Artxiboak: Apirila 2007

2007-04-18

Permalink 12:56:40, Atalak: ASTRA  

"andar del revés" bideoklipa

"La inconsciencia de Uoho" taldeak  bere lana (Inconscientes) pasadan otsailaren 27an kaleratu zuen. Ilusioz eta lan egiteko gogoz ikusten dira taldekideak: Uoho, Migue, Cantera eta Jon Calvo. Izan ere, EHan eta Espainian kontzertiak emateaz gain, beren bideoklipak grabatzen daude. "andar del reves" kantaren  bideoklipa grabatu dute Astran, Gernikako gaztetxean.


----------

2007-04-08

Permalink 12:56:18, Atalak: BARAhiZKI  

Animalien eskubideen alde

Mundu honetan bizi garen bakarrak ez gara gizakiak, izakiak ere bizi dira eta. Beraz, hau mundu hau beraiekin ere banatu behar dugu eta ez hauek zapaldu, sufriarazi...Animaliok (gu ere animaliak garela kontutan hartuz) nerbio sistema dugula kontutan hartuz, sufrimendua zer den badakigu. Beraz, gure gizartean jaten diren animaliek sufritu egiten dutela argi geratzen zaigu.

Legeari jarraituz, pertsona batek ere ez du sufritu behar, eta "animaliek" ere ez. Hala ere, hauek akatu eta jateko prest gaude. Hauek beitatu eta hiltzeko prest gaude beren eskubideak zapalduz. "animaliek" ez dute ahotsik, baina sentimenduak bai.


Honekin lotuta interesgarri zaidan artikulu bat aurkitu dut sarean:

http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2007-04-08&orria=048&kont=002

----------

2007-04-01

Eusko Bibliographia

Eusko Bibliographia euskal idazle eta gaiei buruzko datu-base bibliografikoa da.

Datu-base horren muina Jon Bilbao bibliografo handiak bere bizitza osoan egin zuen bibliografiaren bilketa-lanaren emaitza da; lan hura Bizkaiko Foru Liburutegiari laga zitzaion.

Gaur egun, datu-base honetan hainbat iturritatik bildu eta euskal kultura ezagutu nahi edo behar duten ikertzaileek eta gaineko pertsona guztiek erabili ahal izateko landu diren 100.000 aipamen bibliografikotik gora daude.

Sartu dira jada 1981-1994 epealdiko aipamen bibliografiko guztiak; gehienak, lagapen honen xede direnak, azaldu gabe mantentzen ziren.

Horiei lehendik ere Eusko Bibliographiak argitaratutako guztiak gehitzen ari zaizkio, lehenengo liburukikoekin hasita (1970); prozesua amaitzen denean, funts bibliografiko hau lehen mailako ikerketa-baliabidea izango da.

Kontsulta bibliografikoa euskaraz, frantsesez, ingelesez eta gaztelaniaz egin daiteke, eta egin ere hainbat irizpideren arabera (egilea, izenburua, gako hitza, lege gordailua, zenbaki normalizatua, argitalpen tokia, argitaratzailearen izena, inprimaketa tokia, inprimatzailearen izena). Horrez gainera, bilaketa bibliografikoa egiten eta hobetzen laguntzen duten azalpenak daude, datu-baseari ahalik etekinik handiena atera ahal izateko. Erregistroak gordetzeko hauta daitezke (markatu) eta hainbat formatutan bidali (esportatu). Hemendik aurrera datu-basea iturri askotako informazioaz elikatzen jarraituko dugu eta ekoizpen intelektualaren zentsu bikaina eratuko dugu, euskal gaiak aztertu eta ikertu nahi dituztenen ezinbesteko tresna izango dena.

 

Jon Bilbaoren lanaren garrantzia

Jon Bilbaoren lana zein garrantzitsua den sakontasun handiagoz jakiteko, hura polifazetikoa zela esan behar da: kazetaria, editorea, etnologoa, historialaria, ikertzailea, bibliografoa, irakaslea, bidaiari nekaezina...

Curriculum luze horri bere Eusko Bibliographia lan itzela gehitu behar zaio, orain aurkeztu den egungo datutegiaren jatorria dena, ikertzen mende erdia baino gehiago eramatearen ondorioz.

Lan ospetsu hau, egia esan, Jon Bilbaok New Yorkeko Kolonbiako Unibertsitatean egin zuen doktoretza-hitzaldirako beharrezko base gisa hasi zen. Azterketa horiek burututa, euskal gaiekin zerikusia zuten bibliografi aipuak arauz biltzen hasi zen.

Azken batean, lan hau bidaien, itaunen, azterketen, ikerketen, gutunen ondoriozko lan itzela da, euskal gaiekin zerikusia duen mota orotako materiala biltzekoa: gizarte alderdiak, alderdi humanistak, hizkuntz alderdiak, ekonomi alderdiak, zientzi alderdiak, geologikoak..., baita nazioko eta atzerriko egunkarien eta aldizkarien berri laburrak ere.

Jon Bilbaok, hasieran, Federico de Onís irakasle eta intelektual errepublikazale handiaren irakaskuntzak eta aholkularitza izan zituen eta haren bibliografi teknika bertsua erabili zuen: Washingtongo Kongresuko Bibliotekak erabilitako metodologian oinarriturik gaietan sailkatzea, New Yorkeko Bibliotekaren ekarpen batzuekin. Ekarpenok euskal ikaskuntzei egokituta zeuden baina.

Eusko Bibliographiaren lehenengo liburukia argitaratu arte, informazioa Europako eta Amerikako liburutegi askotan jaso zen ia 30 urtetan. Lanak bere lehenengo etapan 300.000 bat bibliografi erregistro bildurik zituen.

Geroago, 1976 eta 1980 bitartean, gehigarria hiri liburukitan argitaratu zuen EHUk, eta 1981etik 1985era arteko lehenengo liburukia A-tik B-rainoko letrekin. Haren gainerako agiriak, ugari diren eta orain kaleratu direnak, argitaratu barik egon ziren.


SAREAN:

http://www.bizkaia.net/kultura/Eusko_Bibliografia/index.asp?Idioma=EU&Tem_Codigo=2744

 

 

----------

TTAKUN

Pericardial Mesothelioma
Pericardial Mesothelioma

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution