Artxiboak: Martxoa 2007

2007-03-30

Bizkaiko liburutegi forala

Bizkaiko liburutegi foralak bere jaiotzatik beti izan du erosketen eta baita eskuratzeen laguntza fondo bibliografiko berezi eta aberatsa izateko. era berean, hemeroteka historiko garrantzitsu bat ere badu, batez ere hemeroteka euskaldun historikoa.



Liburutegi honek ikaragarrizko fondo patrimoniala dauka (horietatik 38 liburu inkunable ditugu, 903 izenburu XVI. mendekoak eta 8145 izenburu XVIII.mendekoak). Egun, atal honetako liburuak katalogotik kontsulta daitekezte modu birtualean.

Liburutegi foraleko arlorik garrantzitsuenak hauek dira:

  • Atal orokorra.
  • Atal euskalduna.
  • erreferentziako atala.
  • ezingabetuentzako atala
  • Hemeroteka historikoa.
  • Hemeroteka bizia. aldizkako publikazioak.
  • reserbako fondo patrimoniala.
  • Euroliburutegia.
  • Boletin ofizialak.
  • legezko gordetegi legala
  • ikasleentzako gela.

----------

2007-03-22

zer da "archivo de indias"?

"archivo de indias" 1785.urtean jaio zen Karlos III.aren aginduz. Bertan, Kolonia espainolen dokumentazio oro zentralizatzea zegoen helburu nagusi. Izan ere, urte horretara arte, dokumentu guztiak artxibo ezberdinetan sakabanaturik zeuden: Simancas, Cadiz eta Sevillan.  Proiketuaren arduradun nagusia Jose de Galvez y Gallardo izan zen (indietako idazkaria). Historialaria Juan Bautista Muñoz izan zen kosmografoa.

1785>  Urrian lehenengo idatziak heltzen dira.  Apurka-apurka,  Espainiako administrazioaren ikerkuntzari buruzko dokumentazio gordetegi nagusi  bihurtu zen.





Artxiboa sortzeko 2 arrazoi nagusi:

  1. "Archivo General de Simancas" espainiar koroko artxibo zentralean zegoen leku falta.
  2. Ilustrazioa. Ganorazko konkistaren historia idazteko eta espainiar kolonizazioak atzerriko idatziei erantzuna emateko.
Gaur egun dituen dokumentuek,  9 km-ko apalategia okupatzen dute. Gutxi gorabehera, 43.000 paper-sorta; 80 milio orrirekin.


Artxibo hau artxibo orokorretako bat dugu, baita Corona de Aragón eta Simancas. 1987.urtean humaniatearen patrimonio izendatu zuen Unescok.

INFORMAZIO GEHIAGO:

http://www.mcu.es/archivos/visitas/indias/indias.html



----------

2007-03-11

Sailkapen hamartar unibertsala (SHU)

Sailkapen Hamartar Unibertsala, munduan onarpen handiena duen liburu-sailkapen era da. Jakintzaren adar guztiak biltzen ditu eta anotazio modu oro; edozein dela hizkuntza eta edozein dela alfabetoa. Edozein liburutegi edota dokumentazio zentrotan erabiltzeko oinarrizko balorea betetzen du.

 

SHU-ren bereizgarritasunak: unibertsala, hierarkikoa, sintetikoa eta dimentsio askotarikoa izatea.  Hori dela eta, ikerlarientzat, editoreentzat, autoreentzat, dokumentalarientzat, liburutegigilentzat  oinarrizko erraminta bihurtu da.  Izan ere, klasifikazioa ezin hobea izateko oinarrizko baliabidea da. (nahiz eta ez den bakarra)

Edizio espainolaren arduraduna eta kide sortzailea AENOR da.

 


Informazio iturria:

  • http://www.udcc.org/aenor.htm

 

----------

2007-03-06

ex libris

Ex libris bat zigilu edota etiketa pertsonal baten moduan definitu daiteke. Marka pertsonal hau instituzioek edota edozeinek erabiltzen du bere jatorriko liburuen hasierako orrialdean markatzeko. Bere jatorria erromatarra da, berau Erdi Aroan hasi zen erabiltzen,  liburuen kopietako jabeak nortzuk ziren jakiteko.

Benetako ex libris baten aurrean gauden jakiteko, latinez idatzita egon behar dira siglak ( ex libris), edo antzeko erabilpen bat eta horren jarraian jabearen izena  ( adibidez  (Zuriñe Bilbao). Normalean artistaren sinadura ere agertzen da eta sinatu  zeneko data ere.

Herrialde anglosaxoietan "bookplate" izenez ezagutzen da.




INFORMAZIO ITURRIA:

http://www.geocities.com/exwebis/Castexlibris.htm



----------

:: Hurrengo orrialdea >>

TTAKUN

Pericardial Mesothelioma
Pericardial Mesothelioma

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution