire aittune Migel etorri zait gogora. Ehun urte zituela hil zen eta berak kontatutako mila pasadizo gure oroimenean gelditu da. Horrelako proiektu baterako iturri ederra litzateke gure Migel.

Bazkaldu eta gerokoak galdu ditudanez, ezin ezer esan. Etxera bidean, entzun eta ikusitakoak buruan nerabilzkiela, telefono dei bat jaso dut: "Aizu, Outlooken mezu bat zabaldu eta sistema pikutara joan zait. Internet eta posta gabe gelditu naiz eta inongo ezarpenik aldatzeko baimenik ez dudala dio katxarro honek. Konponduko didazu ezta?"

Eskerrak "lagun" hauek lurretik gertu mantentzen gaituzten. Gaurkoan nire garapen pertsonal asetu dudalakoan, beste baterako utziko dut asertibitatearena.
----------

2009-03-18

Permalink 11:57:00, Atalak: teknologia  

RIA jardunaldia Araba Enpresa Digitalan

Atzokoan, "Aplicaciones de Internet Enriquecidas: una nueva experiencia de usuario" izenburua duen jardunaldian izan nintzen Miñaon.
Bi atal izan zituen jardunaldiak. Lehengoan gaur egun ditugun tresna eta teknologiak aurkeztu ziren eta bigarrenean, teknologia hauen erabileraren adibide batzuk eskaini zizkiguten.

RIA bezala ezagutzen diren aplikazio hauek erabiltzailearen esperientzia hobetzea dute helburu. Web orriei dagokionez, orri hauek mahaigaineko aplikazioek eskaintzen duten itxura eta erantzun maila eskaintzea litzateke helburua.

Hainbat teknologia / produktu aurkeztu zituzten:
MUko hizlariak, Adobe Flex-en aldeko apustua egin zuen. Sistema honek dituen kostuak hauek lirateke:
  • Garapen kostua, baldin eta Flex Builder IDE-a erabiltzen bada. Netbeans-ek Flex-en garatzeko pluginen bat aterako ote duen zurrumurruak badaude.
  • Grafikoak egiteko liburutegi onak ordaindu egin behar dira.
  • Sistema honek proposatzen duen data zerbitzaria ordainpekoa da. Dena den SOAP edo RPC bidez ere atzitu daitezke datuak.
Erakutsitako aplikazio enpresarialen artean, Adobe Flexekin B2B2000 enpresak Vaillant taldearentzat egindako aginte-panel bat erakutsi zuten. Benetan dotorea.

Denbora apur bat hartzen dudanean, Open Laszlori aukera bat eman nahi diot. Ba dut horretarako biktima perfektua ere: LTZ sailerako, arestian, AJAX + jQuery + PHP + mysql erabiliz garatu nuen aginte-panela.

Jardunaldian erakutsitako aurkezpenak hemen lortu ditzakezue. On egin!
----------

2009-02-13

Permalink 12:23:04, Atalak: barruntadak  

nEGArgura

Sustatun jakin dut gaur, Maite Goñik berriki plazaratu dituen 2008. EGA probak kentzera behartu duela administrazioak. Ez naiz hasiko gertaera honen analisia egiten, dagoeneko, Maite ezagutzen dutenek ondo baino hobeto egin dutelako. Esate baterako, Teketenek.
Nik, Maitek sortutako eduki horien erabiltzaile ohi bezala, nire atsekabea plazaratu nahi dut.

Oraingoan administrazioak kale egin du, negozioa hobetsi du euskararen ezagutzaren aurretik. Maiteren lanak agerian uzten ditu "pixka bat es mucho" aldarrikatzen duen administrazioaren gabeziak. Beraiek dituzte iturburuak, bitartekoak eta denok ordaindu ditugun edukiak lau haizetara libreki hedatzeko aukera.

Oraingoan, "pixka bat" ere ez, nada de nada.
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

agonirena

baiSL

Teknologia pixka bat, eguneroko pasadizotatik sortutako purrustadak eta niretzat psikiatra birtualaren lana egiten duen bloga duzue hau.

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

ander goñi

agonirena

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Atalak

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution