Google bilatzaileakbibliografia espezializatua era sinple batean aurkitzea errazten dizu. Leku bakar batetik, era ezberdinetako aurkikuntzak egin ahal izango dituzu: adituek errebisatutako lanak kontsultatu, tesiak, liburuak, laburpenak eta artikuluak...Bilatzaile aurreratu honek ikerkuntza akademikoaren munduko materialik esanguratsuena aurkitzen lagunduko dizu.
- Leku bakar batetik iturri ezberdinak kontsultatzea
- Dokumentu akademikoak, laburpenak, zitak aurkitzea.
- Zure liburutegiaren eta sarearen bidez dokumento akademiko osoak lokalizatzea

Artikuluak nola antolatzen dira?
Bilatzaile aurreratu honek artikuluak hauek daukaten pisuaren arabera antolatzen ditu: duten garrantziaren araberako hurrenkera izango dute. Orduan, google bilatzailean gertatzen den legez, hemen ere esteka erabilgarrienak hasieran etorriko dira.
Beraz, bilatzaile hau aurreratuagoa izanda, aukeraketa lana egiten laguntzen eta errazten digu. Modu honetan, nahi dugun informazioa besterik ez dugu eskuratuko eta ez bestelako garrantzia gabeko hainbat eta hainbat dokumentu.
gehiago janik nahi izanez gero:
http://scholar.google.es/intl/es/scholar/libraries.html