Abiadura Handiko Trenaren proiektua berriki sinatu da: Sinatu dutenek Gasteizko eta Madrilgo Gobernuakoak aparte, Nafarroako Gobernuak ere azpiegitura erraldoi honetan parte hartu gura duela erakutsi du. Antzeko kasuetan izaten den moduan, honetan ere, gehiengoaren iritzia ez da eskatu. Ez da kontuan izan gehiengoaren ideia, hau da, herritarron ahotsa zapaldua izan da.
Kritika sozial gutxi jasan baditu ere, hamaika motatako kexak egiteko bideak daude; manifestazioak, hitzaldiak, mendi irteerak, eskutitzak bidaltzea, sinaduren bilketa egitea... honen aurka egiteko mila arrazoi daudenez, eman zurea!
Beraz, esan beharra daukat, Gernikako Ieup! Gazte Asanbladak ere proiektu honi zaplastekoa ematen diola eta hori
dela medio hiztaldi bat antolatu dela datorren eguena 19rako. Hitzaldia iluntzeko 7etan Gernikako Gaztetxean izango da, Astran.
...
(LIZARDI)
Oi ene lur,
ba'ninduzu zerea,
zu landu, ta
zure sariz asea!...
...
Ez daude Erantzunak mezu honetan...