Artxiboak: Urtarrila 2007

2007-01-31

Permalink 15:22:31, Atalak: eUsKaRa, LANGUAGE RESOURCES  

GAIKAKO ALDIZKARIAK

Sarean badugu euskarazko produktuan askotasuna; hainbat produktu eskura ditzakegu euskaraz. Besteak beste. liburutegi birtualak, datu-baseak, hiztegiak, apunteak, gazteentzako orotariko informazioa, kirolari buruzko informazio orokorramusikari buruz, liburuak, aldizkariak... Baina oraingo kasuan, gaikako aldizkariei buruz hitz egingo dut:

  •  BAT soziolinguistikako aldizkaria:

Aldizkariaren helburu nagusia euskararen berreskurapen eta normalizazio lanetan diharduten eragileak soziolinguistikan eta glotopolitikan janztea da. Horretarako Euskal Herriko nahiz atzerriko (bereziki Europako) ekarpen esanguratsuak biltzen ditu.

BAT aldizkaria soziolinguistikan nahiz glotopolitikan espezializatutako aldizkaria da eta 1989an sortu zen Donostian. Bere sorreraz geroztik, urtero batez beste lau zenbaki eman ditu argitara, soziolinguistikaren eremuan Euskal Herrian zein atzerrian landutako eredu teorikoak, esperientziak eta erreferentziak eskainiz.

Soziolinguistika alor aski disziplinartekoa denez aldizkariak ahalegin berezia egiten du aniztasun horri bide ematen, bai gaiei dagokionez, bai egileei dagokionez. Honela, aldizkariaren orrietan jurilinguistikan katedradun denaren gogoeta sakonak edo normalizazio ekimen bat burutu duen eragile baten azalpen xehea topatuko dituzu.

Aldizkariaren helburua euskararen berreskurapen bidean eragile direnei oinarri teoriko espezializatua eskaintzea izan da, horregatik, besteak beste, honako edukiak lantzen eta argitaratzen ditu:

- Euskararen normalkuntzan giltzarri diren gaien inguruko dossier Bereziak
- Euskal Herriko nahiz mundu mailako adituen ekarpenak
- Normalkuntza esperientziei buruzko lanak
- Mundu osoko erreferentzia glotopolitikoak
- Soziolinguistikan aditu direnei elkarrizketak
- ...

Aldizkariak arreta berezia jarri nahi du, beraz, Euskal Herriko mugetatik kanpo, Europan bereziki, gertatzen denari eta burutzen ari diren esperientziei. Honela, aldizkariaren zenbaki askotan Euskal Herriari buruzko lanez gain atzerrikoak ere topatuko dituzu, dossierreko gaiaren inguruan atzerriko herri baten errealitateari.



  • Ekaia zientzia eta teknologiaren aldizkaria:

UPV/ EHUk argitaratzen duen zientzia eta teknologiaren aldizkaria
.

  • Euskalingua:
Mendebalde Kultura Alkartea euskal kulturaz, tradizinozko euskal hizkuntzaz eta gaur egungo berbeta biziaz egin daitekezan era guztietako lanei begira sortu da.
 
Taldearen helburuak bitarikoak dira; alde batetik, Euskal Herriko mendebaldeko euskereak, bizkaiera izenaz ezagutzen danak, euskera batuari eskaini leikion ondarea ikertzea eta indartzea, honan euskera bera ikertu eta indartuz; bestetik, mendebaldeko euskerearen corpusa eta estatusa jagotea, jorratzea eta bultzatzea.


 

 



  • Uztaro:
1990ean sortu zen UZTARO aldizkaria, giza eta gizarte-zientziei buruzko artikuluak argitaratzeko helburuarekin. Argitaratzen dituen lanak ondoko arloetakoak dira batik bat: ekonomia, zuzenbidea, psikologia, pedagogia, filosofia, kazetaritza, soziologia, soziolinguistika, linguistika, glotodidaktika, literatura, itzulpengintza, ikasketa klasikoak, artea, musika, historia eta geografia. UEUk antolaturiko ikastaro, mintegi edo jardunaldien inguruan sorturiko lanek dute lehentasuna UZTARO aldizkarian, baina kanpotik bidalitako lanak ere gero eta ugariago argitaratzen dira, unibertsitateetako irakasle eta ikertzaileenak gehienbat, baina baita unibertsitario ez direnenak ere, ikertzaile eta idazle ezagun eta berrien arteko oreka bilatuz. Ahalegin handia egiten ari da aldizkari kalitatearen bila, lau alorretan arreta berezia ezarriz:

· Edukiaren kalitatea zainduz, artikuluei gutxienez bi iragazki igaroaraziz onartuak izateko.

· Euskararen zuzentasuna landuz, ulergarritasuna eta hiztegi teknikoaren estandarizazioa kontuan hartuz, bi zuzentzaileren lanarekin artikulu oro gutxienez hiru aldiz zuzenduz.

· Aurkezpen-arau zehatzak finkatuz (bibliografia, aipamenak, letrakerak... estandarizatuz).

· Aldikotasunaren zehaztasuna finkatuz, urtero 500 orrialde lau zenbakitan kaleratuaz.




----------

2007-01-25

Permalink 10:47:29, Atalak: eUsKaRa  

KORRIKA badator...

Oraingo urtean AEK-k antolatutako KORRIKA berrikuntza batzuekin datorkigu. Aurtongoan, kultur taldeeek ere beren lekua izango dute. Horrela, kultur eragileek beren lanak aurrera eramateko tokia izango dute. Horretarako,  korrikarekin batera kulturbira jarriko da martxan. Azken hau, otsailaren 1ean hasiko da Bilbon Gu ta gutarrak proiektuarekin eta korrikari jarraituz hainbat herritako plaza hartuko du ekitaldi ezberdin eta estreinaldiak egiteko.   Korrika kulturalaren ibilbidea martxoaren 23an bukatuko da.






----------

2007-01-16

Permalink 11:21:07, Atalak: LANGUAGE RESOURCES  

Aztertzaile sintaktikoa

  • Zer da aztertzaile sintaktiko bat?
 
      Lengoaia batzentzako  karaktere bat edo batzuk zuzenak diren edo ez diren aztertzen duen programa da. Ingelesez, parser izenez ezagutzen da.

 
      Parser-en aurrerapena 70ko hamarkadan eman zen yacc, GNU bison eta javacc bezalako erramintak sortuz.




  • Aztertzaile sintaktiko motak:
            -Top-Down-Parser
            -Bottom-Up-Parser
            -Recursive-Descent-Parser
            -Chart-Parser
            -Left-Corner-Parser
            -LR-Parser


  •      YACC erraminta: 

Yacc   ordenagailurako software pieza bat da  eta bere erabilpena  Unix sistemetako aztertzaile sintaktikoen generatzailea izatea da. Laburdura hau ingeleseko "Yet Another Compiler Compiler" izenetik dator.  Aztertzaile sintaktiko bat generatzen du ( konpiladorearen parte bat sarrerari zentzua ematen saiatzen da) berau, notazio BNF baten idatzita dagoen gramatika analitiko baten oinarritzen da.  Yacc-ek  lengoaiaren programazioan, aztertzaile sintaktikorako kodigoa sortzen du.

Stephen C. Johnson-ek sortu zuen erraminta hau  Unix sistema operatiborako. Beranduago, parekoak ziren programak idatzi ziren, adibidez Berkeley Yacc-ek idatzitako GNU bison.  Sortzen den erraminta berri bakoitzak berri batzuk dakartza, horrela apurka apurka jatorrizkoa hobetuz. Bestelako hizkuntza batzutarako ere sortu dira era honetako erramintak. Hauek Raftor, EFL, ML... dutelarik.

Yacc aztertzaile sintaktikoak aztertzaile lexiko bat ere erabiltzea eskatzen duenez, sarritan Lex edo Flex erramintekin erabiltzen da.


 AT&T-ek sortutako Yacc bertsioa software librea bilakatu zen.

 


----------
Permalink 10:47:51, Atalak: LANGUAGE RESOURCES  

Informazio eskuratzea ( IE )


Internet-eko sarean dagoen informazio jakin baten eskuratzea lortzeko, informazio erauzketaren bibez ematen da. Ingelesez, Information Extraction. Honetarako bide ezberdinak daude eta horietako bat lengoaia naturalean idatzitako dokumentu sorta bat eskaneatu eta ateratako informazioa datu-base baten sartzen duena da. Adib: Message Understanding Conference (MUC).



 

 

----------

2007-01-08

Permalink 13:03:36, Atalak: LANGUAGE RESOURCES  

hizkuntzalaritza konputazionala

Gizakiaren lengoia aztertzen eta lantzen duen Informatikako eta Hizkuntzalaritzako arloa da. Hori lortzeko, lengoaia naturalaren forma logikoa ikuspegi konputazional batetik modelatu nahi du. Eredu hau ez da Hizkuntzalaritzako inolako azpi-arlo baten kokatzen. Izan ere, bere lekua Informatikaren eta Hizkuntzalaritzaren artean dagoen tartean kokatzen da. Bertan, inteligentzia artifiziala, psikologo kognistibo eta logikan adituak direnak dute lekua.

Zientzia honek aztertzen dituen eremu batzuk:

  • ordenagailu bidez zuzendutako ordenagailua
  • lengoaia naturalentzako parser-en diseinua.
  • lematizatzaileen diseinua.
  • lengoaia naturalen eta formalen arteko lotura posiblearen azterketa.
  • itzulpengintza automatikoa


----------

:: Hurrengo orrialdea >>

TTAKUN

Pericardial Mesothelioma
Pericardial Mesothelioma

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution