Artxiboak: Abendua 2006

2006-12-26

Permalink 10:50:35, Atalak: MuSiKa  

I feel good

----------

2006-12-21

Permalink 12:16:02, Atalak: BARAhiZKI  

Animaliak errespetatuz

Gabonetan gaude eta honek burura hainbat kontu dakarkigun arren, niri benetan kezkatzen nauena kontsumoa eta horrek eragindako arazoak dira. Izan ere, hamabostaldi honetan, burua beste nonbait utzi eta erosteari ekiten diogu.

Opariak jaso eta egiterako ilusio horrek jaten gaitu eta sarritan ez dugu zentzuz jokatzen. Beraz, nire gomendioa: buruz jokatu. Ez erosi behar ez diren makina edota jolasak, ezertarako balio ez duten opariak.

Halaber esan behar dut, benetan kezkatzen nauen kontua animaliekiko dugun tratamendua dela. Askok pentsatuko dute, eta honek zer ikusi du Gabonekin? Bada nahiko. Izan ere, erregaluak egiterako orduan ez dugu jakiten zer oparitu eta koloniak eta estetikara lotuta dauden produktuak erosten ditugu. Beraz, konturatu gabe, animalien eskubideak errespetatu ez dituzten etxeen produktuak erosten ditugu. Gehienok dakigunez, makillajea, kremak...eta halako ekoizpenak erostean erortzen gara.

Hona hemen animaliekin probatzen ez duten etxe batzuk:

Aveda
Avon
Biocop
Body Shop
Channel
Clarins
Clinique
Christian Dior
Esencial Mediterráneo
Estee Lauder
garnier
Gucci Parfums
Lancôme
Lina Bocardi
Mon Deconatur
Nectar
Nivea
Ralph Lauren
Revlon
Wella



Ikusten duzuenez, zerrenda nahiko luzea da, beraz ez dugu inolako Odisearik egin behar errespetuzko opariak erosteko.
----------

2006-12-20

Permalink 12:21:58, Atalak: ASTRA, MuSiKa  

Kontzertuak Astran

Astra gaztetxeak urte beteko bizia duela ospatzeko musika kontzertua antolatu da hurrengo ostiralerako, 22rako.

Gauerko 22:etatik aurrera entzungai izango dira Pog Mog Thon eta Sealed Room musika taldeak. Sarrera betiko moduan 3 eurokoa izango da, musikarientzako diru laguntza.


Argazkiak ezkerretik eskumara: PMT eta Sealed Room.




Informazio gehiago:
http://myspace.com/sealedroom
http://www.myspace.com/pogmothonband


----------
Permalink 12:00:26, Atalak: ASTRA  

ZORIXONAK



Urteko sasoi honetan gaudela "zorionak" esatean badakigu zeri buruz ari garen berbetan, baina Gernikako gazte gehienei beste gauza bat datorkigu burura: Astra. Izan ere, bada urte bete fabrika lantegi ohiari beste bizimodu bat eman geniola  ( hain zuzen ere, 24 goizaldeko 5:00 am-an sartu ginen eta) eta Astrari Zorionak emateko idazten dut.


Urte beteko denbora baino ez badu Astrak, oso garatua dagoen proiektua dela esan genezake. Bertan, pilo bat ekintza egon dira: kontzertuak, antzerkiak, zinea, argazki erakusketa, bazkariak, bertsolariak, kanpotarrek antolatutako tailerrak...hamaika zer egin, beraz. Hau guztiau egiterako orduan Ieup! gazte asanbladak lan handia izan duen arren, azkenengo ekintzetan Gernikako bestelako elkarteek ere eman dute beren eskua. Orduan, ekintzak antolatzeko momentuan mugimendua ikusi da eta batez ere, talde ezberdinen elkar lana. Lan egiteko dinamizazio hau 0 Km prozesu parte hartzailearen ispilu dela esan daiteke.

Proiektu honen aurkezpena  asteburu honetan egingo da. Barikuan 22n jairako lekua egongo den gaua izango da Astran ( Pog Mog Thon eta Sealed Room  musika taldeak egongo dira 22:00etatik aurrera). Hurrengo egunean, zapatua 23, Ieup! gazte asanbladak urte honetako balorazioa egingo du eta horren memoria egiteko bideo baten emanaldia egongo da goizeko 11etatik aurrera (Astran gaineko dokumental hau,  05:00 A.M , XAbi Crespo eta Dani Asuak prestatuta dago). Era berean, Astrako beheko solairuan argazki erakusketa ere egongo da.  Honekin bukatzeko, bazkaria egingo da eta ostean hurrengo urterako ildoa markatuko dute gazte asanbladakoek.



Era berean, eskerrak eman behar dizuet nire bloga irakurtzen duzuenoi eta baita zorionak ere. Kasu honetan Gabonak direlako, bai. ZORIONAK ETA HURRENGO URTEA HOBEA IZAN DEZAZUEN ESPERO DUT.



----------

2006-12-15

Permalink 10:28:38, Atalak: LANGUAGE RESOURCES  

Informatika eta hizkuntzak

Hizkuntza bat ikasteko gogotsu zabiltza edota hizkuntza bat ondo menperatu eta hori besteei erakusteko irrikaz zabiltza? Bada, horrekin lotuta dagoen web orrialde interesgarri bat aurkitu dut sarean. Bertan, Europako lingua ezberdinak praktikatzeko aukera dago, euskara tartean. Horretarako hainbat metodo  eta aholku aurkituko dituzu. Beste ikasle batzuen esperientziak daude, landu gura dozun hizkuntzan blog berri bat sortzeko aukera edota zergatik ez, zuzeneko elkarrizketak egiteko parada. Orrialde honen kalitate-bermea frogatuta dago dituen 3.500 baliabideen eskaintzek erakusten duten moduan.


Orrialde honek erakusten digu, beste baten, Informatika eta hizkuntzak lotuta bizi direla. Informatika ez dela hizkuntzaren zapaltzailea, baizik eta ikasteko eta irakasteko beste alternatiba bat.






ITURRIA:

http://www.linguanet-europa.org/plus/welcome.htm/
----------

2006-12-13

Permalink 16:04:03, Atalak: LANGUAGE RESOURCES  

HIZKETAREN EZAGUTZA

Hizketaren ezagutzak gizakien eta konputagailu elektronikoen  arteko berba bidezko komunikazioa du helburu. Arazoa, jakintza desberdinetako informazio desberdinak batzean gertatzen da. Hau da, zeregin akustiko, fonetiko, lexikologiko, sintaktiko, semantiko eta  pragmatikoak batzerako orduan ematen da arazoa.







GAUR EGUN DITUEN ERABILPENAK:

  • diktaketa automatikoa
  • komandoen bidezko kontrola
  • telefonia
  • sistema portatilak
  • elbarritueri zuzendutako sistemak

lotura:

http://www.tldp.org/HOWTO/Speech-Recognition-HOWTO/ (ingelesez)
----------
Permalink 15:46:26, Atalak: LANGUAGE RESOURCES  

Itzupelgintza automatikoa

Itzulpengintza automatikoa, Informatika bezain ezaguna ez den zientzia bada ere, azken hau bezain besteko historia izango du. Horregatik, zaila izaten da sarritan jakitea zer nolako makina erabili behar dugun lan bat egiteko edo beste bat egiterako orduan.

Hori dela eta hainbat aditu bide hau erraztu nahian dabiltza eta eremu honek zenbateko garrantzia duen ikertzeari ekin diote. Ikusi dutenez, informatikak eta batez ere ordenagailuek erraztasun handia ematen dute jakintza honetan. izan ee, azkartasuna baitute erazaugarri moduan.


 





Ezaugarri garrantzitsua da beraz azkartasuna, baina hau aurrera eramateko bi metodo jarri dituzte zientzialariek: metodo analogikoa eta  arauetan oinarritutako metodoa.

Metodo hauek erabilita era ezberdinetako makinak ditugu, beraz. Euskaraz ditugunak horrenbeste ez badira ere, baditugu baten batzuk. Besteak beste, elebidunak diren hiztegiak edota euskararen gramatika azaltzen duten orrialdeak ere.

Ikustekoak:

  • http://www.eleka.net/

----------

2006-12-02

Permalink 13:31:29, Atalak: bestelakoak  

mundua mundu izan denetik


 

 

Mundua mundu izan denetik beti ezagutu izan da maila sozial ezberdinetako jendea. Batzuk beren bizitza aurrera eramateko arazo gutxi dute, baina beste batzuk aldiz, asko. Alde honen zergatiak asko izan daitezkeen arren, arazo ekonomikoak honetan pisu handia dauka. Ondorioz, honelako jendeari laguntzeko prest dagoen jende ugari gobernuz kanpoko erakunderen bateko partaide da.

 

            Erakunde hauen helburua, laguntza behar duen oro laguntzea da. Horretarako, baliabide ezberdinak dituzte martxan: psikologiakoak, ekonomikoak, larrialdietarako, hezkuntzarako... Elkartasun hori duten eskaintzaren araberakoa izango da, hots, lan egiten duten esparruaren araberakoa. Adibidez, Unicef erakundearen nahia hirugarren munduko umeak laguntzea da eta ez tratu txarrak jasan dituzten emakumeei solidaritatea erakustea. Beraz, bortxakeria jasan duen emakumeak beste mota bateko organo batera jo beharko du.

 

Aipatzekoa da baita, eskuarki, honelako entitateetan lanean diharduten pertsonek, boluntario lanak egiten dituztela. Behar hau burutzerako orduan, oso gutxi dira soldata bat irabazten dutenak. Izan ere, tankera honetako ogibideetan ibiltzeak, boluntario lanak egitea eskatzen du. Horregatik, askok eta askok hobby moduan dute lan hau. Soldata baten truke beste lan batzutan aritzen dira eta beren denbora librean honelako lanak egiten dituzte.

 

Hala ere, badaude beren hobbyetatik lana eskuratu duten gutxi batzuk ere. Horietako batzuk urteak pasatu ondoren boluntario lan bat zutena, ogibide izatea lortu dute. Beste batzuk ordea, hasiera hasieratik zortea izan eta lan mundura salto egitean, pertsonak laguntzeko izan da. Beraz, ikusten denez, gehienak musu truk lanean badaude ere, esparru honetan dirua irabazteko aukera ere badagoela.

 

Elkarte hauetan lan egiteko aukera dut, edonork duen moduan. Izan ere, Gurutze Gorri taldeko boluntarioa naiz. Gurutze Gorriak lan talde ezberdinak ditu, besteak beste, gazteriaz, zahartzaroaz, kanpotarrez, larrialdietaz...arduratzen diren lan taldeak. Ni azken honetako partaidea naiz orain dela urte batetik. Horretarako, ikastaro bat burutu eta prestatu nintzen. Ordutik hona, asteburuetan (ahal den guztietan) anbulantzian ibiltzen naiz. Egia esan, lan akigarria izan daiteke laguntza eskaera asko badago, baia handik ateratzean pozik ateratzen naiz. Lan honek zelan beste batzuk laguntzeko gai zaren erakusten du. Halaber, gehitu behar dut asko ikasten dela laguntzen dituzun pertsonengatik. Sufrimenduaren aurrean gogorragoak izaten, esaterako.

 

Nire bizipenak boluntario lan honetan mugatzen badiren ere, esango nuke Gobernuz Kanpoko Erakundeek mundua aldatzeko helburua duten arren, karitatea egitera besterik ez direla ailegatzen.  Egoera hau aldatu nahi badugu, lan asko dugu egiteko aurrerantzean. Gizarte zapaltzailea arazoaz kontzientziatu beharko litzateke eta gure agintari errepresentagarriek bestelako interes batzuk defendatu beharko lituzkete.  

 

 

 


----------

:: Hurrengo orrialdea >>

TTAKUN

Pericardial Mesothelioma
Pericardial Mesothelioma

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution