KONTZERTUAK
(AMURRIOKO I Gazte Eguna)
20:00
EKAINAK 9 – larunbata
la Kuadra
( San Jose auzoa)
AMURRIO
SARRERA: 3 €URO
(Gazte asanbladak sustatuko dituen ekintzaretako)
OBSESION FATAL
MANIFA
THE CONCERT BASS
VOMITANDO AL PERSONAL
EXKREMENTO
FABRIKA DE IDIOTAS
ARRATSALDEKO 18.30-ETAN A LAS 18.30 DE LA TARDE
Zure Alternatiba Eraikilelopean, udaletxeak eskaintzen dituen
alternatibenaurrean Apirila Alternatiboa aurkeztu dute beraiek.


Atzo egin zuten herrian gazte asanbladaren aurkezpena. Herria kolorez josten jarraituko dutela iragarri dute, izan ere, asteak baitaramatzete herria zapiz eta kolorez janzten, asanbladaren jaiotza iragartzeko. Alternatiba soziokulturalak eskaintzea izango da gazte asanbladaren helburu nagusia gazteek adierazi dutenez.
Amurrioko Gazte Asanbladaren oharra:
Atzo Apirilak 13 Amurrioko gazte Asanbladak euren aurkezpena burutu egin zuten. Asteak daramatzate herria zapiz betetzen, kolorez janzten eta atzokoa izan zen herriari mezua zabaltzeko aukera.
Alternatiba sozio-kulturalak aurkitzea
da gazte asanblada honen helburua herria lonjaz josita baitago eta jendea ez da bertatik ateratzen
zioen gazte asanbladako kide batek. Autogestioaren bidea aukeratu egin dute aurrera egiteko, printzipioz udalaren interesik gabeko egoeran, udalak lokal bat emanez gero hura hartuko genuke, baina ez gaude okupazioan pausu bat emateko eta euren jo puntuan eta jokoan sartzeko prest
zioen beste batek. Asanblada guztiak irekiak izango direla ohartarazi diete bertaratutakoei, pentsakera zein egoera soziala baztertuz. Lehenengo pausuak emateko herriaren puntu estrategikoetan panel informatiboak zein antzerkiak, tailerrak antolatuko dituztela diote, Amurrioko herria gazte asanblada bat osatuta dagoela ohartarazi dadin
. Asteburu honetarako hainbat asanblada egingo dituzte orain arte izan den aldarrikapena bermatzen jarraitzeko: pankartaz eta koloretako zapiz Amurriko udalerria janztea.
ITURRIA: www.gaztesarea.net


Herria kolorez beteko dugu!!!Amurrion GAZTE ASANBLADA indartsu eta alternatibo bat jaio berri da. Blog honetan gure ekintzen berri izango duzue. Parte hartu, animatu zaitezte!!!