Artxiboak: Otsaila 2007

2007-02-06

Permalink 20:13:11, Atalak: eUsKaRa, ASTRA  

HITZA aurrera!!!

HITZA AURRERA!

 

Busturialdeko hainbat gaztek, HITZAren aldeko manifestazioa deitu dute.

 

·        Manifestazioa otsailaren 10ean izango da, Gernika-Lumon.

 

·        Eguerdiko 13:00ean Merkurio iturrian hasi, eta Udaletxe aurrean bukatuko da.

 

Busturialdeak batzen gaituen bezala batu gaitu oraingo honetan BUSTURIALDEKO HITZA egunkariak. Elkarte, zaletasun, lanbide, ikasketa eta beste hainbat alorretako gazteak gara HITZAren gaur egungo egoerak behartuta ekimen hau martxan jartzea erabaki dugunok.

 

BUSTURIALDEKO HITZA egoera larrian dago. Muruetako eta Bermeoko udalek izan ezik, gainontzeko udalek diru laguntzak ukatzen dizkiote HITZAri. Momentu honetan egunkariaren etorkizuna kolokan dago.   Otsailaren 11tik aurrera domeketan ezin izango dugu HITZA irakurri.



 

Urtea eman du HITZAk gure artean, eta argi baino argiago daukagu, gazteok, eskualdeak eta euskarak zenbat irabazi duen denbora tarte horretan. HITZA eskualdeko errealitatearen ispilua da. Asko eta askotarikoen plaza izateagatik, eta eskaintzen digun euskarazko informazio zerbitzuagatik, ezinbestekotzat jotzen dugu egunkaria gure artean egunero egotea.   

 

Erakunde publikoen utzikeriaren aurrean, HITZAren aldeko mezua lau- haizeetara zabaltzea beste biderik ez zaigu geratzen. Horretarako, otsailaren 10ean, euria edo elurra ari, "HITZA AURRERA" lemapean Gernika-Lumon egingo den manifestazioan parte hartzera animatu nahi ditugu eskualdeko herritar guztiak; ozen esateko, BUSTURIALDEKO HITZArekin gaudela; garbi adierazteko, HITZA begirunez hartzea eta laguntzea dela eskualdeko udalen eginbeharra.

 

"HITZA aurrera" lemapean, manifestazioan parte hartzera animatu nahi ditugu eskualdeko herritar guztiak, baita harpidedun kanpainan ere bakoitzak bere ahalegina egin dezala proiektu honek gure esku dagoen aldetik aurrera egin dezan. Eraman dezala HITZAk liburutegietako   hemeroteketara 2007ko otsailaren 10ean Gernika-Lumoko kaleak bete zituen manifestazioa. Segi dezala lerroz lerro, orriz orri, Busturialdeko historiaren testigantza jasotzen, gaur, bihar eta beti, HITZA AURRERA!

 

GAUEZ KONTZERTUAK ETA JAI GIROA

 

TRINKETE-ANTITXOKOAN  20:00tatik aurrera Kill Ministers eta Aterkings taldeak ariko dira. ASTRAN, berriz, 21:30etik aurrera The Uski´s eta Lehiotikan taldeek joko dute. Kontzertuetatik ateratako etekin ekonomikoak, BUSTURIALDEKO HITZArentzat izango dira.
 
----------

TTAKUN

Pericardial Mesothelioma
Pericardial Mesothelioma

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution