Mezua: MAITASUNA

2007-05-17

Permalink 17:11:29, Atalak: Prosa, Euskaraz  

MAITASUNA

    

Maitasuna bizirik sentitzea da, zurekin ez nagoenean hiltzea nahiago nukeela sentitzea da. Agoniarik biziena da maitasuna, asegabea den sentimendua, zurekin egotearekin konformatu ezin dena eta bakarrik nagoenean itotzen nauena. Mundua zugatik ahaztuko nukeela sinistarazten nauen gezurti eroa da, dena utzi eta  zurekin ihes egiteko adorea daukadala pentsarazten nauena da.

 

Maitasuna zure oroitzapenarekin oheratzea da eta esnatzen naizenean ikusten dudan lehenengo irudia zurea izatea da. Edozerk zure aurpegia gogora ekartzean sortutako hotzikara maitasuna da eta ikusten zaitudanean ihes egiteko gogoa sentitzea da. Irribarre egiten didazun bakoitzean denbora gelditzeko gai izango nintzatekeela pentsatzea da eta agur esaten didazunean beldurra sentitzea da.

 

Maitasuna ausarta izatea da,  arrazoirik gabe zugan sinestea eta egiten duzun guztia mirestea da. Banatuko garelako ideia baztertzen jakitea da eta momentu oro bihar hilko bagina bezala bizitzen jakitea da. Maitasuna zure presentziarekin bizitzeko nahikoa dudala sinistea da eta zure begiradarekin inoiz aspertu ezingo nintzatekeela pentsatzea da.

 

Hau ez bada...Zer da maitasuna??????

                                                                    Ainhoa

Erantzunak:

Bidaltzailea: aginalde [Kidea]
Maitasuna eta maitemintzea nahastu egiten ditugu. Maitasuna hitzaren ordez maitemindua izan behar luke idatziaren izen buruak.
Maitasuna biziarekiko sentipena da. Eskaera guztiak amaitzean aurki lezakeguna. Inork gutxik aurki lezake gaurko egunez.
Idatziak bizieziña agertzen du, eromena, beste pertsona batekin egoteko irrika ezin jasana. Herderako POSESIBITATE sentipenenen menpekotasuna.

Permalink-a mezu RSS 2007-05-17 @ 20:07
Bidaltzailea: teresa [Bisitaria]
NON DAUDE ZURE BEGIAK? ,NON ZURE EZPAINAK? ,NON ZURE MUXU GOXOAK? NON ZURE LAZTANAK? .HAU DANA GALDETZEN DU NIRE AZALAK .
Permalink-a mezu RSS 2007-12-13 @ 02:18

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

arantzadun arrosa gorriak

Ainhoa, Aizpea, Arantzazu eta Arrate gara blog honen arantzadun arrosa gorriak. Gure sentimenduak, iritziak eta hausnarketak askatasun osoz adierazteko sortu dugu literaturaren lorategi eder hau. ------------------------------------------ Galderak edo iradokizunak arantzadunarrosagorriak@yahoo.es helbidera mesedez.

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Arantzadun Arrosa Gorriak

aag

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak

Artxiboak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution